Kabiaren eta udal gobernuaren artean egondako kontaktuen ondoren, Javier Zubizarreta alkateak eta aipatu organismo publikoko zuzendari Elena Basagoitiak bilera eguna itxi zuten atzo irailaren 16rako, San Jose Egoitzaren gaineko zenbait alderdi jorratzeko.

Kabiak, Foru Aldundiko Gizarte Politikako departamentuari atxikitako organismoak, bilera deialdia bidali die gaur goizean alderdi guztietako udal ordezkariei, EH Bilduk eta Azkoitia Baik uztailean Aldundira bidalitako idatziari erantzuna emateko.

Hilaren 16ko bilera udaletxean izango da eta Kabiatik Elena Basagoitia zuzendariak, Arantza Lekuona gerenteak eta asistentzia arloko arduradun Ana Zubizarretak hartuko dute parte.

2021-2022 ikasturtean 392 plaza eskainiko dira Azkoitian. Ingelesa, frantsesa eta alemana eskainiko dira maila ezberdinetan.

Hizkuntza Eskola Ofizialak gaur zabaldu du 2021-2022 ikasturterako matrikulazio epea. Interesdunek online eman beharko dute izena www.eoieibarheo.hezkuntza.net orriaren bidez. Horretarako epea irailaren 17an itxiko da. Hizkuntza eskaintzari dagokionez, Gaztanenea Formakuntza Zentroan kokatutako geletan ingelesa, frantsesa eta alemana irakatsiko dira maila ezberdinetan.

Udako oporren bueltan, Gazteria sailak ikastaro zerrenda luzea antolatu du aisialdiari etekina atera nahi diotenentzat. Proposamenen helburua da ikasteko aukera eskaintzea, modu dibertigarrian eta lagun artean. LH3-DBH4 adin tartekoei eta 16 urtetik gorakoei zuzendutako ikastaroak dira.
Izen-ematea zabalik dago eta irailaren 12ra arte luzatuko da epea. Izen-emateen ordena jarraituko da taldeak osatzeko, plazak bete arte.

Bihar, irailaren 1ean, ezarriko da berriro TAO sistema, urtero bezala abuztuan kenduta egon den arren. Azkoitian TAO sistema Joseba Jatetxe aurreko aparkalekuan eta Plazaberrin dago ezarrita eta astelehenetik ostiralera bitartean, 9:00etatik 13:00era eta 16:00etatik 20:00etara beharrezkoa da txartela ateratzea. Bi guneetan doakoa da aparkatzea baina denbora mugatua da. Plazaberrin ordu t’erdiz aparka daiteke gehienera jota eta Joseba Jatetxe aurreko aparkalekuan lau orduz.

Tags: ,

Gobernuz Kanpoko Erakundeek egin dezakete jada dirulaguntza eskaera Azkoitiko Udalean. Horretarako epea irailaren 30ean itxiko da.
Udalak, Gizarte Ongizate sailaren bitartez, 60.000 euro bideratuko ditu garapen bidean dauden herrialdeetako bizilagunen baldintza sozial, ekonomiko eta kulturalak hobetzen lagundu dezaketen programak garatzeko edota aipatu herrialdeetako errealitatearekiko Azkoitiko herritarren interesa sor dezaketen ekintzak gauzatzeko.

3x3 Futbol Festa martxan da!  Aurten urriaren 30ean, 31n eta azaroaren 1ean izango da Futbol Festa. Aurreko edizioetan bezala, aurten ere Azkoitia, Azpeitia, Errezil, Zestoa, Zumaia, Getaria, Zarautz, Urretxu, Zumarraga eta Legazpiko haurrek parte hartu ahalko dute. 5 eta 11 urte bitarteko neska-mutilei zuzenduta dago ekimena, 2009tik 2016ra bitartean jaiotakoei, hain zuzen. Izen-ematea zabalik dago eta horretarako azken eguna urriaren 10a izango da. 

Beste behin, Javier Zubizarreta alkateak herritarrei arduraz jokatzeko deia egin die eta gizatasunari eta solidaritateari heltzeko eskatu du. Bigarren urtez jarraian, ez da andramaixik izango, baina egun seinalatuetan, nahitaez, jende pilaketak sortzeko eta arau-hausteak egiteko arriskua areagotu egiten da, “kosta egiten zaigulako festarik ez dagoela barneratzea eta ondorioz, testuinguruak eskatzen duen bezala jokatzea”.

Tags: ,

Taberna Laket!! ekimenaren bigarren saioa egingo da larunbatean, hilaren 14an. 19:00etatik 22:00etara bitartean, hezitzale talde bat terrazaz terraza ibiliko da, drogen eta alkoholaren kontsumoaren arriskuen inguruko informazioa ematen. Aisiaz gozatzea substantzien kontsumoarekin lotzeak dakartzan kalteen inguruan kontzientzia hartuaraztea da helburua.
“Azkoitia Bizia, Azkoitia Osasuntsua” prebentzio planaren baitan garatuko da jarduera, Udaleko Prebentzio sailaren eskutik.

© 2019 Azkoitiko Udala. Lege oharra