Azkoitiko Garbiguneak neguko ordutegia izango du urriaren 31tik aurrera. Ondorengoa izango da:
Astelehenetik ostiralera: 9:00-13:00 eta 15:30-17:30
Larunbatak:  10:00-13:00
Urola Erdiko herritarrek erabili dezaketen beste Garbigunean, Lapatxen, ez da ordutegirik aldatuko. Hau da bertako ordutegia:
Astelehenetik ostiralera: 8:00-13:00 eta 15:00-18:00
Larunbatak: 8:00- 12:30

Urriaren 26ko ohiko udalbatzaren gai zerrenda:

1.- Janire Igoa Merino andrearen zinegotzi kargu-hartzea.

2.- Aurreko bilkurako aktaren onespena, hala badagokio.

3.- Azkoitiko Hiri Antolaketako Araudietako 32. sektoreko Urrategibidea, Plan Partzialaren 2. aldaketaren behin betiko onespena.

4.- 2017 ekitaldirako Ordenantza Fiskalen aldaketaren onespena.

5.- 2017 ekitaldirako ur hornikuntza, saneamendu eta azpiegituren tasen onespena.

6.- 2017 ekitaldirako Zubiaurre-Elkargunea Institutuko tarifen onespena.

7.- 2017 ekitaldirako Taxien tarifen onespena.

8.- Hautatuen ordainsari eta asistentzien araubidearen aldaketaren onespena.

9.-Kreditu gehigarrien bidez kredituak aldatzeko 4 zenbakidun espedientearen onespena.

10.- Aurrekontuari buruzko informazioa.

11.- Galde-erreguak.

Aizkibel  Liburutegia nazioarteko hedabideetan izaten ari den oihartzunak jarraitu egiten du. Oraingoan Austriako Der Curier egunkariak egin dio aipamena eraikinari. Chicago (AEB) , Istanbul  (Turkia) eta Vaughan  (Kanada) hirietako liburutegiekin batera agertu da.

Alemaniako AD Arkitektura aldizkariak munduko 10 liburutegi ederrenen zerrendan sartu zuen Juan Beldarrain arkitektoak eraikitako gure liburutegia.

Atzo izan zuten merkatariek Facebook-eko ikastaroaren lehen saioa. Guztira 19 lagunek eman dute izena eta atzokoan, besteak beste, profil pertsonala eta orrialdeen arteko ezberdintasuna ikusi zuten, profil publikoa edo orrialdea sortuz.

Udalak merkatariekin egindako parte hartze prozesuaren ondorioz antolatu da Facebook-eko ikastaroa, dendariek egindako eskaeretako bat baitzen. Negozioa eta produktuak ezagutarazteko sare sozialen erabileran sakontzea da xedea.

Printzipioz lau saio izango dira guztira. Hurrengoak, urriaren 27an eta azaroaren 3an. Laugarrena, zalantzak argitzeko izango da baina oraindik ez da data zehaztu. 

Urriak 21

- Herrixen Eguna. Torre Zuri erakustokian, 18:00etatik 21:00etara, Herrixen Tonbola.

- Azkoitiko XVI.  Bidaia Tertuliak. Kultur Etxean, 19:30ean, “Australian barrena”. Hizlaria:  Oihana Seco.

Urriak 22

-Ipuin kontaketa, Aizkibel Liburutegian, 11.00etan, Apika taldearen eskutik. 

- “Herrixen Eguna”. Egun osoan zehar ekintza ezberdinak

  • 11:30etik 14:00etara:

▪     Herrixen Tonbola, Torre Zuri erakustokian

▪     Txorixo dastaketa, Herriko plazan

▪     Trikitilariak

▪     Tren txutxua, Herriko plazatik abiatuta

  • Arratsaldean:

▪     18:00-21:00: Herrixen Tonbola

▪     16:30-19:00: Umeentzako puzgarri eta tailerrak Balda plazan

▪     16:30-19:00:  Tren txuxua, Herriko plazatik abiatuta

▪     I. Zakelmari Pintxo Lehiketa. Pintxoak tabernetan euro batean egongo dira eta 19:30ean, sari banaketa Herriko plazan.

▪     18:00-21:00: Herriko plazan, DJ IMANOL

CORO EASO Argazki ofiziala logo

- Azkoitiko Parrokian, 20:00etan, XVII. Organo Erromantikoaren Nazioarteko Zikloa. Óscar Candendo organo jolea eta  Easo abesbatza.

- Baztartxo antzokian, 22:00etan, Demode Quarte-en “Epa” ikuskizuna (musika eta umorea). Sarrerak: aurrez salgai kultura sailean, 6 eurotan. Egunean bertan, Baztartxon, 8 eurotan.

Larunbat honetan, urriaren 22an, 22:00etan, Baztartxo Antzokian

Demode Quartet taldeak “Epa!” ikuskizuna aurkeztuko du larunbat honetan Baztartxon. Hitzordua 22:00etan izango da eta sarrerak aurrez Udaletxeko Kultura sailean 6 eurotan eskura daitezke. Leihatilan, berriz, 8 eurotan egongo dira salgai.

“Epa!” taldearen bigarren ikuskizuna da. Lehenengoak “Demode Quartet” zuen izenburutzat eta “a capella abestutako bertsioz beteriko antzerki ikuskizun bat zen, gainera pianoz, biolaz, gitarraz eta kaxoi flamenkoaz lagundutako abestiak ziren, koreografia eta elkarrizketa bitxiekin”. Oraingoan, diotenez, lehenengo ikuskizunaren gakoak mantendu dituzte baina “Areta Franklin, Queen edo Madona, Itoiz, Lertxundi edo Leterengatik ordezkatuta”.

Herrixen Merkatari Elkarteak proposamen polita luzatu du asteburu honetarako. Herrixen Eguna antolatu du eta egitaraua tentagarria da. Ondorengo ordutegietan izango dira ekintzak:

Andramaixetako egitaraua herritarrek poltsikoan izan dezaten, Udalak APPa ateratzen du egitarauarekin, erabiltzaileei parte hartzeko aukera emanez. Partaideen artean Samsung Galaxy tableta bat zozketatu da eta Egoitz Lizarralde Mendizabal da sariduna. Zorionak!

Al Ar Az Og Or Lr Ig
7
8
10
15
16
17
18
24
25