Gaur inauguratu da Mitra Farahani artista iraniarraren erakusketa Parrokian. Loreto Imaz organojoleak eman dio hasiera ekitaldiari. Bertan izan dira Farahani bera eta obraren koordinatzaile Marion Cruza, Pablo Berastegui DSS2016ko zuzendariarekin batera. Parte hartu dute, halaber, Sonia Vázquez Kultura zinegotziak eta Felix Azurmendi parrokoak. Haur soldaduen sakrifizioa salatu nahi izan du artistak. Parrokian ikusgai egongo dira altare aldamenean kokatutako muralak urriaren 16ra arte. 

Larunbat honetan, goizeko 11:30ean, “Le recyclage moderne des enfants sacrés” obraren erakusketa inauguratuko da Parrokian. Mitra Farahani iraniar margolari eta zinegileak Donostia 2016, Europako Kultur Hiriburuaren Bake Ituna proiektuaren Aldiriak atalerako egindako obra da. Artistak haur soldaduen sakrifizioaren ikonografian oinarritutako muralak egin ditu eta Azkoitiko Parrokian ikusgai egongo dira urriaren 16ra bitartean.

Azpeitiko eta Azkoitiko Udalen Garapen eta Berrikuntza Agentziak, Iraurgi Berritzenek LANZITUZ proiektua abiarazi du Lan Sozietateak eredu harturik ekintzailetasuna sustatzeko. LANZITUZ-LAN SOZIETATEAK SORTUZ programak langabetuen lan munduratzea sustatzea du xede, Lan Sozietateen eredua oinarritzat harturik eta ekintzailetasuna sustatuz. Ekimena, Europar Fondo Sozialak finantziatu du.

Azkoitiko KZguneak prest du iraileko eta urriko eskaintza. Ikastaroetan aurre-inskripzioa egin daiteke KZgunearen web orrian, hemen.

Iraileko ikastaroak /  Urriko ikastaroak

Informazio gehiago: www.kzgunea.eus - 943 023 619

Andramaixetan eguraldi txarragatik bertan behera geratu zen gimnasia erritmikoaren ikuskizuna bihar, irailak 7an, izango da. Erakusketa Herriko Plazan arratsaldeko 19:00etan eskainiko da.

Establezimenduetan euskararen presentzia indartze aldera, Udalak hainbat jarduera diruz lagunduko ditu. Eskaera epea zabalik egongo da urriaren 31 bitartean.

Merkataritzan euskararen erabilera sustatzeko asmoz, Udala hainbat urrats berri ari da ematen merkatariekin egindako parte-hartze prozesuan ondorioztatutakoaren haritik, betiere, haien eskaerei erantzuteko xedez.

Merkatariei eginiko galdetegian emandako erantzunak aztertu ostean, Udalak bi berrikuntza gauzatuko ditu. Batetik, publizitatea euskaraz egiteagatik diru-laguntzak emango ditu eta bestetik, sare sozialen inguruko ikastaro bat antolatuko du merkatarientzat.

Al Ar Az Og Or Lr Ig
1
6
7
8
13
14
15
20
21
22
27
28
29
30