Berriro martxan da bisita gidatuen Ignaziotar Lurraldeko Ezkutuko Altxorrak programa. Larunbat honetan hasi eta abendura arte luzatuko da egitaraua, Debagoiena, Urola Erdia eta Urola Garaia eskualdeetako harribitxiak ezagutzeko proposamena luzatuz.

Azkoitian, maiatzaren 13an, larunbat honetan, izango da lehenengo bisita gidatua. “Artea eta musika Santa Krutzeko monastegian” izenburupean, Santa Kutzen izango da hitzordua arratsaldeko 17:00etan.

Hurrengo hilabeteetako bisitak Ilustrazioa edota Azkoitiko Inaziotar guneak ezagutzeko izango dira, ekainaren 11n eta irailaren 9an, hurrenez hurren.

Urriaren 14an, Amabirijinaren Jsokundearen Parrokia emango da ezagutzera bisitan eta organo kontzertuaz gozatu ahalko dute bertaratzen direnek.

Madariaga auzoan San Isidroak ospatuko dituzte asteburu honetan. Madarixako Auzo Elkarteak egitarau polita antolatu du. Horra:

Ikusi egitaraua PDFan

4G zerbitzua ezartzeak gailu  mugikorren konexioen abiadura azkartu eta estaldura hobetzea ekarri du. Alabaina, teknologia berriaren ezarpenak eragin zitzakeen arazoak Lurreko Telebista Digitalaren (LTD) seinalean eta ondorioz, telebista gaizki ikusi. Horrela bada, LLEGA800k jakinarazi nahi du arazoak konpontzeko doako zerbitzu teknikoa eskatzeko epea amaitzear dela eta eskaera egiteko azken eguna maiatzaren 16a dela.

Horretarako, LLEGA800 erakundearekin jarri behar da harremanetan, duen doako telefonora deituz: 900 831 992ra. Bertan seinalearekin egon daitezken gora beheren inguruko informazio guztia jaso daiteke. LLEGA800ekin harremanetan jartzeko bigarren telefono bat ere badute: 900 833 999.

“Duela zortzi bat hilabete elkar ezagutzen genuen diziplina ezberdinetako artistak elkartu ginen zer egin genezakeen pentsatzen jartzeko eta horren emaitza da “Artxipielagoa”, dio Andoni Egaña bertsolariak. Berarekin batera, Ainhoa Garmedia sopranoak, Pello Ramirez biolontxelo joleak, Garikoitz Mendizabal txistulariak eta German Ormazabal pianistak hartzen dute parte ikuskizunean.

Gaur Andoni Egañak eta Sonia Vázquez Kultura zinegotziak 26. Udaberriko Musikaldiaren inguruko zertzeladak eman dituzte prentsaurrekoan. “Urtez urte punta-puntako egitaraua osatzen saiatzen gara eta aurtengoa ez da makala” esan du Vázquezek. Udalak Gipuzkoako Foru Aldundiarekin elkarlanean antolatzen du zikloa.

Barry Manley irlandar-euskaldunak bihar, maiatzak 5, umorezko bakarrizketa aurkeztuko du Elkargunean (Zeharkako aretoan). Hitzordua 19:00etan izango da.

“The present is not perfect” izenburupean, Manleyk bereziki ingelesa ikasten ari diren ikasleei zuzendutako komedia eskainiko du, “pasadizoen, musika inperfektuaren eta hausnarketa ezaren ondoren, mezu baikorra luzatuz: hizkuntza ikasketak humanitatea salbatu dezake, Telecincoren eta Donald Trumpen aroan”.

Bakarrizketa ingelesez izango da eta Gaztanenea Formakuntza Zentroak hizkuntzak ikasten laguntzeko, kasu honetan ingelesa, eskaintzen duen egitarauaren baitan sartzen da.

Sarrea irekia eta doakoa da.

Datorren igandean, maiatzaren 7an, Ekain Txou pailazoaren ikuskizunaz gozatzeko aukera izango da Baztartxo Antzokian. Emanaldiak, gainera, helburu solidarioa du. Deustuko Unibertsitateko Zuzenbidea eta Komunikazioa graduko ikasle talde batek antolatu du saioa, Amigos Solidarios elkartearekin batera, eta Azkoitiko Udalaren laguntzarekin “hemengo haurren irribarrea Afrikaraino zabal dadin”.

“Proiektuaren helburua Afrikako hainbat herrialdetako biztanleei oinarrizko beharrak asetzen laguntzea da, batez ere, haurrei, emakumeei eta behar bereziak dituztenei. Helburu hori lortzeko elkartearen lehentasuna bertako baliabide eta materialak erabiltzea da. Modu horretan bertako ekonomia sustatzea lor daiteke, komunitate osoaren mesederako”, diote antolatzaileek. “Gure erronka –gaineratu dute- aurrekonturik gabe pertsona horientzat ahalik eta laguntza gehien lortzea da”.

Udalak, Altamiran dagoen baratza parkeko lursailak erabiltzeko itxaron-zerrenda osatuko du, 2016an osatutako zerrenda jada agortuta baitago. Lursailak hutsik geratzen diren heinean berriro ere esleitzen joango dira itxaron-zerrenda erabiliz esleipenerako.

Itxaron zerrendan izena emateko epea maiatzaren 16ra arte luzatuko da. Interesa dutenek eskaera orria Udaletxeko Harrera Bulegoan beteta entregatu beharko dute. 

Deskargatu eskaera orria

Al Ar Az Og Or Lr Ig
7
8
10
15
16
17
18
24
25