Klikatu ondorengo  argazkian egitaraua deskargatzeko:

Liburuxkan apirilaren 29rako iragartzen den "Moby Dick" ikuskizuna bertan behera geratu da Gorakada Teatroaren arazo bat tarteko. Horren ordez, apirilaren 8an, "Txanogorritxo Rock" taularatuko da haurrentzat, Tdiferenciaren ekoizpena alegia.


Aita-amak, Udaltzaingoa, Ertzaintza, tabernariak, merkatariak, irakasleak edota formakuntza zentroetako zuzendariak erantzukizun zuzena edo zeharkakoa dute adin txikikoen alkohol eta drogen kontsumoaren prebentzio lanean, Udalak duen bezala, erakunde gisa, bere ardura delako gizatalde ahulenak babestea. Substantzien gehiegizko kontsumoak eragindako kezkaren eta asteburuetan pairatzen dituzten kalteak tarteko, herritarrengandik jasotako kexen aurrean, Udala lanean ari da batetik nerabeen artean alkohola eta drogak nola saihestu ikusteko eta bestetik, nola bilatu oreka herritarrek aisialdirako eta atsedenerako duten eskubideen artean.

Hika Teatroak “Koadernoa zuri” antzezlana aurkeztuko du larunbat honetan, martxoaren 4an, Baztartxo Antzokian, gaueko 22:00etan. Agurtzane Intxaurraga, Miren Gojenola eta Itziar Ituño aktoreek “ama kastratzaile, fededun fanatiko eta tradizioaren defendatzaile sutsua den” eta bere bi alaben istorioa taularatuko dute.

Amaren papera Agurtzane Intxaurragak egiten du. Bera da, halaber, Arantxa Iturberekin batera obraren idazlea eta baita zuzendaria ere. Gaur Azkoitian izan da antzezlana aurkezten, Sonia Vázquez Kultura zinegotziarekin batera.

Intxaurragak esan duenez, aspalditik zuen mesanotxean Lorcaren “Bernarda Albaren etxea” nobela eta bazuen Bernarda eszenaratzeko gogoa. Azkenean, Begoña eta Arrate ahizpen istorioa da “Koadernoa zuri”. Batek Afrikara egin zuen ihes eta besteak amaren ondoan eman du bizitza osoa. “Begoñak borrokaren bidea aukeratu duzen, ito egiten zen. Arratek, berriz, obedientziarena, amak esandako bideari jarraituz”. Ama hil berritan, 25 urte bananduta egon ostean, etxean bi ahizpak elkartzen dira berriro. “Obra emozioen bidaia bat da”, Intxaurragaren hitzetan. “Begoñak bere bizitza besarkatu du, bizitzen ikasi du Afrikan. Baina hura ikustean Arrateri bizitako guztia eraitsiko zaio eta eszenatokian bertan bidaia emozionala egiten du eta amaren zilbor-hestea hautsi beharko du, bera izan, eta ez amaren itzala”. 

Iraurgi Berritzenek beren negozio propioa ireki nahi duten ekintzaileei bideratutako ikastaroaren bigarren edizio abiarazi du. Ikastaroan negozio bat martxan jartzerako orduan kontuan eduki behar diren pausoak ezagutuko dira eta proiektuaren bideragarritasunaren azterketa egingo da.

Martxoan hasiko den ikastaroak hiru asteko iraupena izango du; martxoaren 13tik 30era izango da, 9:30etik 13:30era. Astelehenetik ostegunera izango da, Azkoitiko Intsausti Jauregian. Formakuntza langabetuei bideratuta egongo da batik bat.

Urola Erdiko Ekintzailetza-Mahaiak Zestoako, Azpeitiko eta Azkoitiko  Udal liburutegiekin lankidetzan, ekintzaileentzat interesgarriak diren liburuen bilduma osatu eta argitaratu du.

Autonomo egin edo norberaren enpresa sortzea ibilbide malkartsua izan ohi da gehienetan. Marketinga, finantzak eta bestelako gai asko izan behar dira kontuan arrakastatsua izango den negozio eredua sortzerakoan. Egun, informazio iturri asko ditugu eskura, eta askotan hori ere arazo bihurtzen da. Horregatik eta lagungarri gisa, Urola Erdiko Ekintzailetza mahaiak baliagarri diren hainbat libururen zerrenda osatzeari ekin zion orain hilabete batzuk. Egindako lanaren emaitza, aipatu bilduma da.

Aurreko urteetan bezala, Udalak autobusa jarriko du Donostiako 28. Lilatoian parte hartu nahi duten emakumeentzat. Lasterketa igande honetan da eta autobusean joan nahi dutenek aurrez Elkargunean eman beharko dute izena. Lasterketaren ordua aldatu egin da. 10:00etan zen hastekoa baina 10:30ean hasiko da. Horregatik autobusa ere ordu laurden beranduago aterako da. Hau da, goizeko 8:15ean atera ordez, 8:30ean aterako da liburutegi aurretik.

Zerbitzua doan da baina kontutan izan behar da joateko bakarrik dela, itzultzeko ez dela autobusik ipiniko. 

Al Ar Az Og Or Lr Ig
7
8
10
15
16
17
18
24
25