Azkoitia Lagunkoia taldeak bilera egingo du datorren asteazkenean, otsailaren 22an. Aurrekoetan bezala, Elkargunean izango da arratsaldeko 18:00etan eta parte hartu nahi duten herritar guztientzat irekita dago ekimena.

Egitasmoaren helburua da pertsona nagusientzat herri lagunkoiago bat eratzea eta hori lortzeko udalak hartu beharko lituzkeen neurriak definitzea. Zortzi eremu ezberdin aztertzen dira. Horretarako, taldea hilean behin biltzen da esku artean dituzten gaiak jorratzeko. Eta horretaz gain, adinekoen egoeraren diagnostiko zehatza egin ahal izateko herrian galdeketa egingo da. Galdeketa horren diseinua landuko dute, hain zuzen, hurrengo bileran.

Aurreko urteetan bezala, Udalak autobusa jarriko du Donostiako 28. Lilatoian parte hartu nahi duten emakumeentzat. Aurten lasterketa martxoaren 5ean izango da, goizeko 10etan hasita. Autobusean joan nahi dutenek aurrez Elkargunean eman beharko dute izena. Autobusa goizeko 8:15ean aterako da liburutegi aurretik. Zerbitzua doan da baina kontutan izan behar da joateko bakarrik dela, itzultzeko ez dela autobusik ipiniko. 

Loiola eta Manresa uztartzen dituen Inaziotar Bidea ezagunagoa eta erabiliagoa egiteko ahaleginetan ari dira erakundeak. Bertako zein kanpokoak erakartzeko xedez, besteak beste, etapa bakoitzaren hasieran eta amaieran panelak ipini dira, bidea ondo seinaleztatu eta ibilbidearen inguruko xehetasunak jasotzen dituen liburuxkak ere argitaratu dira hizkuntza ezberdinetan. Oraindik gorpuzten ari den proiektuari beste bultzada bat emateko, agerraldia egin dute gaur Loiolan arduradunek. Ana Azkoitia alkateordea izan da bertan, hurrenez hurren Azpeitiko eta Zumarragako alkate diren Eneko Etxeberria eta Mikel Serranorekin batera. Bidelagun izan dituzte Gipuzkoako Foru Aldundiko Turismo saileko zuzendari Maite Cruzado eta Eusko Jaurlaritzako Basquetour agentziaren zuzendari Harkaitz Millan.Urola Erdiko, Urola Garaiko eta Debagoienako garapen agentzietako turismo teknikariak ere agerraldian parte hartu dute.

Badator VIII Outlet Azoka. Hitzordua asteburu honetan, 18an eta 19an, Elkargunean izango da. Erosketez gozatzeko aukera paregabea eskainiko du Herrixen merkatari elkarteak. 3 eta 10 urte bitartekoentzat zaintza zerbitzua eta puzgarriak jarriko dira, gurasoek erosotasun osoz egin ditzaten erosketak. Gonbidapena egina dago.

Gazteria sailak, Artxamendi Topalekuaren eskutik, inauterietako jaialdia antolatu du aurten ere. Mozorro lehiaketa eta dantza erakustaldia egingo dira Elkargunean otsailaren 24an, ostiralean, 21:30etik 23:30era. Jaialdia DBHko ikasleei zuzendua dago.

Lehiaketan parte hartzeko ez dago izena eman beharrik, jaialdira mozorrotuta agertzea nahikoa da eta bakoitzak, banaka edo taldeka, nahi duen mozorroa aukera dezake.

Animatu!

Ikusi hemen oinarriak

Aizkibel Liburutegian barruko hormak berrituko dira datozen egunetan. Paretetako pitzadurak konpondu eta margotu egingo dira. Lanak zonalde berriaren goiko solairuan egingo dira lehenengo eta gero gainerakoan. Horregatik, liburutegiaren azken solairua itxita egongo da otsailaren 17an eta 18an. Eta otsailaren 24an eta 25ean, ez da zerbitzurik eskainiko eraikina osorik itxiko delako. 

Eusko Jaurlaritzaren Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza sailak argitaratuditu Floreagan eraikiko diren babes ofizialeko 16 etxebizitzen esleipen prozesuan onartuak eta baztertuak izan direnen zerrendak.

Guztira 37 eskatzailek osatzen dute onartuen zerrenda. Horiek izango dira etxebizitzen zozketan parte hartuko dutenak.

Errekurtsoak aurkezteko epea datorren martxoaren 6ra bitartekoa da.

Ikusi hemen informazio osoa. 

Azkoitiko Udalak herriko ikastetxeekin batera martxan duen Eskolako Agenda 21 programak, aurten, hamalaugarrena beteko du. 2016-2017 ikasturtean gai berri bati heldu diote, Klima Aldaketa.

Egunero burutzen ditugun eginkizun gehienek gure ingurunean eragina dute. Mugitzen garenean ibilgailuak erabiltzean, argia piztean, aparatu elektriko bat entxufatzerakoan, ur beroa martxan jartzerakoan, hondakinak sortzean… pentsatu gabe egiten ditugun horiek guztiak arrastoa uzten dute planetan. Eta gure planeta gaixotzen ari da! Zenbaitek diote eguraldia erotuta dabilela, tenperatura aldaketa bortitzak, eurite jasa izugarriak, lehorteak… mutur batetik bestera goaz, denbora laburrean.

Al Ar Az Og Or Lr Ig
7
8
10
15
16
17
18
24
25