Izarraitz auzoko Olano baserri bidean tamaina handiko zuhaitz bat erori da errepide erdira gaur goizean baina Udaleko brigadako langileek denbora gutxiren buruan lortu dute errepidea garbitzea eta bidea trafikoari lehenbailehen irekitzea.  

Goizeko bederatzietan jaso dute abisua udaletxean eta bertako langileek hamabiak baino lehen lortu dute zuhaitza errepidetik kentzea, berriro bidea erabilgarri utziz.

Azken egunotako eguraldi txarrak eragin du zuhaitzaren erorketa. 

Eguerdirako irudian ikusten den moduan, garbituta zegoen errepidea.

Azken hilabeteetan Urrategi auzoko Torre baserrian  usoen presentziak sorturiko kalteak direla-eta, Udala neurriak hartu beharrean aurkitzen da. Usoen jabeak astebeteko epean hegaztien ardura hartu ezean, Udalak uso uxaldia egiteko baimena eskatuko dio Gipuzkoako Foru Aldundiari. Baimena emanez gero, urtarrilaren 23tik aurrera egingo litzateke uxaldia. 

KZguneak urtarrilerako eta otsailerako eskaintza zabala eta berritua du. Ikastaroetan aurre-inskripzioa egin daiteke gure web orriaren bitartez (http://www.kzgunea.net/formacion-kzgunea). Aurre-inskripzioa egiteko norbaitek laguntza behar badu honako link-ean topa dezake:

http://www.kzgunea.eus/noticias-kzgunea/-/journal_content/56_INSTANCE_PLl6/10138/67640

Telefonoz deitu edo Kzgunetik pasa nahi dutenentzat, ordutegia 16:00etatik 20:00ak artekoa da.

Urtarrileko eskaintza

Otsaileko eskaintza

Udaleko Euskara sailak, Mari Jose Arregi zinegotzia buru dela, euskara gizarteko esparru guztietara zabaltzeko ahalegina aitortu die gidabaimena euskaraz eskuratu duten gazteei. 2010a ezkeroztik Etxaniz Autoeskolak aukera ematen du gidabaimena ateratzeko ikasi beharreko edukiak euskaraz jorratzeko eta baita azterketak euskaraz egiteko ere.

2009an sortu zen gidabaimena ateratzeko beharrezkoa den euskarazko materiala eta Udalak lagunduta, Etxaniz autoeskolak berehala jarri zuen martxan zerbitzua. Gaur egun, 10etik 9k euskara aukeratzen du, Etxaniz autoeskolako arduraduna den uxoa Aizpururen esanetan. Urtetik urtera kopurua gorantz doa.

Ordu gutxi falta dira "Ekarrikoooo" oihukatzeko irrikitan dauden umeentzat. Urtero legez, biharko gau magikoan ere erregeek lana soberan izango dute. Erregeen Kabalgata arratsaldeko 19:30ean aterako da biharSanta Klarako komentutik. Aurretik, Errege Magoen pajeak eliz atarian egongo dira eskutitzak jasotzen arratsaldeko 16:30etik aurrera. Kabalgatak ohiko ibilbidea egingo du. Santa Klaratik Plaza Berrira joango da eta handik Plaza Nagusira, hantxe egongo da Herodesen Jauregia. Plazatik Goiko Kale zeharkatu eta Ibai Ondotik berriro eliza aurrera joango da kabalgata Ama Birjinari eskaintza egitera. 

 

Azkoitiko Xabier Munibe Haurreskolak urtarrilaren 9tik 13ra zabalduko du matrikula epea. Martxo hasiera eta ekaina bukaera bitartean hasiko diren haurrei zuzendua dago matrikula epe hau, urtarrilean egin behar baitute matrikula. Matrikula egiteko haurra jaiota egon behar du eta haurreskolan hasteko gutxienez 16 aste izan behar ditu. 

Haurreskolak gogorarazten du matrikula egiteko inprimakiak jasotzeko edo edozein zalantza argitzeko Auzmendi bidean daudela edota 943 08 07 37 telefono zenbakian.

Gaurko gizarteak mugikorrekiko eta sare sozialekiko duen menpekotasuna jorratzen du obrak.

Olatz Beobide, Amaia Lizarralde eta Belen Cruz aktoreek mugikorrik eta sare sozialik gabe bizitzen ez dakien gizartea irudikatzen dute “Sarean kateatuak” antzezlanean. Lan honekin Nomofobikak taldeak 2016ko “Poltsiko Antzerki Sorkuntza” saria eskuratu zuen.

Umoreari muzin egin gabe, hiru emakumeak terapia bati ekingo diote menpekotasuna tratatzeko. Hasteko test bat egiten dute adikzioa neurtzeko.

Gazte eta helduei zuzenduriko antzezlan hau urtarrilaren 7an, larunbatean izango da, arratsaldeko 18:30ean. Hitzordua, Elkargunean. Sarrera 5 euro kostako da.

Al Ar Az Og Or Lr Ig
7
8
10
15
16
17
18
24
25