Azkoitian aurreneko aldiz, emakumeak ahalduntzeko ikastaroak antolatu ditu Udalak, Berdintasun sailetik.  Bost ikastaro izango dira, guztiak ere helburu jakin batekin: emakumeen autoestimua indartzea, objetu izatetik subjetu izatera pasatzea, eta emakume izateagatik sufritzen den diskriminazioari buruzko kontzientzia hartzea. Ikastaroak adin guztietako emakumeei zuzenduta daude, eta urrian hasiko dira, baina interesatuek irailaren 26ra arte dute izena emateko aukera. Udal ordezkari eta teknikariek ikastaroetan parte hartzera animatu nahi dituzte Azkoitiko emakumeak, "praktikoak izango dira, adituek emandakoak, eta benetan merezi dutenak". Honakoak dira emango diren ikastaroak:

 

  • Sendabelarrak eta sendagai naturalak
  • Norbere ezagutza, zaintza harremanek, desira eta plazerra,
  • Jendaurrena hitz egiteko teknikak,
  • Tertulia lilak
  • Emakumeen kultur aniztasun gunea dira antolatutako ikastaroa
Hemen duzue eskura informazio osoa eta edozein zalantza izanez gero, Berdintasun Sailarekin jarri harremanetan: 943 85 71 74 (09:00etatik 14:00etara) edo Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko.

 

Irailaren 20rako Urola ibaia garbitzeko auzolana antolatzen ari da Udala eta parte hartzera animatu nahi ditu Azkoitiko talde, eragile eta norbanakoak. Dagoeneko jarri da harremanetan herriko hainbat talderekin, eta batzuk lotuta ditu, baina eta herritar, familia eta bestelakoak ere animatu nahi ditu ekimenera. Zubiola enpresak ere hartuko du parte auzolanean, baina bertako kideek irailaren 13an garbituko dute euren eremua, 20an ezin dutelako.

Ibaia 10 zatitan banatuko da, eta talde bakoitzak bere eremua garbitu beharko du. Udalak bere zati propioa izango du, eta hor aritzera animatu nahi ditu norbanakoak. Parte hartu nahi dutenek izena eman beharko dute aurretik, irailaren 17a baino lehen, materiala behar bezala antolatzeko ezinbestekoa izango baita. Izena udaletxean eman beharko da, Ingurumen sailean (943 85 71 72).

 

Urbanue herri barruko autobus zerbitzua martxan da abuztuaren 25az geroztik. Herritarrak hasi dira zerbitzu berria erabiltzen, eta hainbat proposamen egin dituzte. Horiek kontuan hartuta, geltoki gehiago jartzea eta Ipintzarako ordutegia zabaltzea erabaki du Udalak.

 

'Saltokitin enpresara' ikastaroa martxan jartzekotan da Eusko Jaurlaritza eta Azkoitiko saltokiek ere eman dezakete izena. Honako gaiak landuko dira ikastaro horretan:

-Saltokia nola dagoen aztertzea: bezeroarekiko, produktuarekiko,  merkatuarekiko. lehiakideekiko eta gaur eguneko tendentziekiko.
-Kudeaketarako tresnak ezartzea: egiteko erak, tresnak,
formatoak, praktika onak.
-Negozioaren kudeaketari aurre egiteko eta erabakiak hartzeko
ezagutza eta gaitasun handiagoa bereganatzea.

Ikastaroa Jaurlaritzak finantzatzen du %100ean, baina parte hartzeko ezinbestekoa da izena ematea. Irailaren 22an baino lehen eman behar da izena, Besaingo Merkataritzan Dinamizaziorako bulegoan (943 087988 / Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko.). Informazio gehiago, Iraurgi Berritzenen  (943 85 11 00). Hemen duzue ikastaroaren ingurukoak jasotzen dituen eskuorria.


Udan Azkoitia  bisitatu duten turisten kopurua nabarmen hazi da. Ekainak 1etik abuztuak 31 bitartean, Loiolako Turismo Bulegoa zabalduta egon da eta denbora tarte horretan, 12.058 bisitari turistei ahalbidetu zaie informazio zerbitzua. 12.058 turista horiek, hilabetez hilabete horrela iristi dira; ekainean 4.164, uztailean 3.186 eta abuztuan 4.708. 2013ko datuekin alderatuz gero, %28ko igoera suposatzen dute aurtengo datuek. "Iaz errotu zen tendentziarekin jarraituz, berriro ere taldean (bidai antolatuan) etorri den turista izan da nagusi, %68. Uda sasoia izanik, bere kabuz ibili den turista kopurua ere nabarmentzekoa izan da, ia 4.000 bisitari izan ditugularik familian, bikotearekin edo lagun koadrilan etorri zaiguna", agertu dute arduradunek. Atzo eman zituzten datuak Azkoitiko eta Azpeitiako Udalek eta Iraurgi Berritzeneko arduradunek.

 

Xeye atletismo taldeak emakumeei zuzendutako kirol ikastaro bat jarri nahi du martxan, eta hori bideratzeko bilera bat egingo du ostegunean (irailak 11). Adin eta sasoi guztietako emakumeentzako ikastaroa izango da, atletismoa eta mantentze gimnasia batera landuko dituena, eta astean bitan egingo dituzte saioak. Ikastaroaren ingurukoak hitz egin eta ordutegiak zehazteko izango da bilera, 19:00etan, Elkargunean. Ikastaro honetara animatu eta bileran parte hartzera deitzen ditu Xeyek, eta baita Azkoitiko Udalak ere (egitasmoaren babeslea da Udala).

 

 

Iraila hastearekin batera Azkoitiko AEK euskaltegiak ere ateak ireki ditu. Beste urte batez, herritarrak euskalduntzeko ahaleginetan ariko da AEK eta horretara bideratuko ditu bere baliabide guztiak."Euskara praktikoa" lelopean jarri da martxan aurtengo matrikulazio kanpaina, izan ere, erabileran oinarritutako metodologia praktikoa eta eraginkorra darabilte, lehen egunetik hitz egiteko aukera ematen dizuna. Hala, euskara ikasteko hainbat motibazio eta helburu egonik, "posiblea dela eta merezi duela" azpimarratu dute AEK-ko arduradunek, "nor bere arrazoiekin, bere helburuekin, nor bere mailatik abiatuta. Euskara nahi izate hori norberaren esku dago, norberaren gogo eta beharren baitan". Gainontzeko guztia AEK-k jartzen duela berretsi dute. Irailaren 26an amaituko da matrikulazio kanpaina.
Beraz, giro jatorrean euskara ikasi edo hobetzeko gogoa baduzu, jo AEKra: Kultur Etxeko, 4. solairua, 4.gela. (10:00-13:00 / 17:00-20:00). Bestela,
telefono hauetara dei dezakezu: 943 15 10 89 edo 607 612 697 edo Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko. helbidera idatzi. Nahi izanez gero, Udaleko Euskara
Zerbitzuan ere informazioa eska dezakezu.

 

Azkoitiko Udaleko Administrazio Orokorreko Teknikariaren lanpostua atera du, behin-behineko izaeraz. Postu horren oinarriak eta eskaera orria udal webgunean dituzue eskuragai. Izena emateko azken eguna irailaren 22a da.