sliderra-esan.jpg

Auzo konposta egiteko aukera badute jada azkoitiarrek. Aste honetan bertan zabaldu da liburutegi ondoan horretarako gunea eta dagoeneko hasi dira batzuk egiten. Astelehenean eman zuen Urola Erdiko Mankomunitateak aurreneko ikastaroa, eta 13 herritarrek jaso zuten informazioa eta giltza. Orduz geroztik martxan dago gunea. Bi konpostagailu jarri dira, bata hondakinena eta bestea lehorkinena, ahalik eta hondakin organiko gehien konpostatzeko helburuarekin. Ekimenean izena eman eta hondakinak berziklatzera animatu nahi ditu Udalak herritarrak. Oraingoz 32 lagunek eman dute izena, eta jende gehiago apuntatu ahala gune gehiago jarriko dira.

 

Biharko Gipuzkoa S.L. Azkoitiko enpresak euskara plana martxan jartzea erabaki du, eta gaur sinatu du horretarako hitzarmena Azkoitiko Udalarekin. Biharkoko zuzendari Jesus Azkueren hitzetan, konturatuta zeuden enpresako harreman informaletan bai erabiltzen zutela euskera, baina informaletan ez. Horri buelta ematea erabaki zuten udaberrian: langileekin hitz egin eta guztiek ilusioz eta gogo honez hartu zutenez, orain ekitea erabaki dute. Plana eratzeko Udalaren laguntza izango dute: aurrekontuaren herena finantzatuko dio. Azkoitian euskara planarekin bat egiten duen bigarren enpresa da Biharko Gipuzkoa; aurrena Serbitzu izan zen.

Aniztasun kontseiluak gogoz eta indarberrituta ekin zion urteari, eta ahalegin horrek em an ditu aurreneko frutuak. Dagoeneko finkatu dituzte aurrera begirako erronkak: alde batetik mapa berri bat irudikatzearen beharra ikusi dute, "Azkoitian jatorri ezberdinetako pertsonak bizi garelako eta denon artean eraiki behar dugulako gure herria. Kanpokoak/Bertakoak horrekin moztu behar degu", azaldu du Gaizka Astigarraga kontseiluko kideak. Horregatik, aniztasuna landuko duen sare iraunkor bat eratu eta bultzatu nahi dute, "elkarren ezagutza eta aitortza ahalbideratzeko". Helburu horrekin, irudi eta lema berria estreinatu dituzte: "Jatorri anitz, herri bat", eta Aniztasun Jaia antolatu dute astebururako.

 

Turismoa erakartzeko '5 geltoki historian' ekimenak emaitza onak izan ditu amaitzera doan 2012 honetan ere. Hala baloratu du Iraurgi Lantzenek. Udaberri eta Aste Santua garaia galdu harren, bonoen salmenta %48 igo da, eta aurten martxan jarritako tabernarien bosgarren geltokiak ere arrakasta handia izan du. Ekimen honek, gainera, turistak herrietako erdi guneetara bideratzeko balio izan du, eta parte hartu duten ostalariak gustura daude izandako emaitzarekin. Emaitza horiek ikusita, datozen urteetan ere ekimenarekin jarraitzeko nahia agertu du Iraurgi Lantzenek.

 

 

Azkoitiko Udalaren Merkataritza Departamenduak eta Herrixen Azkoitiko Dendaixen Elkarteak 2012ko Gabonak bultzatu nahian, establezimendu, merkatal-denda eta abarretarako erakusleiho leihaketa jarri du martxan aurtengoan ere. Sarietarako 500,00 € tako diru poltsa egongo da eta honako kontuak hartuko dira aintzat balorazioa egiterakoan: eskaparatearen aurkezpena, salgaiak ahalik eta era erakargarrienean erakustea eta Gabonetako giroa ematea. Epaimahaia Udaleko Merkataritza Sailak eta Herrixen Azkoitiko Dendaixen Elkarteak izendatutako pertsonek osatuko dute eta erakusleihoak abenduaren 14tik urtarrilaren 6ra bitartean baloratuko dituzte. Parte hartzeko udaletxean edo Herrixenen bulegoan izena eman behar da, hilaren 17rako.

 

Teknologia berrien doako zerbitzuak eta ikastaroak ematen jarraitzen du KZ guneak, eta abendurako ere prest du jada ikastaro sorta. E-administrazioa, Google Apps, Oinarrizko Internet, Irudia eta soinua, Software librea eta Sare sozialak 2.0 ikastaroak emango dira hil honetan. Hemen programazioa. Informazio gehiago: KZ gunea, Elkargunea. 943 023 619 edo Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko.
Al Ar Az Og Or Lr Ig
2
Data : 2020-11-02
3
4
5
10
11
12
17
18
19
24
25
© 2019 Azkoitiko Udala. Lege oharra

NIGATIK ZUGATIK 1

Webgune honek cookie propioak eta besteenak erabiltzen ditu, nabigazio zerbitzuak hobetzeko asmoz. Nabigatzen jarraitzen baduzu, gure cookieen politika onartzen duzula ulertuko dugu.