Beste behin Udalak Emakumeok ahalduntzeko ikastaroak antolatu ditu urrian hasi eta abendua bitartean. Lau ikastarok osatzen dute eskaintza eta izena emateko epea irailaren 30ean amaituko da.

Ikastaroen xedea da emakumeen topaleku bihurtzea, kezkak eta interesak partekatzeko eta errealitate pertsonal, sozial eta politikoari buruz hausnartzeko.

Dantza, batukada, autodefentsa edota nor bere burua ezagutzen eta maitatzen ikasteko ikastaroak antolatu ditu Berdintasun sailak.

Ikastaro sortari batukada saioak emango dio hasiera urriak 5ean, Ainara Sarasketa eta Arantxa Vicedo irakasleen eskutik.

Igandeko hauteskundeak direla eta, irailaren 23an eta 24an, alegia, bihar eta etzi, Udal Liburutegiko beheko solairua itxita egongo da. 

Gaztemaniak-ek gonbidatuta, urriak 1ean, Elkargunean kontzertu bikoitza emango dute Calibro 35 eta Albert Cavalier taldeek. Funk groove talde italiarrak eta donostiarrek partekatuko dute gaua Azkoitian. HItzordua 22:00etan izango da eta 7 euro kostako da sarrera.

Elgoibarko Goratu enpresak Basterretxe industrialdera ekarri du fresatzeko makinen fabrikazioa.

Azkoitiko Udala, Javier Zubizarreta alkatea buru dela, etengabe lanean ari da herrira proiektu enpresarial berriak ekartzeko eta herrian bertan inbertitu nahi duten enpresei laguntzeko. Horren erakusgarri da Lagun Machine Tools enpresa Basterretxe industrialdean kokatzea.

Modu honetara, Lagun Machine Tools Azkoitiaren aldeko apustua egin duten beste zenbait enpresen zerrenda luzatzera dator Sistemas Esselle edota Intza Group-ekin batera, Azkoitiko dinamizazio ekonomikoa sustatzen lagunduz alegia.

Azkoitian kokatu den Lagun Machine Tools berriki sortutako enpresa da. Elgoibarko Goratu Máquinas Herramienta enpresan emandako bereizketaren ondorioz, fresatzeko makinen muntaiaren dibisioa sozietate berrira pasa da, produkzio linea bakoitzak egitura propioa izan dezan. Enpresa biek Maherholding taldearen barruan jarraituko dute.

Azkoitiko “Xabier Munibe” haurreskolak urteroko usadioari jarraituz, 2016/17 ikasturteko lehen hitzaldia antolatu du “Lau hanketan eta oinez ibiltzen, erakutsi edo ikasi?” lelopean. Hizlaria Psikopedagogian lizentziatua dagoen Nerea Mendizabal  izango da. Haur bakoitzaren psikomotrizitate madurazio erritmoa errespetatzearen garrantziaz ohartuz, nola lagundu dezakegu haur batek lau hanketan egin dezan? Eta bere momentua iristen denean,  oinez nola ikasten du ( erakutsi gabe )?

Mantentze lanek eraginda, Kultur Etxeko eta San Martinera doan igogailuak zerbitzutik kanpo egongo dira datorren astean ordu batzuetan. Astelehenean, irailaren 19an, Kultur Etxeko igogailua ezingo da erabili goizeko 8:00etatik arratsaldeko 18:00etara. Asteartean, berriz, irailaren 20an, arrazoi berdinarengatik Elkargunetik San Martin auzora doan igogailua zerbitzutik kanpo egongo da goizeko 8:00etatik 18:00etara. 

Urbanue, herri barruko garraioaren erabiltzaileek erosoago bidaia dezaten, Udalak bono sistema jarriko du martxan irail amaieran. Bonoak 12 euroko prezioa izango du eta 60 ibilbide egiteko aukera emango du. Bonoak autobusean bertan salduko dira. Bonorik eskuratu nahi ez duenak diruz ordaintzen jarraitu ahalko du.

Sei urtetik beherakoentzat zerbitzua doakoa da. Adin horretatik gorako guztiek 20 zentimo ordaindu beharko dituzte ibilbideko. Alegia, bonoa erosteagatik ez da deskonturik egingo baina bidaiariek ez dute eskuan dirurik ibili beharko.

Udalak berriki esleitu du herri barruko autobus zerbitzua eta La Guipuzcoana enpresa arduratuko da zerbitzua emateaz. 

Deskargatu hemen ordutegia

Herritar guztiei adierazten zaie Epaimahaiko hautagaien zerrenda osatzeko erabiliko den Hausteskunde Zentsoa, Udaletxeko Harrera Bulegoan agerian egongo dela, irailaren 14tik 21era bitartean, biak barne, beharrezko kexak aurkezteko.

Al Ar Az Og Or Lr Ig
1
3