Udaletxeko Arreta Bulegoa itxita egongo da larunbatetan hemendik aurrera 39/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Herri Administrazioen Administrazio Prozedura Erkideari buruzkoa indarrean sartzeak ekarri du itxiera. Izan ere, lege berriak larunbatak egun baliogabeak bezala hartzen ditu, eta beraz, udaletxea ez da zabalik egongo. 

Urriaren 2tik, larunbatak, igandeak eta jaiegunak bezala, baliogabeak dira administrazioan epe ofizialen kontaketari dagokionez.

Larunbatetan Herritarren Arreta Bulegoak bere ohiko jarduera bete ezin duenez, Udalak itxita mantentzea erabaki du.  

Arreta bulegoa astelehenetik ostegunera goizeko 8:00etatik 18:00etara egoten da zabalik. Ostiraletan, berriz, 8:00etatik 15:00etara.

Beste behin Organo Erromantikoaren Nazioarteko Zikloak musika maitaleak erakarriko ditu antolatu ohi den hiru herrietara, Bergara, Azpeitia eta Azkoitia, hain zuzen. Gaur goizean aurkeztu dute XVII. edizioa Esteban Elizondo eta Jose Luis Frantzesena organistek, Bergarako eta Azkoitiko Kultura zinegotziekin batera, Maite Agirre eta Sonia Vázquez, hurrenez hurren.

“Musika zaleak herrira erakartzea gutxi balitz, dugun órgano ondarea ezagutzera emateko eta balioan jartzeko aukera aparta eskaintzen digu zikloak, zeren oraindik merezi duen adina ez da ezagutzen gure ondare organistikoa, gure herrietako Cavaillé Collak”, esan du Sonia Vázquez zinegotziak.

Txalo Produkzioak-ek ekoizturiko "Magia lapurra" antzezlana izango da ikusgai larunbat honetan, urriaren 8an. 18:00etan izango da Baztartxo Antzokian. Sarrera lau euro kostako da. 

Dorleta, neska gazteak, magiarako zaletasun handia du eta, bere ilusioa bete asmoz, kasting proba batera aurkeztuko da, mago laguntzaile izateko probara, alegia. Dorleta kasting batera dator antzokira. Mago laguntzailea izateko kasting-a da. Antzoki baten jarri diote probarako hitzordua, mago batekin, baina magoa izan partez lapur bat izango da proba egingo diona. Lapurrak amarrua egin nahi dio, mago plantak egiten dizkio, baina trukoak ez dira neskaren oso gustokoak;

Abian da Bizenta Mogel Ipuin Lehiaketaren XXXV. edizioa. Lanak aurkezteko azken eguna urriaren 31izango da eta partaideek ondorengo oinarriak hartu beharko dituzte kontutan:

  • -Lehiaketa 18 urtetik gorakoentzat da.
  • -Ipuinak euskaraz idatzi behar dira. Gutxienez 4 eta gehienez, 10 orriko luzera izan beharko dute, orriaren alde bakarretik eta tarte bikoitzez idatzita.

Datorren astelehenean, urriaren 3an, hasiko dira obrak Aingeru kalean ibilgailuen trafiko norabidea aldatu ahal izateko. Ibilgailuen bisibilitatea eta segurtasuna hobetzeagatik egingo da aldaketa.

Obrek hilabete iraungo dute aurreikusitakoaren arabera.

Lanek irauten duten bitartean Aingeru kaleko bideak itxita egongo dira ibilgailuentzat. Ezingo da Mekoletako biribilgunera heldu, ezta Elgobarko GI-2634 errepidera edota Aizkibel kalera ere.

Al Ar Az Og Or Lr Ig
22