Abuztuaren 16an, Andramaixetan,  haur eta gurasoentzako bazkaria egingo da. Urtero bezala, Udalak  gurasoen laguntzaz antolatu nahi duenez bazkaria, ostiral honetan, abuztuaren 5ean, antolamendu bilera egingo da. 

  • Tokia: Udaletxeko 4.solairuko bilera gelan. Ordua: 11:00etan

Etorri ezin dutenek eta antolaketan parte hartu nahi dutenak, Kultura Sailera deitu dezakete (943857170) edo bertako helbide elektronikora idatzi: Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko. Animatu eta hartu parte!

Andramaixetako bazkarietarako izen-emate epea abuztuaren 3an zabalduko da. Hau da, abuztuaren 16an egiten den haur eta gurasoentzako bazkarirako eta hilaren 18ko koadrilen bazkarirako izena eman nahi duen orok, abuztuaren 3tik aurrera du aukera. Udaletxeko kultura sailean eman behar da izena bertara joanda edo 943 85 71 70 telefonora deituta.

 

 

Udalak bertako eta kanpoko bisitarientzat hainbat bisita antolatu ditu udako. Hona eskaintza:

JAUREGI ETA DORRETXE ARTEAN / ENTRE CASAS TORRE Y PALACIOS

Azkoitian, Multzo Monumental izendatutako Dorretxe eta Jauregiz beteriko alde zaharra ezagutzeko aukerka paregabea. Balda Dorretxea, Idiakez Dorretxea, Ama Birjinaren jasokundeko Parrokia…

Azkoitia, inmejorable ocasión de visitar su Casco Histórico declarado Conjunto Monumental entre Casas Torre y Palacio, Casa Torre Balda, Casa Torre Idiaquez, Parroquia Santa Maria la Real.

Inazio Iriarte kalean egiten ari diren hornikuntza eta saneamendu lanak tarteko, Arkeolan Fundazioak egindako kontrol arkeologikoaren  lanen baitan, Erdi Aroan hiribildua inguratzen zuen lurperatutako lubaki bat topatu da, orain arte, identifikatu gabe zegoen fortifikazioaren elementu bat, hain zuzen.

Estrada kalearen eta Parrokiaren arteko zatian, zanga bat ireki zen eta kotarik baxuenean lurperatutako lubaki batekoak ziren lohizko depositu arkeologikoak topatu zituzten. Arrasto horien interes arkeologikoa baloratzeko eta, ezinezkoa denez obra zibil bat indusketa arkeologiko batekin bateratu, hiru zundaketa gehiago egin ziren frogatuz lohi maila lur-arrasetik -1,80 metrotik gutxienez -3-30metroko sakontasunera zegoela. Zundaketei esker, gainera, XIV-XV  mendeetako material arkeologikoa berreskuratu da.

Azkoitiko Udalak gaitzespen irmoa adierazi nahi du Normandin izandako atentatuaren aurrean. Gogor arbuiatzen du indarkeria terroristaren basakeria eta dolumina eta elkartasuna adierazi nahi dizkie biktimen senitarteko, hurbilekoei eta Frantziako herriari.

Halaber, biharko, uztailak 28, bost minutuko elkarretaratze isila deitu du. Eguerdiko 12:00etan egingo da Udaletxe aurrean.

Azkoitian trikitixak familia zabala du, soinu eta pandero joleak asko dira, baita jarraitzaileak ere. Denek eman die izena eta izana trikitixari. Herriz herri, kalez kale eta plazaz plaza ibilitakoak, dabiltzanak eta ibiliko direnak mordoa dira. Guztien lana txalotu nahi du Udalak eta trikitiak bete duen funtzio soziala oroitzeko, herriko trikitixaren historian aitorpena merezi duen erreferentziazko bikote bati emango dio Andramaixetako txupinazoa botatzeko aukera: Lajari eta Landakandari, alegia.

Lajak eta Landakandak herritarrak dantzan jartzen eman dituzte gau eta egunak. Eta hori ez da meritu makala. Asko dira soinua eta panderoa ondo astindu dituztenak Azkoitian eta Udalak guztiekin partekatu nahi du festei hasiera emateko unea. Trikitilari, pandero-jole, dantzari eta trikitia maite duten guztiekin. Duten ibilbidearengatik, aurten Laja eta Landakanda igoko dira udaletxeko balkoira, baina trikitilari diren eta sentitzen diren guztiek udaletxeko ateak zabalik izango dituzte elkarrekin festei hasiera emateko.

Bihar, uztailaren 27an, egingo den udalbatzan ondorengo gai zerrenda jorratuko da:

1.-Aurreko bilkurako aktaren onespena, hala badagokio.

2.- Gaztanenea eraikinaren beheko solairuko erabilera lagapenaren onespena hizkuntza eskola zerbitzua emateko.

3.-Kreditu gehigarrien bidez kredituak aldatzeko 3 zenbakidun espedientearen onespena.

4.- 2015eko Azkoitiko Udala, Zubiaurre-Elkargune Institutua, San Jose Egoitza eta Azkoitia Lantzen, S.A.-ren Kontu Orokorrak eta Kontu Kontsolidatuaren onespena.

5.- Azkoitiko Udala eta Kale Nagusia 80 eraikinaren jabekideen arteko hitzarmenaren berri ematea.

6.- Behin betiko onespenen berri ematea.

7.- Aurrekontuari buruzko informazioa.

8.- Galde-erreguak.

Azkoitiko Udalak Munichen gertaturiko atentatua gogor gaitzesten du. Alemaniar-irandar batek eragindako tiroketak gutxienez bederatzi hildako eta hogeitaka zauritu utzi ditu. Udalak biktimen familiei, senitartekoei eta Alemaniako herriari bere doluminak eta gertutasuna adierazi nahi dizkie gertaera tragiko honen aurrean.

Al Ar Az Og Or Lr Ig
2
3
4
5