"Dolores de Espalda: causas y prevención" izenburupean, hitzaldia emango du Michel Marmier kiropraktikoak. Hitzordua urriaren 29an, ostegunean, izango da. Arratsaldeko 18:30ean, Elkargunean.

Besteak beste, bizkarrezurra eta nerbio sistemaren arteko erlazioa eta mina sortarazten duten arrazoi nagusiak jorratuko dira saioan. Halaber, adituak neurri prebentiboak nola hartu azalduko du. 

Ikusi kartela. 

"Poxpolo eta konpainia" Azkoitian izango dira bihar arratsaldean. Aitzakia borobila etxeko txikiek gozatzeko eta haien aitzakian, baita helduxeagoek ere. Hitzordua, Baztartxo antzokian arratsaldeko 18:00etan da. Sarrera lau euro kostako da. 

 

 

Urriaren 24an, larunbat honetan, Liburutegien Eguna ospatzen dela eta, Aizkibel liburutegian aste osoan zehar liburu trukaketa egin daiteke. Bestalde, larunbaterako, ipuin kontaketa antolatu da lau urtetik gorako haurrentzat, "Zenbat buru, hainbat liburu" lelopean eta Ana Apikaren eskutik. Ipuin kontaketa goizeko 11:00etan izango da.
Liburutegien Eguna liburutegi publikoek egiten duten lana aldarrikatzeko sortu zen eta irakurketa sustatzea du helburu. 

Bidaietan eta turismoan espezializaturiko nazioarteko eta estatuko bederatzi kazetarik osaturiko ordezkaritza bat Azkoitian izan da, Ignaziotar Bidea ezagutzera etorrita.

Turismoko Kataluniako Agentziak eta Basquetour-ek gonbidatuta etorri da taldea nazioartean Ignaziotar Bidea ezagutzera emateko xedez eta bailaretako garapen agentziak arduratu dira tokian tokiko koordinazioaz. Hemen, Iraurgi Lantzen.

Frantziatik, AEBetatik, Brasildik eta Filipinetatik etorri dira kazetariak, RCF, Travel Weekly, Folha de São Paulo edota Philippine Star izen handiko komunikabideentzat lan egiten dutenak, alegia.

 

Udaleko euskara zerbitzuak diru-laguntzak bideratuko ditu euskarazko euskarriak garatu nahi dituzten merkatari eta ostalarientzat. Laguntzak eskatzeko epea urriaren 30ean amaituko da.Ondorengo ekintzak dira Euskara zerbitzutik diruz lagunduko direnak:

Emakumeen Eskubaloi Ligan jokatzen duen Añares Rioja ISB eta Sammic ISB Zilarrezko LEB mailako taldeen aurkezpen ofiziala egin dute gaur goizean Loiolan Iraurgi Saskibaloi taldeko ordezkariek, bidelagun hartuta Foru Aldundiko Kirol diputatua den Goizane Alvarez eta Azpeitiko eta Azkoitiko udaletako ordezkariak. Bertan izan dira Azpeitiko Eneko Etxeberria alkatea eta Estitxu Elduaien zinegotzia eta Azkoitiko udalaren izenean, Javier Zubizarreta alkatea eta Angel Martin zinegotzia. Sammic-eko ordezkari Amaia Altunak ere hartu du parte ekitaldian.

Saskibaloi taldeak berriki atera du bazkide kanpaina indartzeko egin duen bideoa ere, "Egin amets gurekin!" lelopean. Zorterik onena opa diegu kantxan eta kantxatik kanpo!

 

Erabiltzaileen eskaeretara egokitu eta zerbitzua hobetzeko asmoz, ikastaro eskaintza berritu du Elkarguneak datozen hilabeteetarako. Jarduera berrien artean daude boxeoa, Feng Shui, marrazketa, yoga, haurdunaldirako yoga eta argazkigintza. Hauetariko batzuk jada martxan daude. Aldiz, beste batzuen kasuan, taldeak osatzen ari dira eta ixten doazen heinean jarriko dira martxan.

Bai Euskarari Ziurtagiriaren zozketan sarituak suertaturiko hiru zenbakietatik, biren txartel jabeek jaso dute dagoeneko 200 euroko erosketa txartela ziurtagiridun establezimenduetan erabiltzeko. Hirugarrena, ordea, ez da azaldu eta ondorioz, aurreko ostiraletik, urriaren 9tik, zenbaki ordezkoa pasa da saritua izatera. Alegia, Traki harategian banatutako 3011 zenbakia. Saridunak Udaleko Euskara zerbitzuarekin jarri  behar du harremanetan urriaren23a baino lehen 200 euroko erosketa txartela eskuratu ahal izateko. 

 

 

Al Ar Az Og Or Lr Ig