Azkoitiko Udalak gaitzespen irmoa adierazi nahi du asteburuan Istanbulen eta Bagdaden izandako atentatuen aurrean. Gogor arbuiatzen du gertaturiko basakeria eta dolumina eta elkartasuna adierazi nahi dizkie biktimen senitarteko eta hurbilekoei.

Herritarrei Elkarguneako bazkidetza kuoten ordainketa errazteko, hilerokoa izatera pasatuko da. Orain arte, hiru hilez behin kobratzen zuen Elkarguneak baina hemendik aurrera hilero -hilabete hasieran- kobratuko du, urteko kuota hamabitan zatituz.

Modu horretara, administrazioak lan gehiago izango duen arren, aldi bakoitzean herritarrek ordaindu beharreko kopurua baxuagoa denez, erabaki hau bazkideentzat lagungarria izango delakoan hartu da.

Aldaketa honek bazkidetza kuotei soilik eragiten die, gainerako jarduera edo aktibitateak hiru hilabetetik behin ordaintzen jarraituko dute bai bazkideek eta bai bazkide ez direnek.

Udalak atzoko ez ohiko osoko bilkuran onartu zituen 2017ko aurrekontu  orokorrak, hastear dugun urtean udal aktibitatearekin normaltasunez jarraitzea  ahalbidetuz.

Hona bozkak:

Udal aurrekontua (15.780.000 euro)

Alde: EAJ, PSE-EE.

Kontra EH BIldu, Azkoitia Bai.

 

Orokorrean 2017ko Udal aurrekontuak kontinuistatzat jo daitezkeen arren, hainbat nobedade jasotzen ditu Udal Gobernuak aurkeztutako proposamenak. Hainbat proiektu landuko dira datorren urtean zehar lehen fase gisa, ondoren Jausoro eta Altzibar lotuko dituen zubia eraikitzeko, Plaza Berriren eraberritzea gauzatzeko edota hileta zibilak egin ahal izateko. Bi ekimen hauei datorren urtean emango zaie hasiera eta horretarako partida ezberdinak bideratuko dira.

2017an Udalak 15.780.000 euroko aurrekontua izango du. Ez da murrizketarik emango eta partidak oro har mantendu edo igo egingo dira. Kiroletan, Kulturan, Hezkuntzan, Euskeran, Berdintasunean eta Ongizatean gora egin dute.

Iazko kontuekin alderatuz, udalaren aurrekontua %16 igo da. Igoeraren arrazoia da 2016an Udalak Urrategi Bideako bi lursail saldu izana Lidl supermerkatu kateari eta ondorioz, 2017an, urbanizazio lanak egingo dira.  Konpainia alemaniarra arduratuko da lursailaren urbanizazio kostuez baina Udalak esleituko dituenez lanak, kopuru globalean eragina dute, 1.735.042 eurotaz ari gara-eta.

Olentzerok ez du aurten ere hutsik egingo. Gabon gau egunean, hilaren 24an, eguerdiko 12.00etan iritsiko da eliz atarira eta haurrekin solasean arituko da gutunak jasotzen dituen bitartean. Aurretik, Jaiotza Eramangarrien Lehiaketan parte hartu nahi dutenek jaiotza Kontzejupean goizeko 10:30ean aurkeztu beharko dute. Eta Gabon eskean ibili ostean, musikarekin hitzordua. 18:30ean, Kontzejupean, Musika Bandak eta Iraurgi Abesbatzak kontzertua eskainiko dute bertaratzen direnak gabon giroan murgiltzera gonbidatuz. 

Ikusi egitaraua (PDF)

Al Ar Az Og Or Lr Ig