Larunbat honetan, ekainaren 10ean, dultzaina kalejira egingo dute Azkoitiko Dultzainari Taldeak eta Lizarrako Gaitaren Debako Dultzaina Eskolako kideek.

Goizean zehar kalez kale ibiliko dira dultzaina joleak. Goizeko 10:00etan jarri dute hitzordua Oteiza Frontoietan eta 14:00ak arte ez dute atsedenik hartuko. 

Gaur Urola Lanbide Eskola bezala ezagutzen dugunak jatorria 1959an du. Orduan Escuela Profesional San Ignacio de Loyola zuen izena. Ordutik eskolak etengabeko bilakaera jasan du. Orain garai berri bati ekin dio bere autonomia bermatuz. Urola Lanbide Eskolak hemendik aurrera Urola Bailarako Lanbide Heziketako eskaintza hartuko du ardatz, araututako eskaintza akademikoa eta ez araututako formakuntza.

Orain arte, Urola Ikastola Azkoitia-Azpeitia BHIk Lanbide Heziketaz gain, batxilergoa eta DBH hartzen zituen barne. Banaketa bat eman da Lanbide Heziketari identitate propioa emateko xedez. Ondorioz, Azkoitian, Xabier Munibe BHI-k batxilergoa eta DBH eskainiko ditu eta Urola Lanbide Eskolak Lanbide Heziketa.

vv

Aterkipean bada ere, herritarrek Herri Jaiaz gozatzeko aukera izan dute gaur, baserritarren denboraldiko produktuak erosteko aukerarekin batera. Ikusi eguerdi parteak eman duena iruditan. IKUSI ARGAZKIAK

 

Azkoitiko Udalak gaitzespen irmoa adierazi nahi du, atzo Londresen izandako atentatu basatiaren aurrean, hildako ugari eraginez. Era berean, dolumina eta elkartasuna helarazi nahi dizkie biktimen senideei, eta espero du zauritutako pertsona guztiak ahalik eta lasterren sendatzea.

Uda usaina nabarmen somatzen da jada eta udal ekipamenduak egokitzeko unea iritsi da. Datorren ostiralean, ekainaren 9an, zabalduko dira Ugarteigarango igerileku irekiak, udako denboraldiari ekinez. Goizeko 10:30etik iluntzeko 20:00etara egongo dira zabalik instalazioak.

Aurten igerilekuez gozatzeko azken eguna, hau da, itxiera, irailaren 10ean izango da.  Guztira, 94 egunez egongo dira zabalik igerilekuak ekainetik irailera bitartean.

Eguraldiak laguntzen badu, tokirik atseginetarikoa izango da Ugarteigarangoa udan. Iaz 45.226 erabiltzaile izan ziren guztira, eguneko batezbestekoa 462 erabiltzailetara iritsiz.

Azkoitiko Udalak “Azkoitia Ezagutzen” programa didaktiko berria garatu du ikastetxeentzat, Lehen Hezkuntzako 5. eta 6. mailako ikasleekin herriaren garapen historikoa lantzeko helburuarekin. Programa honen bitartez, ikasleek udalerriko ezagutza sakona barneratuko dute.

Egitasmoa Xabier Munibe Ikastolarekin eta Floraga ikastetxearekin elkarlanean gauzatuko da. 10-12 urte bitarteko ikasleei zuzendua dago. Maiatzean eta ekainean eman zaio hasiera eta 169 ikaslek hartu dute parte. Datorren ikasturtean emango zaio jarraipena.

Historiaurretik gaur egun arte udalerriak izan duen garapena aztertzeko material didaktikoak diseinatuko dira. Programa abian dagoen arren eta lehenengo lan-saioak egin diren arren eskoletan, materiala datorren ikasturterako egongo da prest.

 "Gu ere bertsotan" proiektuaren aurtengo ikasturte amaierako jaialdiaren bideoa da honakoa. Floreaga Ikastetxeko eta Xabier Munibe Ikastolako LH5. LH6 eta DBH1eko ikasleek hartu dute parte. 

Igande honetan, ekainak 4, Herri Jaiak ospatuko dira Azkoitian. Baserritarrak izango dira protagonista nagusiak.

Aurreko urteetan bezala, Eusko Labela duen txahala erreko da Ikurriñaren plazan eta pintxoak eta sagardoa dastatzeko aukera izango da  eguerdiko 12:00etatik aurrera.

Herriko Plazan baserritarrek postuak jarriko dituzte garaiko produktuak eskaintzeko. Bederatzi postu jarriko dira eta aurten estrainekoz 11:00etatik 14:00etara puzgarriak ipiniko dira Goiko Losan umeen gozamenerako.

Aurreko urteetan maiatzaren hirugarren igandean ospatu ohi da Herri Jaia baina baserritarrek eskatuta, aurten ekainera atzeratu da.

Okela pintxoa 1,50 euro kostako da eta edalontzia euro bat. 

Al Ar Az Og Or Lr Ig
7
8
10
15
16
17
18
24
25