Azkoitiko Xabier Munibe Haurreskolak urtarrilaren 9tik 13ra zabalduko du matrikula epea. Martxo hasiera eta ekaina bukaera bitartean hasiko diren haurrei zuzendua dago matrikula epe hau, urtarrilean egin behar baitute matrikula. Matrikula egiteko haurra jaiota egon behar du eta haurreskolan hasteko gutxienez 16 aste izan behar ditu. 

Haurreskolak gogorarazten du matrikula egiteko inprimakiak jasotzeko edo edozein zalantza argitzeko Auzmendi bidean daudela edota 943 08 07 37 telefono zenbakian.

Gaurko gizarteak mugikorrekiko eta sare sozialekiko duen menpekotasuna jorratzen du obrak.

Olatz Beobide, Amaia Lizarralde eta Belen Cruz aktoreek mugikorrik eta sare sozialik gabe bizitzen ez dakien gizartea irudikatzen dute “Sarean kateatuak” antzezlanean. Lan honekin Nomofobikak taldeak 2016ko “Poltsiko Antzerki Sorkuntza” saria eskuratu zuen.

Umoreari muzin egin gabe, hiru emakumeak terapia bati ekingo diote menpekotasuna tratatzeko. Hasteko test bat egiten dute adikzioa neurtzeko.

Gazte eta helduei zuzenduriko antzezlan hau urtarrilaren 7an, larunbatean izango da, arratsaldeko 18:30ean. Hitzordua, Elkargunean. Sarrera 5 euro kostako da.

Azkoitiko Udalak gaitzespen irmoa adierazi nahi du asteburuan Istanbulen eta Bagdaden izandako atentatuen aurrean. Gogor arbuiatzen du gertaturiko basakeria eta dolumina eta elkartasuna adierazi nahi dizkie biktimen senitarteko eta hurbilekoei.

Herritarrei Elkarguneako bazkidetza kuoten ordainketa errazteko, hilerokoa izatera pasatuko da. Orain arte, hiru hilez behin kobratzen zuen Elkarguneak baina hemendik aurrera hilero -hilabete hasieran- kobratuko du, urteko kuota hamabitan zatituz.

Modu horretara, administrazioak lan gehiago izango duen arren, aldi bakoitzean herritarrek ordaindu beharreko kopurua baxuagoa denez, erabaki hau bazkideentzat lagungarria izango delakoan hartu da.

Aldaketa honek bazkidetza kuotei soilik eragiten die, gainerako jarduera edo aktibitateak hiru hilabetetik behin ordaintzen jarraituko dute bai bazkideek eta bai bazkide ez direnek.

Udalak atzoko ez ohiko osoko bilkuran onartu zituen 2017ko aurrekontu  orokorrak, hastear dugun urtean udal aktibitatearekin normaltasunez jarraitzea  ahalbidetuz.

Hona bozkak:

Udal aurrekontua (15.780.000 euro)

Alde: EAJ, PSE-EE.

Kontra EH BIldu, Azkoitia Bai.