Azkoitiko, Azpeitiko eta Zestoako merkatari elkarteek, Herrixen,  Bertan eta Zestoan elkarteek alegia, hiru herrietako udalen babesarekin eta Iraurgi Berritzenekin elkarlanean, MERKAUROLA egitasmoa abiatu dute. 

Egitasmoaren xedea da Azkoitiko, Azpeitiko, Zestoako, Aizarnazabalgo, Errezilgo eta Beizamako kontsumitzaileen erosketa ohiturak ezagutzea. Horretarako, aste hauetan BIZILAN enpresak 1.000 galdeketa egingo ditu. Galdetegi honetan, kontsumo ohitura, erosketa leku eta gure herri guneetako merkataritzaz galdetzen da.

Galdeketa hauetatik ateratzen diren ondorioetatik, eskualdeko merkataritza estrategia definitzea da azken helburua. Azkoitiko, Azpeitiko eta Zestoako merkatari elkarteek ezinbestekoa dela adierazi dute azterketa hau, kontuan izanik kontsumitzaileen ohiturak aldatuz doazela.

Herritarrei eskatu nahi zaie, beraien etxean deia jasotzen badute, erantzuteko mesedez gure txikikazko merkataritza indartzeko.

Iraurgi Berritzenek eta Elhuyar Fundazioak eskualdean zientzia eta teknologia gaitasunak sustatzeko hainbat ekintza pilotu jarri dituzte martxan. Landutako proiektuak ikusgai jarri dituzte Azkoitiko plazan antolaturiko "Bizilabe" azokan. Argazkian, Azpeitiko eta Azkoitiko udal arduradunak  Iraurgi Berritzeneko eta Elhuyarreko ordezkariekin eta proiektuetan parte hartu duten ikasleekin.

 

Udalak azkenaldian Santa Klara auzoan errepikatu den edukiontzien erreketa salatu du. Azken hilabetean bitan gertatu dira nahita eragindako kiskalketak auzoan: martxoaren 5ean eta gaur goizaldera. Aurreko aldian ibilgailu bat ere kaltetua sortu zen. Gaurkoan hiru edukiontzi sutu dituzte. Zertxobait lehenago gertaturiko hirugarren jazoera bat ere gehitu behar zaie azken bi suteei.

Udalak atsekabea adierazi nahi du horrelako gertaera bandalikoek udal administrazioan eragiten duten kalteagatik eta espero du berriro ez gertatzea, guztion erantzukizunari eutsiz.

Bitartean, Ertzaintza ikerketa lanetan ari da.

Serbitzu eta Iragazeko  ordezkariak udal agintariekin. Aitor Ulibarri, Miguel Angel Bastida, Jokin Aldalur, Amaia Mendoza, Javier Zubizarreta, Miguel Sánchez, Ana Azkoitia eta Maider Orueta. 

Udal ordezkariek, Javier Zubizarreta buru dela, Serbitzu taldean dagoen Iragaz enpresa bisitatu dute eta duen maila teknologikoa hurbiletik ikusteko aukera izan dute. Izan ere, konpainia patente bat eskuratze bidean da industria lurrak deskontaminatzeko asmatu duen teknika berritzailea tarteko. Udal gobernuak txalotu egin du egindako lana. “Pozgarria da –adierazi du alkateak- Azkoitian lehen mailako proiektuak garatzen ari direla ikustea eta uste dut herritarrek jakin beharrekoa dela”.

Iragazeko lantalde teknikoak, Nafarroako Unibertsitate Publikoarekin eta EHU/UPVrekin elkarlanean, hiru urte daramatza proiektuan lanean. Denbora horretan ez Euskadi eta ez estatu mailan ezagutzen ez den formula bat topatu dute kutsatutako lurrak erremediatzeko. Bi prozesuren arteko konbinaketa batean datza, bat kimikoa, bestea, biologikoa: nanopartikulen aplikazioa eta konpostaren bidezko biorremediazio prozesua.

    • Iraurgi Berritzenek eta Elhuyar Fundazioak eskualdean zientzia eta teknologia gaitasunak sustatzeko hainbat ekintza pilotu jarri dituzte martxan. Azken asteetan DBhko irakasleei zientzia eta teknologia irakasteko oinarri metodologikoen inguruko prestakuntza eskaintzeaz gain, ikasleekin hainbat tailer egin dira eta landutako ekintzen emaitza bihar Azkoitiko plazan ikusiko da "Bizilabe" azokan. Bertan, eskualdeetako ikastetxeetako gazteek landutako prototipoak erakutsiko dira, besteak beste, mikrobiologia, elektronika, eta prototipazioa. alorretakoak. Horrez gain, esperimentuak egin dituzte polimeroen edo nanoteknologiaren eremuan.

Ikasberri, Iraurgi, Urola eta Xabier Munibe ikastetxeetako ehun gaztek baino gehiagok eskaini diren tailerretan garatutako prototipo zientifiko-teknologiko aurreratuak aurkeztuko dituzte bihar Azkoitiko plaza nagusian. Prototipo hauek bost tailerretan egindako taldekako lanari esker sortu dira, eskualdeko Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako ikasleen gaitasuna eta prestakuntza hobetze aldera egin direnak.

Aurtengo umeen danborradako entseguak hastearekin batera, arduradunek atzo aurkeztu zituzten aurtengo nobedade nagusiak, Sonia Vazquez zinegotziarekin batera. Aurten bi konpainik estreinatuko dituzte jantziak. Bata abarketariz joango da. Ane Larrañaga diseinatzaileak diseinatu ditu jantziak, iaz Zalduntxoenekin egin zuen moduan. Bigarren konpainiak, berriz, Umore Ona elkartearen jantziak eramango ditu. Azken jantzi hau helduen danborradan erabiltzen da baina orain arte umeenean ez.

Beste berrikuntza antolakuntza aldetik dator. Umore Ona elkarteak antolatu ohi du danborrada Udalaren laguntzarekin. Laguntzaileak, ordea, gehitzen joan dira eta aurten konpainia bakoitzak arduradun bat du izendatuta. Antolatzaileei Txintxarri taldea eta Xabier Munibe Ikastolako eta Floreaga ikastetxeko ordezkariak batu zaizkie.

Aita Madinabeitia plaza eta San Martin auzoa lotzen dituen igogailua zerbitzutik kanpo egongo da hiru egunez, bihartik hasita. Martxoaren 28an, 29an eta 30ean, hain justu.

Igogailua ezingo da erabili aipatu egunetan Balda kalera eramaten duen pasaguneko zoluan egin behar dituzten konponketa lanengatik.

Alternatiba gisa, igogailuaren erabiltzaileek Urbanue herri barruko autobusa erabili dezakete lanak irauten duten bitartean.