Hondakinak zuzen bereiztea gero ahalik eta gehien birziklatu ahal izateko. Horixe da Udalaren helburua eta bide horretan beste urrats bat eman du. Informazio eta kontzientziazio kanpaina bitxi bat jarri du martxan herritarrek zalantzarik izan ez dezaten edukiontzi bakoitzera zer hondakin mota bota. Hori horrela, gaur aurkeztu dute kanpaina Ana Azkoitia eta Miguel Angel Bastida zinegotziek eta Amaia Argarate ingurumen teknikariak.

“Udal honen helburua da hondakinak gaika zuzen bereiztea gero material hori birziklatu ahal izateko. Erronka da gero eta hobeto egitea bereizketa praktika desegokiak baztertuz. Kartoiekin edo organikoarekin ez dago arazorik baina ontzi arinen kasuan, hau da, edukiontzi horiaren erabilera hobetu daiteke. Uste dut kanpaina honek lagunduko digula horretan. Udal hau beti izan da zorrotza eta praktika desegokien aurrean beti saiatu da neurriak hartzen. Bide beretik jarraitzen dugu sinesten dugulako gauzak ondo egin badaitezke ez dagoela zertan oker egin. Ez dugu errazkerian erori behar eta ez gara eroriko”, esan du Ana Azkoitiak. Gaikako bilketa tasa %62koa da gaur egun eta gutxien-gutxienez %70era iristea da Udalaren helburua.

Abian da Andramaixetako VII. Laburmetrai Lehiaketa. Bihar, ekainaren 15ean, zabalduko da izen-ematea eta parte hartzeko interesa dutenek ekainaren 30era arteko epea dute inskribatzeko. Halaber, lanak aurkezteko azken eguna abuztuaren 7a izango da.

Udalak argitaratu ditu jada lehiaketaren oinarriak.

Aurten proposaturiko gaia honakoa da: “Parodiak”. Bi sari emango dira. Irabazleak 250 euro eta oroigarria jasoko ditu. Ikuslegoaren saria bereganatzen duenak, berriz, 150 euro eta oroigarria.

Lanek 4-8 minutu arteko iraupena izan beharko dute eta formatu digitalean entregatu beharko dira. 

IKUSI OINARRIAK

Gipuzkoako Landa Garapen Elkarteen Federazioak, Landaolak, eta Gipuzkoako Foru Aldundiak 2017-21018 hitzarmena sinatu dute gaur Azkoitian landa eremuek garapen osoa izaten lagunduko duten programak sustatzeko. Foru erakundeak milioi bat euroko diru-laguntza emango die elkarteei proiektuak aurrera ateratzeko.

Lehen sektoreko ordezkarien topagune bihurtu da gaur Azkoitia. Foru erakundearen izenean, Nekazaritza eta Landa Garapeneko zuzendari Xabier Arruti eta Lurralde Orekako zuzendari Iñaki Labaka izan dira ekitaldian. Arrutik eta Urkomeko lehendakari Ana Eizagirrek sinatu dute akordioa. Bidelagun izan dituzte Gipuzkoako udaletxeetako hainbat ordezkari. Bertan izan da Azkoitiko zinegotzi Miguel Angel Bastida elkarteei babesa erakusteko xedez.

Udalak abian du Azkoitiko udalerriko Bake-Epaile titularra eta ordezkoa hautatzeko jardunbidea. Eskaerak aurkezteko epea ekainaren 29an amaituko da. Behin eskaerak aurkeztuta, Osoko Bilkurak egingo du aukeraketa hautagaien artean, beti ere ezarritako legezko betebeharrak betetzen badituzte. Epaile kargua lau urterako da. 

Ikusi hemen iragarkia.

Udalak eta Azkoitia Lagunkoiak etxeetan banatutako inkestak entregatzeko azken eguna ostirala da, ekainaren 16a, alegia. Oraindik herritarrek aukera dute galdeketa erantzun eta bueltatzeko. Behin inkesta beteta, ondorengo puntuetan entregatu ahalko da: Udaletxeko sarreran, Elkargunean, Jubilatuen Elkartean, San Jose Egoitzan eta Floregako tabernan. 

Urola Erdiko Mankomunitateak jakinarazi duenez, bolumen handiko hondakinen bilketan aldaketak izango dira uztailaren 1etik aurrera, kaleko edukiontzietatik ez dira gehiago bilduko, beraz. Aurrerantzean, bi aukera egongo dira: Emauseko biltzaileak herritarren etxera joango dira bolumen handikoak jasotzera edo Garbigunera eraman beharko dira. Emausekin bilketa hitzordua adosteko 656 789 574 telefonora deitu beharko da.

Adin txikiko neska batzuk sare sozialen bidez jasotako mezu iraingarri eta mehatxuak salatu nahi ditu Udalak, onartezina delako anonimotasunak ematen duen babespean horrelakoak gertatzea.

Halaber, Udalak elkartasuna helarazi nahi die adin txikiko emakumeei eta haien familiei eta laguntzeko prestutasun osoa agertu, eskuragarri dituzten udal baliabideak eskainiz.

Sare sozialen bidez hitzezko erasoak edo mehatxuak jasanez gero, salaketa jartzera animatzen du Udalak eta udal zerbitzuetara jotzea laguntza eske.

Al Ar Az Og Or Lr Ig
7
8
10
15
16
17
18
24
25