“Gozatu Gipuzkoa” azoka egingo da igande honetan Azkoitian, gastronomia eta kultura uztartuz. Alegia, ekoizleak, sukaldariak, tabernariak eta artistak bilduko dira herritarren gozamenerako. Mondragon Unibertsitateko Lidergo Ekintzaile eta Berrikuntza graduko sei ikasleren ekimena da Gozatu Gipuzkoa eta Azkoitian egingo da estrainekoz. Asmoa da ondoren 10.000 biztanletik gora dituzten herri guztietara zabaltzea.

Lubrifikazio sistemak fabrikatzen dituen Intza Group-ek ekoizpen planta eta bestelako departamentuak bereizi ditu Oinartxo industrialdera lekualdatuz gerentzia, finantzak eta salmentak.  

Enpresak 237 m²-ko gune bat erosi zuen Oinartxoko eraikin komertzialean eta erabat berritu du lan inguru moderno eta eroso bat eraikitzeko. Intza Group-ek 42 langile ditu. Horietatik zortzik estreinatu dituzte bulego berriak, haiek baitira bertan lan egingo dutenak. Javier Zubizarreta alkatea eta Ana Azkoitia zinegotzia bisitan izan dira instalazio berrietan, konpainiaren gerente Javier Alberdik eta finantza zuzendaria den Iñigo Lonbidek gonbidatuta.

Bihartik, eta lanek irauten duten bitartean, Azkoitiko herrigunera sartzeko edo bertatik irteteko trafikoa desbideratu egingo da, Julio Urkixoko Toki Alai etxea bota behar dutelako.

Azkoitira sarrera Eroski aldetik, San Juan futbol zelai aldera egingo da, Basterretxe, Juin Txiki industriagunea eta Juin kalea zeharkatuz.

Herritik irtetzeko, berriz, Julio Urkixo kalean ezkerretara desbideratuko da trafikoa eta beilatokiko biribilgunetik Juin kalea eta Juin Txiki industriagunea zeharkatu eta Basterretxetik barrena, Maxi Eroskiko biribilgunera aterako dira ibilgailuak.

Halaber, Santa Kutz eta Santa Klara kaleetatik doazen ibilgailuak ezingo dute kanpoko igerilekuen parean Julio Urkixorantz hartu.

Bidegorria itxita

Artapen lanak tarteko, Zumarragara doan bidegorria itxita egongo da abenduaren 14ean, 15ean eta 16an, goizeko 8:00etatik 17:30era.

Udalak Istanbul, Muqdisho eta Kairoko atentatuak gaitzetsin ditu bost minutuko elkarretaratzea eginez.

Kukuerriko bidea itxita egongo da aste osoan Foru Aldundia egiten ari den lanak tarteko. Harri-lubeta bat eraikiko da eta obrek irauten duten bitartean, errepidea moztuta egongo da. Kukuerriko errepidearen ordez, Sistilla–Errekako bidea erabili ahalko da. 

Azkoitiko Udalak asteburuan Istanbulen, Muqdishon eta Kairon gertaturiko atentatu bortitzen aurrean bere gaitzespen irmoa adierazi nahi du, indarkeria terrorista arbuiatuz. Halaber, dolumina eta elkartasuna erakutsi nahi dizkie biktimen senitarteko eta hurbilekoei. Espero du, halaber, zauritutako pertsonak lehenbailehen ondo jartzea.

Udalak bost minutuko elkarretaratze isila deitu du biharko, gaitzespen eta elkartasun gisa eta herritarrak parte hartzera gonbidatzen ditu. Bihar, abenduaren 13an, eguerdiko 12:00etan, udaletxe aurrean izango da.

Anarik “Epilogo bat” izenburupean kaleratu duen azken diskoa aurkeztuko du Elkargunean. Emanaldia, datorren ostiralean, abenduaren 16an izango da 22:00etan eta sarrerak 5 eurotan egongo dira salgai.

Diskoa sei kantuk osatzen dute, besteak beste, “Zure aurrekari penalak” diskoan sartu gabeko abesti batek. Taldeak irailean egin zituen grabaketa lanak eta justu Durangoko Azokarako plazaratu du Anariren azken lana Bidehuts disketxeak.

Sarrerak salgai daude udaletxeko Kultura sailean, Etxe-Aitz tabernan eta Elkargunean.

Al Ar Az Og Or Lr Ig
7
8
10
15
16
17
18
24
25