Igande honetan Dantzari Txiki Eguna ospatuko da Txalkor Txistulari Elkarteak antolatuta, Udalaren eta Floreaga Ikastetxeko IGE-AMPA guraso elkartearen  laguntzarekin. Dantzari eta musikarien artean 250 lagun baino gehiagok hartuko dute parte. 11.00etan kalejira egingo dute eta 11.45etik aurrera dantza erakustaldiak eskainiko dituzte Balda Plazan eta Eliza atarian, Herriko Plazan emanaldia eman aurretik.

Xabier Munibe ikastolako eta Floreaga Ikastetxeko Kandiola dantza taldeak eta Bizkargi Musika Eskolako dantza taldeak hartuko dute parte. 

Floreaga auzoan ate joka dira festak. Hona ostiraletik hasi eta astelehenera arte antolatu duten egitaraua:

Azkoitiko Gazteria zerbitzuak eta Minbiziaren Aurkako Elkarteak (AECC) elkarlanean sukaldaritza tailerra antolatu dute. Gaixo onkologikoentzat elikadura giltzarri da eta horixe jorratuko da lantegian. Onkologia prozesuetan albo ondorioak arintzeko egokia den dieta eramateko ezagutu beharrekoa erakutsiko dute elkarteko ordezkariek,

Tailerra maiatzaren 4an izango da Elkargunean, 18:30ean.

Izen-ematea doakoa da eta horretarako nahikoa da 943 13 32 36 telefono zenbakira. 

Azkoitia Lagunkoiaren hileroko bilera egingo da aste honetan, asteazkenean, alegia. Apirilaren 26an, 18:00etan Elkargunean izango da hitzordua.

Egitasmoaren helburua Azkoitia adineko pertsonentzat herri lagunkoiagoa bihurtzen laguntzea da. Horretarako lan talde bat osatua dago eta hilero biltzen da. Edonola ere, taldea irekia da eta edonork har dezake parte.

Momentu honetan pertsona nagusiei zuzenean eragiten dien alderdien inguruko diagnosia martxan jartzeko eman beharreko urratsak lantzen ari dira kideak.

Euskadi Lagunkoia Eusko Jaurlaritzaren proiektua da eta Osasunaren Mundu Erakundearen programa batean oinarritua dago. Matia Fundazioa arduratzen da aurrera eramateaz eta herri ezberdinetan martxan jartzeaz. 

Udaleko Berdintasun sailak emakumeak ahalduntzeko ikastaro sorta berri bat jarri du martxan. Eskaintza apiriletik ekainera bitartean luzatuko da. Besteak beste, emozioak gobernatzen ikasteko aukera izango dute partaideek. Horretarako adituak diren Pepa Bojo eta Virginia Imaz gonbidatu dira saioak emateko. Azken honek umorearen ikuspegitik landuko ditu emozioak. Egitaraua batukadak osatuko du.

Interesatuek apirilaren 28ra arteko epea dute Udaletxeko Harrera Bulegoan izena emateko, Udalak astebete luzatu baitu inskribatzeko epea.  

Izen-emate epea luzatzearekin batera, “Gure emozioak nola gobernatu” ikastaroaren hasiera ere atzeratu egingo da eta apirilaren 27an hasi beharrean maiatzaren 3an hasiko da. 

Informazio gehiago hemen

Azpeitiko eta Azkoitiko udalek harrera egin die Sammic ISB taldeari Urrezko LEB ligan jokatzea lortu dutelako. Alkate biak, Eneko Etxeberria eta Javier Zubizarreta, harro eta pozik agertu ziren atzo arratsaldean egindako harrera ekitaldian. Ondo egindako lanaren fruitua dela azaldu zuten. Zubizarretak denboraldia luzea izaten dela eta une txarrak ere etortzen direla gaineratu zuen eta horietan irmo eutsi egin behar zaiola esan zien jokalariei. “Horrelako momentuek taldearen  indartzea dakarte “eta horrek “kantxan ez ezik, geroko bizimoduan ere balioko dizue”. “Gaur saskibaloia maite duena saltoka dago eta ez Azpeitin eta Azkoitin bakarrik, bailara mailan”, adierazi zuen Azkoitiko alkateak.

Sammic  ISB taldeak Zilarrezko LEB mailako denboraldiko azken partida ez du berehalakoan ahaztuko. Seguros Soliss Alcazar Basket taldearen aurka jokatu dute Azpeitiko kiroldegia jendez gainezka zutela eta une gogoangarriena, nola ez, trofeoa jaso dutenekoa izan da.

Txaloak, emozioak, bertsoak eta ilusioak batu dira gaurkoan. Avilan Urrezko LEB mailara igotzea lortu zuten unetik, festa giroa eta afizioaren berotasuna nagusitu dira. Bertan izan dira Javier Zubizarreta alkatea eta Angel Martin Kiroletako zinegotzia. Eurekin batera Azpeitiko udal agintariak, Foru Aldundiko, Gipuzkoa, Euskadi eta Espainiako saskibaloi federazioetako eta Gipuzkoa Basket klubeko ordezkariak izan dira igoera ospatzen. 

280 haur inguruk hartu dute parte umeen danborradan. Eguraldia lagun, danborrak aise astindu dituzte. Aurten, abarketariak ekarri dira gogora. Hona gaurko danborradak eman duena bideo eta argazkitan:

Al Ar Az Og Or Lr Ig
1
2
3
4
5
6
7
8
9
10
11
12
13
14
15
16
17
18
19
20
21
22
23
24
25
26
27
28
29