Interneta eta sare sozialak eguneroko bihurtu ditugu baina teknologia berriek onurekin batera dakartzate arriskuak ere. Horren aurrean eta interneta modu egokian erabiltzearen inguruan kontzientziazio beharra ikusita, Iraurgi Berritzenen koordinaziopean, Azpeitiko eta Azkoitiko Udalek, bailarako ikastetxeek eta herri bietako gazteria sailek bat egin dute eskoletan eta kalean gaia jorratzeko, ikastetxeetan formazio saioak eginez eta hitzaldi zikloa antolatuz.

Azaroan Tailer Zientifikoak egingo dira 8 eta 12 urte bitartekoentzat, hau da, LH3-LH6 bitartekoentzat. Jolastuz ikasteko, bi tailer antolatu dira.

-KLIMA ALDAKETA. Azaroaren 17an eta 18an, osteguna eta ostirala.

-KIMIKA BIZIRIK. Azaroaren 24an eta 25ean, osteguna eta ostirala.

Tailerrak bi txandatan egingo dira Aizkibel Liburutegian. Bata 17:30ean eta bestea, 18:30ean. Plazak mugatuak dira eta izena ematea ezinbestekoa da. Gazte Informazio Bulegoan egin behar da izen-ematea.. Parte hartzea doakoa da.

Oroimenaren Eguna ospatzeko, udalbatzak bost minutuko isilunea egin du Intsausti Jauregi aurreko lorategian, "Oroimenean" eskulturaren ondoan biktima guztien omenez. Jarraian ekitaldia lore eskaintzarekin eta txaloekin amaitu dute. EAJko, EH Bilduko eta PSE-EEko ordezkariek hartu dute parte ekitaldian, hainbat herritarrez gain.

Azpeitiko eta Azkoitiko Udalek, Iraurgi Berritzenen eskutik, hiru urteko Ekintza Plana garatu dute argi dutelako egungo lehentasunezko erronka enplegua indartzea dela. Iraurgi Berritzenen XIV. Topaketak aprobetxatuz, gaur aurkeztu dute arduradunek Ekintza Plana komunikabideen aurrean, Azpeitiko alkate Eneko Etxeberria eta Azkoitiko alkate eta Iraurgi Berritzenen lehendakari Javier Zubizarreta buru direla.

Javier Zubizarretak esan duenez “krisia atzean utzi dugunaren sentsazioa izan arren, gaur oraindik enplegua da jendearen kezka nagusia. Udalok ez dugu lanpostuak sortzeko ahalmenik, baina gure esku dago lan bila dabilenari baliabideak eta erraztasunak ematea eta horretan ari gara buru belarri Iraurgi Berritzenetik”. Azken hilabeteetan enpleguari bultzada emateko egindako lanaren ondorioa da 2016-2018 Ekintza Plana.

Planaren helburua, nola ez, enplegu tasak hobetzea da baina baita “lan bila dabilenari arnas gune bat eskaintzea ere”. “Aurpegiak jarri nahi dizkiogu langabeziari”, gehitu du Zubizarretak.

Azaroak 10, osteguna, 18:00etan

Insausti Jauregi aurreko “Oroimenean” eskulturaren ondoan bost  minutuko isilunea egingo da  

Bihar osteguna, azaroak 10, Oroimenaren Eguna ospatzeko Udalak bost minutuko elkarretaratze isilean parte hartzeko deialdia luzatzen die herritarrei. Udalak herritarrak eta erakunde eta eragile sozialen ordezkariak ekimenarekin bat egitera gonbidatu ditu.

Ekitaldia Insausti Jauregi aurreko lorategian izango da, 2007ko martxoan inauguratu zen “Oroimenean” eskulturaren ondoan, hain justu. Arratsaldeko 18:00etan izango da.

Bost minutuko isilunearen ostean, “Oroimenean” eskulturari lore eskaintza egingo zaio biktima guztien memorian. 

Urola Ikastolan martxan da jada Erdi Mailako ziklo berria: “Mendekotasun egoeran dauden Pertsonentzako Arreta”. 18 ikaslek osatu dute lehen promozioa eta gaur goizean ikasleek eurek prestatu dute hamaiketakoa zikloaren aurkezpen ekitaldira hurbildutako guztientzat. Izan ere, mendekotasun egoeran dagoen pertsonen behar guztiei erantzuteko dira ikasketak eta beraz, sukaldaritza, higienea eta egunerokotasunean suerta daitezkeen bestelako abileziak eskuratuko dituzte ikasleek, esaterako, bonbilla bat nola aldatu, kalitatezko zaintzak eskatzen dituen gainerako konpetentzia guztiez gain. Zaintzaileen profesionalizazioa bermatuko du zikloak bailara mailan eta gainera, enplegua sustatzen lagunduko du lan eskaintzak badaudelako sektore horretan.

Al Ar Az Og Or Lr Ig
7
8
10
15
16
17
18
24
25