Datorren astelehenean, urriaren 3an, hasiko dira obrak Aingeru kalean ibilgailuen trafiko norabidea aldatu ahal izateko. Ibilgailuen bisibilitatea eta segurtasuna hobetzeagatik egingo da aldaketa.

Obrek hilabete iraungo dute aurreikusitakoaren arabera.

Lanek irauten duten bitartean Aingeru kaleko bideak itxita egongo dira ibilgailuentzat. Ezingo da Mekoletako biribilgunera heldu, ezta Elgobarko GI-2634 errepidera edota Aizkibel kalera ere.

Xabier Munibe Haurreskolak urriaren 3tik 10era, biak barne, zabalduko du matrikula epea azarotik urtarrilera bitartean hasi nahi duten haurrentzat. Haurra matrikulatzeko jaiota egotea beharrezkoa da eta ikasturtea hasteko gutxienez 16 aste izan behar ditu. Halaber, urriaren 5ean Ate Irekiak egingo dira, arratsaldeko 18:00etan.

Matrikulako inprimakiak jasotzeko edota informazio osagarria jasotzeko, Auzmendi bidean daude edota 943 08 07 37 telefonoan.

Bihar, irailak 28, 19:00etan egingo den ohiko udal bilkuraren gai zerrenda:

1.-Aurreko bilkuretako akten onespena, hala badagokio.

2.- Miguel Reimundez Milan J.-k aurkeztutako zinegotzi karguari uko egitearen berri ematea.

3.- Behin betiko onespenen berri ematea.

4.- Aurrekontuari buruzko informazioa.

5.- Galde-erreguak.

Hausnarketara eta kontzientziak astintzera animatzen du Garapenean Bidelagun lelopean egingo den Aste Solidarioak. Irailaren 27tik urriaren 1era egingo da aurtengo edizioa, garapen bidean dauden herrialdeen alde lanean ari diren bederatzi elkarte edo Gobernuz Kanpoko Erakundeen (GKE) parte hartzeari eta ekarpenari esker.

GKEen lana azaleratzen eta herritarrak sentsibilizatzen laguntzen du Aste Solidarioak, herriaren aurpegi solidarioena agerian jarriz. Horretarako, elkarteek postuak jartzen dituzte Herriko Plazan eta aurten ere horrela egingo dute Urriaren 1ean, larunbata, goizeko 11:00etatik 14:00etara egongo dira hurbiltzen den orori egiten dutenaren berri emateko.

Idiakez Etxearen jabeek eraikinaren jabetza Udalaren eskuetara pasatzeko konpromisoa berresten duen lankidetza hitzarmena sinatu dute gaur udaletxean. Agenda kontuengatik data ezberdinak ezarri dira etxejabeek dokumentua sinatzeko. Lehenengoak Lizarralde familia eta Santa Klara komentuko mojak izan dira, titulartasunaren %40aren ordezkaritza dutelarik bien artean. Gainontzekoek, geratzen diren hiru familien ordezkariek, datorren astean sinatuko dute hitzarmena.

Negoziazioak bi norabidetan doaz aurrera. Batetik, hitzarmenarekin etxejabeek eraikina Udalari emateko adostasuna adierazi dute, Udalak azken urteetan jasandako mantenimendu gastuen truke. Bestetik, espero da VISESAren administrazio kontseiluak hilabete honen amaieran izenpetuko duela Azkoitiko Udalarekin hitzez duen kolaborazio akordioa. Hitzarmen horren arabera, VISESAk Babes Ofizialeko etxebizitzak eraikiko ditu Idiakez Etxean. Horrela, konponezina zirudienari soluziobidea ematen ari zaio Udala, aurretik alde guztiak etsita zeudenean.

Al Ar Az Og Or Lr Ig
1
6
7
8
13
14
15
20
21
22
27
28
29
30