Pedro Urdapilleta lehendakariak jaso zuen Udalaren oroigarria, Javier Zubizarreta alkatearen eskutik.

Udalak atzoko Gorrixen Egune aprobetxatu zuen Anaitasuna Futbol Kluba beste behin zoriontzeko egindako denboraldiagatik. Talde nagusia Hirugarren Mailan izatea harro egoteko arrazoia da eta Javier Zubizarreta alkateak oroigarri bat eman zion klubari Udalaren izenean. Talde guztiek eman dizkiete une pozgarriak zaletuei eta atzokoa ospakizun eguna izan zen.

Urrategiko ermitan Ohorezko Mailako txapeldunek garaikurra eskaini zuten eta ondoren talde guztiak bazkaltzera joan ziren. Arratsalde erdian, talde bakoitzean gol gehien sartu dituen eta gehien nabarmendu den jokalariak saritu zituen klubak. 

2016-17 denboraldiari agurra giro onean eta lagun arteko konpainian eman zien.

IKUSI ARGAZKIAK ANAITASUNAren webgunean.

Atzo hoditeria lau gunetan lehertu zen. 

Udalak eta Gipuzkoako Urak-ek gaur goizean erabaki dute berehala ekitea Julio Urkijo, Bizkargi, Trino Uria eta Iraurgi kaleak hornitzen dituen ur hoditeriaren berritze lanei. Gipuzkoako Urak-en inbertsio planaren baitan, datorren urterako aurreikusitako lan bat zen baina atzoko leherketak esku-hartzea aurreratu du.

Atzo hodi bat lehertu zen eta ordu batzuetan urik gabe geratu ziren zonaldeko bizilagunak. Hodia lau tokitan puskatu zen arratsalde eta gau partean. Lehenengo leherketa 17:00ak inguruan gertatu zen eta 21:30erako etxe askotan konpondua zegoen arazoa. Beste batzuetan, ordea, 23:30 arte itxaron behar izan zuten. Lanak gau erdian bukatu zituzten, lehenbailehen normaltasunera bueltatzeko sekulako ahalegina egin ostean.

Iraurgi Berritzenek gogorarazten du Garapen Agentzien Euskal Elkarteak eta Donostiako Sustapenak, beste urte batez, 60 beka Global Training eskainiko dituztela bosgarren urtez. Bekak unibertsitate-titulazioa eta goi-mailako lanbide heziketa dituzten gazteentzat dira, eta, programa horri esker, gazteei aukera ematen zaie praktika ordainduak egiteko atzerriko enpresa eta erakundeetan, haien profil akademiko eta profesionalarekin lotutako jarduera eta proiektuetan, 6 hilabeteko denboraldian.

“Hondakinen ikuskaritza Urola Erdiko Mankomunitateak duen lagaezineko erantzukizuna da. Bilketa sistemaren aldaketa eskatzerakoan Mankomunitateari, udaletxe barruan aztertzen aritu ginen ea posible ote zen ikuskaritza lanak Udalak egitea. Nahita ere, juridikoki ezinezkoa zela esan zitzaigun eta baztertuta geratu zen asmoa. Ondorioz, behin betiko txostenean espreski aske uzte zen Udala ardura horretatik”. Azalpen honekin argitu zuen atzoko udal osoaren bilkuran Ana Azkoitia zinegotziak hondakinen inguruan sorturiko polemika, EH Bilduren aldetik jasotako akusazioei erantzunez.

Artilearekin dauden arazoak ikusita, aurten , lehenengo aldiz , artilea jasotzeko zerbitzua martxan jarriko du URKOMEk Urola Kostan.Zerbitzua uztailaren 4an, asteartean, egingo da.
Bilketa puntuak ondorengoak izango dira:
Azpeitia:
. Lapatx zabortegia. Ordutegia: :8:00 – 13:00 eta 15:00-18:00

Eguna: 2017-06-28. Ordua: 19:00

1.-Aurreko bilkurako aktaren onespena, hala badagokio.

2.- Azkoitiko Hiri Antolaketako Araudietako 27. Sektoreko –Eginoberri- Plan Partzialaren 6. aldaketaren behin betiko onespena.

3.- Azkoitiko Industrialdeetako hondakinen bilketa zerbitzuaren onespena.

4.- EH Bildu udal taldeak ekainak 28, pertsona LGTBI + eskubideen nazioarteko egunari buruz aurkeztutako mozioa.

5.- Aurrekontuari buruzko informazioa.

6.- Galde-erreguak.

Diplomen banaketarekin eman zaio amaiera Euskara Plus programaren baitan aurten eskainitako bigarren ikastaroari. Hamar lagunek hartu dute parte eta menpekotasuna duten edo adineko pertsonen zaintzan beharrezkoa den oinarrizko hiztegia landu dute.
Lau herrialdetako partaideek osatu dute taldea: Kroazia, Maroko, Venezuela eta Pakistan.

Gau berezia da San Juan gaua. Sua da protagonista baina dantzak erritualari magia ematen dio. Azkoitiarrak suaren inguruan batu dira urtero legez, udako solstizioari ongi-etorria emateko. Alai Batza taldeko gazteek izan dute sua pizteko ohorea. Aisialdi taldeko Igor Ignaciok, Iosu Irizarrek eta Amaia Arteagak eman diote su egur-metari, Sonia Vázquez zinegotziarekin eta Javier Zubizarreta alkatearekin batera. 

Beste protagonistak Musika Banda, Iraurgi Abesbatza eta Parrokiako Abesbatza eta Sahatsa Dantza Taldea izan dira. Bizkargi Musika Eskolak borobildu du gaua "Zatoz Dantzara, Balda Plazara" erromeriarekin.

IKUSI HEMEN ARGAZKIAK

Al Ar Az Og Or Lr Ig
7
8
10
15
16
17
18
24
25