Herritarrek informazioa modu erraz, azkar eta erakargarrian eskura dezaten beste urrats bat eman du Azkoitiko Udalak egungo teknologiez baliatuz. Batetik, Gazteria sailak webgunea eraberritu du eta bestetik, Elkarguneak aplikazio bat garatu du bertako aktibitatearen berri zabaltzeko xedez. Elkargunearen webgunean ere aldaketak egin dira agenda lehenetsiz.

Sonia Vázquez zinegotziarekin batera aurkeztu dituzte nobedadeak Pello Larrañaga Gazteria teknikariak, Ester Sudupe zerbitzuen koordinatzaileak eta erramintak garatu dituzten Elkarmedia enpresako Jose Antonio Sudupek, Mari Pirisek eta Sergio Pérezek.

Erniarraitz Bertso Elkarteak bailarako Bertso Eskola sortu du haur eta helduentzat Azpeitiko eta Azkoitiko Udalen laguntzarekin. Helburua bertsozaletasuna sustatzea da, horretarako transmisioa. “oinarririk sendoena”, bermatuz. Udaletxean aurkeztu dute ekimena elkarteko kideek eta adierazi dutenez jada 60 bat laguneko taldea dute eskolan.

Elkartea ez da gaur jaioa. 2000. urtean ekin zion lanari baina azken urteetako hausnarketaren ondoren, susperraldi bat ematea erabaki dute kideek. “Ikastetxe bakoitzak du bere bertso eskola baina azkenean geto gisa funtzionatzen dute eta guk zabalkundea bermatu nahi dugu, bertso eskolak herriratu”. Horrek “lan profesionalago” bat eskatzen duelako, bizpahiru urteko eztabaida eta gero, haur eta helduentzat eskola sortu dute. Azpeitian eta Azkoitian emango dituzte eskolak baina Errezilera zabaltzen ere ahaleginduko dira.

Azkoitiko Udalak hiru langabetu kontratatuko ditu Lanbidek enplegua sustatzeko toki-ekintzetarako 2016 ekitaldian bideratuko dituen diru-laguntzei esker. Urola Erdiko Enplegu Planaren baitan, Azkoitiko Udalak egingo dituen kontratazio horiek –bi peoi eta administrari bat- Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren babesa jaso dute, xede horretarako diru-laguntza jaso duelarik Udalak.

Enplegu eskaintzak urriaren 14tik –bihartik- 21era argitaratuko ditu Lanbidek aipatu enplegu eskaintzak eta beraz, interesatuek epe horren barruan aurkeztu beharko dituzte lan-eskaerak LANBIDEN.

Kontratuak aldi baterakoak izango dira eta sei hilabeteko epea izango dute.

Udaleko Euskara zerbitzuak merkatariekin egindako parte hartze prozesuan egindako eskaerari erantzuten dio urriaren 20tik azaroaren 3ra eskainiko den ikastaroak. Merkataritzan Facebook-a nola erabili irakatsiko da establezimendua bultzatu eta salmentak areagotzeko. Izen emate epea urriaren 17ra arte luzatuko da eta interesa dutenek udaleko euskara zerbitzuarekin jarri beharko dute harremanetan 943 85 71 75 telefonora deituz edo Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko. idatziz.

Hiru saiok osatuko dute ikastaroa eta urriaren 20an, 27an eta azaroaren 3an izango dira Elkarguneko KZgunean 14:15etik 15:45era. 

Eusko Jaurlaritzak, VISESA sozietate publikoaren bitartez, Floreagan babes ofizialeko 30 etxebizitza eraikitzeko tramiteak hasi ditu. Lehenengo urratsa izan da lizitaziora ateratzea exekuzio proiektuaren erredakzioa, obren zuzendaritza eta sailaren urbanizazioa.

Proiektuan bi etxebizitza-bloke eraikitzea aurreikusten da, justu 2010ean Elkargunera tokialdatu arte Helduen Eskola Publikoa egon zen tokian. Eraikin berrietako batean 16 BOE altxatuko dira eta bestean, beste 14. Azken hauek ere babestutakoak izango dira eta alokairura bideratuko dira Alokabideren eskutik.

Atzo arratsaldean Hirigintza saileko zinegotzi  Miguel Angel Bastida eta Arturo Garate eta Asier Aranbarri teknikariak eta Gipuzkoako Urak-en ordezkari Mikel Zubizarreta San Martingo bizilagunekin bildu ziren obrak nola doazen azaltzeko. Ama Josefa, Rikardo Otaño eta Jose Egino kaleetako bizilagunei egin zitzaien deialdia. Arduradunek azaldu zutenez, aurreikusitako epeetan ari dira lanak egiten eta beraz, irailaren 5ean hasitako obrak azaro erdi alderako bukatuta izango dira. Halaber, bizilagunek aurreko bileran egindako eskaerei erantzun zitzaien atzo. Besteak beste, arrapala bat eskatu zuten eta bi aukera jarri zizkien Udalak mahai gainean. 

 

 

Al Ar Az Og Or Lr Ig
1
6
7
8
13
14
15
20
21
22
27
28
29
30