2015eko urriaren 28ko Udalbatza Osoak beste batzuen artean honakoa erabaki du:

LEHENA.- Azkoitiko udalbatza plenoak ondoko ordezkari hauek izendatzea, Urola Erdiko Mankomunitatearen Batzar Nagusiaren kideen ordezkoak izan daitezen, titularrek parte hartu ezin duten kasuetan jardun dezaten:

• Javier Zubizarreta Zubizarreta J.ren ordezkoa: Miguel Angel Bastida Aranbarri J..
• Ana Mª Azkoitia Urteaga A.ren ordezkoa: Angel Luis Martin Rodriguez J.
• Ainara Goenaga Andueza A.ren ordezkoa: Idoia Uranga Salegi A.

BIGARRENA.- Erabaki hau Urola Erdiko Mankomunitateari jakinaraztea, eta Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean, Udaletxeko Iragarki taulan eta udaleko web orrian argitaratzea.

Juanjo Gomez misiolari salestarra bisitan izan da gaur udaletxean. Gomez, Afrika mendebaldean dagoen Beningo kaleko umeei laguntzeko Foyer Don Bosco proiektuaren zuzendaria da.

Egitasmoaren helburua da hezkuntzaren hobekuntzan laguntzea eta gizarte bazterkeria jasaten duten haur eta gazteak birgizarteratzea. Azkoititik jasotzen duten babesa eta laguntza eskertzeko Gomez misiolaria Javier Zubizarreta alkatearekin bildu da gaur. Juan Ignacio Sudupe salestarra eta Floreagako guraso Maria Jesus Zubizarreta izan dituzte bidelagun solasaldian, Gomezek Afrikako errealitatearen berri eman dien bitartean. 

 

Aurten ere danborrada San Andres jaien barne ospatuko da, larunbata azaroak 21ean hain zuen. Ekitaldi hau prestatzeko, entseguak datorren astelehenean, azaroak 2an, hasiko dira, Gurea Pilotalekuan.

Herritar guztiei adierazten zaie, Hauteskunde Zentsoa, hain zuzen datozen hauteskunde orokorretan erabiliko dena, Udaletxeko Harrera bulegoan agerian dagoela, Azaroaren 2tik – 9ra bitartean, biak barne, beharrezko kexak aurkezteko.

Eskualdeko enpresa traktoreen eta hornitzaileen arteko elkarlana sustatzeko HORNITU proiektua abiatu du Iraurgi Berritzenek. Ekimenaren helburu nagusia da Urola Erdiko enpresen lehiakortasuna eraldatzea eta hobetzea. Atzo aurkeztu zitzaizkien eskualdeko 28 enpresei proiektuaren ildo nagusiak Intsausti Jauregian, enpresen garapenerako eskainiko diren aukeren berri emanez.Jardunaldian eskualdeko enpresa traktore nagusietako ordezkariak partehartu zuten Glual, Sarralle, Ibarmia, Juaristi, Sammic, eta Domusa- eta 22 enpresa hornitzailek.
Ekitaldiaren abiapuntua,2014ean Urola Erdian egindako ehun ekonomiko-industrialaren egoeraren diagnostikoa izan zen, Industri Maparen ondorio nagusiak aurkeztu zirelarik Imhko Fermin Lazkanoren eskutik.

Gipuzkoako Ur Kontsortzioak aurreko astean hasi zituen Floreaga auzoan uraren presioak ematen dituen arazoak konpontzeko lanak. Sarritan kexatu izan dira auzotarrak uraren presio eskasagatik eta esku-hartze honekin arazoari soluziobidea jarriko zaio. Ondorengo kaleetan ari dira lanak burutzen: Atxabaleta kalea 1, Izarraitz kalea 7, 8, 9 eta 11, eta Atanotarren plaza 1 eta 2 zenbakietan

Obra hauekin azpiegiturak ere hobetuko dira fibrozementuzko hoditeria kendu eta fundiziozkoa jarriko baita. Ur hornikuntzako 190 metro kainu berritzen ari dira sare orokorrean eta beste 87 metro hartuneetan.

Azkoitiko Udalak atzo eman zion hasierako onespena 2016rako tasa eta zergen inguruan egindako proposamenari.Zergen kasuan, proposamenean aintzat hartzen den nobedadeetako bat da etxe hutsei Ondasun Higiezinen gaineko Zerga kenduko zaiela. Eta horri lotuta, gainerako etxebizitza eta higiezin industrialentzat igoera bat ezartzea aurreikusten da. Zehazki, etxebitzitzen kasuan igoera %1,5ekoa izango da eta industriarenean, %2,5ekoa. Ordainagiri guztien batezbestekoa eginez gero, etxebizitzagatik orain 171, 93 euro ordaintzen duenak 174, 50 euro ordaindu beharko lituzke datorren urtean, alegia, 2,57 euro gehiago.


"Arrazoizko irizpidea jarraitu dugu. Batetik, uste dugu bidezkoa dela etxe hutsei errekargua kentzea zeren, Azkoitian, orokorrean ez dugu uste etxe bat inbertsio gisa erosten denik. Gehiengoak bertan bizitzeko hartzen du etxebizitza eta bigarren etxea dutenen kasuan, gehienek herentzia baten ondorioz jaso dutelako da", azaldu du Ana Azkoitiak, Ogasun zinegotziak.

Al Ar Az Og Or Lr Ig