Kursaal Eskura egitasmoaren baitan, Kursaal Eszena eta Gipuzkoako udalerrien elkarlanari esker, autobus zerbitzua jartzen da zenbait kontzertuz gozatu ahal izateko. Oraingoan, ekainaren 1ean izango den Eliseo Zelaietako Orkestraren kontzertura joateko proposamena luzatu dute. Kontzertua, Kursaal Jauregian, ekainaren 1ean, 19:30ean, izango da, Philippe Herreweghen zuzendaritzapean. Oraindik eman daiteke izena autobuserako. 

Tags:

Soinuak eta panderoak hartuta, San Martinen jarri dute hitzordua trikitilariek gaurkoan. Hamaiketakoarekin indarrak hartu eta umoreko atera dira kalera, musika lau haizetara zabalduz. Javier Zubizarreta alkateak ez du topagunea galdu nahi izan eta San Martinera gerturatu da taldea agurtzera. Egunak luze joko du, datozen orduetan ez baitute atsedenik trikitilariek. Eguerdiko kalejira egin ostean, elkarrekin bazkaldu eta erromeriarekin jarraituko dute.

Tags:

Gipuzkoako Urak, ur azpiegituren etengabeko hobekuntza bermatzeko Udalarekin duen akordioaren baitan, Aizkibel kaleko ur hornidura eta saneamendu sareak berritzen ari da.
Hoditeria zaharrak berritzeaz gain, euri urak eta ur fekalak bereiztea ahalbidetuko duen sarea jarriko da. Ur hornidurarentzat 172 metroko luzera duen burdinurtu nodularreko hoditeria jarriko da, eta 185 metroko hoditeria berria saneamendurako. Argiteriaren kanalizazioetan ere hobekuntzak egingo dira.

Eskolako Agenda 2030 egitasmoaren baitan, aurtengo ikasturtean Azkoitiko ikasleek energiaren gaia landu dute, eta gaur udalbatzan aurkeztu dituzte energia-kontsumoa murrizteko hartutako konpromisoak eta Udalari luzatutako proposamenak. Javier Zubizarreta alkateak hartu ditu gazteak, haien galderei eta iradokizunei erantzuteko. "Guztiok sinesten badugu ingurumenaren alde lan egin dezakegula, eta horretarako borondatea jartzen badugu, aurrera egingo dugu. "Energia, bizitzaren motorra" leloa aukeratu duzue, eta energiarekiko dugun mendekotasuna. Guztiz bat nator. Horren aurrean, neurriak hartzea eta buelta ematea, guztion esku dago", esan die alkateak. Halaber, lan itzela egin dutelako zoriondu ere egin ditu.

Datorren asteartean, maiatzaren 30ean, "Maskulinitateak, erantzunkidetasuna eta zaintza-lanak" hitzaldia eskainiko da Elkargunean, Udaleko Berdintasun arloak eta Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeak antolatuta. Gizonduz proiektuaren idazkaritza teknikoko arduraduna den Karlos García Zuazok emango du hitzaldia. 18:30ean izango da.

Tags:

Datorren igandean, maiatzaren 28an, udal eta foru hauteskundeak izango dira eta hainbat aldaketa egin da hauteskunde mahaietan.
Azkoitian lau hauteskunde mahai jarriko dira: Xabier Munibe Ikastolan, Elkargunean, Portaleburu Eraskusketa Aretoan, eta Gaztanenea Jauregian.
Bi bozketa gune aldatu dira. Orain arte, Aizkibel Liburutegian bozkatzen zutenek, Gaztanenea Jauregian bozkatu beharko dute. Eta lehen, Torrezuri erakusketa aretoan bozkatzen zutenek, datorren igandean, ondoan dagoen Portaleburu areto berrian bozkatu beharko dute, Herriko plazan.
8.481 lagun daude bozka ematera deituak Azkoitian.

"Sorginak eta Sorginkeriak" ikuskizunarekin agurtuko da 31. Udaberriko Musikaldia larunbatean, maiatzaren 27an. Toti Martinez de Lezea idazleak, Gorka Hermosa konpositore eta akordeoilariak, eta Edurne Zabalo klarinetistak partekatuko dute Santa Kutz komentuko eszenatokia. Hitzordua 18:30ean izango da, eta ohi bezala, ordu erdi lehenago aterako da autobusa Julio Urkixo 7ko geralekutik, joan-etorria autobusean egin nahi dutenentzat.

Musika eta dantza jabetu dira Gurea pilotalekuaz Xabier Munibe Ikastolaren 50. urteurren ospakizunean. Xabier Munibe Ikastolaren historia txikia hara! ikuskizunak goraino bete du frontoia. Ia 500 lagunek hartu dute parte emanaldian. Asko eta asko dira ikastolan hazi eta hezi direnak, eta urteurrenak oroitzapenak astintzeko balio izan du. Une hunkigarriak eskaini ditu ikuskizunak. Urte guzti hauetan ikastolaren alde lan egin dutenengatik.

Al Ar Az Og Or Lr Ig
1
19
23
Data : 2023-06-23
26
27
29
30
© 2019 Azkoitiko Udala. Lege oharra