"Mintzalagun" modu naturalean, lasaian eta lagun artean euskaraz hitz egiteko aukera eskaintzen duen doako zerbitzua da. Mintzalagunari esker euskaldunak eta euskaraz hitz egiteko ohitura eta erraztasunik ez dutenak astean behin ordubete gutxienez elkartzen dira talde txikitan, euskaraz hitz egiteko, eta horretara animatu nahi ditu herritarrak Udalak. Zerbitzua azaroaren 6an hasi eta ekainean bukatuko da, eta tartean lehiaketak, ibilaldiak, afariak, etab. egingo dituzte. Izena emateko azken eguna urriaren 31a da.
Izena emateko eta informaziorako lekuak:
Azkoitiko AEK euskaltegia
943151089 (Oihana)
Udaleko euskara zerbitzua
943857175 (Jasone)

Udalak herritarrkein elkarlanean egin nahi du datozen urteetarako euskara plana, eta horren ingurukoak azaltzeko bilera bihar (ostegunean) egingo da, 18:00etan, Elkargunean. Planaren inguruko proposamenak dagoeneko egin daitezke: udaletxean jarrita dago buzoia, nahi duenak bertara botatzeko. Urriaren 30ean emaitzen da proposamenak egiteko epea.

Urola Gustagarriren bigarren edizioa asteburuan hasiko da eta Azkoitian bi ekitaldi egingo dira, larunbatean (urriak 25). Batetik, baserriko labeldun txerriaren pintxoak eta sagardoa egongo dira plazan, eta bestetik umeentzat galleta tailerra egingo da, Kontzejupean. LHko umeei zuzenduta dago taillerra, eta izena aurrez ematea komeni da, beranduenez ostiralean, Gazte informazio bulegoan (943 026 027) edo Abarketatxo ludotekan (943 083 800). Tailerra ordubeteko hiru txandatan emango da, 11:00etan, 12:00etan eta 13:00ean, eta txanda bakoitzean gehienez 24 ume sartuko dira. Egindako galletak etxera eraman ahalko dituzte umeek. 

Udalaren euskara plana urte honen amaieran bukatzen da, eta berria prestatzea ezinbestekoa da. Lan hori, ordea, herritarrekin elkarlanean egin nahi du oraingoan Udalak, azkoitiarren iritzi eta proposamenak kontuan hartuta, eta horretarako bidea zabalduko du.  Dagoeneko bidali da liburuxka bat etxez-etxe, informazio osoarekin, eta ostegun honetan bertan aurreneko bilera izango da (urriak 23, 18:30ean Elkargunean). Hemen duzue, eskuragai, liburuxka, informazio osoarekin.  Ekarpenak egiteko azkeneko eguna, urriaren 30a da.

 

Udal gobernuak 2015eko tasa eta zergetako proposamena aurkeztu du eta orokorrean ez du igoerarik plantetatzen. "Erabaki hori hartzeko honako bi ardatz izan ditugu kontuan: herritarrek bizi duten karga ekonomikoa ahal den neurrian arintzea, eta bestetik, zerbitzu publikoen kostuak arduraz kudeatzea", adierazi du Urrategi Alberdi alkateak. Zaborren tasa, ordea, %15 jaistea proposatu dute. "Zergatik? Sistema berriari esker, abuztuan hondakinen %74,42 bereiztera iritsi garelako, eta ondorioz, kostuak murriztu egingo direla aurreikusten dugu, besteak beste,Lapatx zabortegira errefusa botatzeagatik ordainduko duguna nabarmen jaitsiko delako". Horrekin batera, iaz etxebizitza hutsei ezarritako %100eko errekargoaren ingurukoak ere azaldu ditu alkateak. Erroldaren arabera, iaz 760 etxe huts zeuden, baina horietatik 227 salbuetsiak izan ziren errekargu hori ordaintzeko. Beraz, 533 etxebizitzari ezarri zaie errekargua. Errekargo hori ezarrita jasotako dirua alokairu soziala indartzeko erabiliko du Udalak. Hala, etxebizitza hutsak alokairu sozialera bideratzeko diru-laguntzak emango ditu, hiru motatako laguntzak.

 

Lanbiderekin elkarlanean, eta Enplegu planaren barruan (eskualdeko gainerako beste bost udalekin batera), beste bi diru-laguntza linea emango ditu Azkoitiko Udalak. "Azkoitian 797 lagun zeuden Lanbiden izena emanda irailean. Kopuru hori gutxitzen joateko gure esku dagoen guztia egin behar dugu, eta ahalegin horretan beste pauso bat da hau", adierazi du Urrategi Alberdi Azkoitiko alkateak. Iraurgi Berritzenek dagoeneko eskaitzen dituen diru-laguntzekin bateragarriak dira linea berri hauek, baina haiek baino lehenago eskatu behar dira. "Datekin adi egoteko eskatzen diegu herritarrei, eskatzeko epea oso laburra delako, eta garaiz ibiltzea ezinbestekoa delako". Jarraian duzue bi laguntzen inguruko informazioa:

 

Orain 14 urte jarri zuen martxan Udalak Azkoitiaren iraunkortasuna bermatzeko prozesua eta bide horretan hainbat lan egin dira urte hauetan. Baina egun plan hura zaharkituta dagoela ikusi du Ingurumen sailak, herriaren errealitatea eta beharrak aldatu egin direlako, eta egungo egoerara egokitutako beste plan bat egin nahi du. Eta dagoeneko hasi da lanean. Elkarrekin 21 aholkularitza martxan da eta herriko ingurumen diagnosia osatu du. Dokumentu honek egungo Azkoitiko esparru ezberdinen inguruko informazioa biltzen du eta herriko errealitatea modu sintetikoan islatzea nahi du. Diagnosi hau osatzeko, Elkarrekin 21eko teknikariek herriko zenbait eragilerekin (jubilatu elkartea, tabernariak, merkatariak, ikastetxeetako eragileak, etab.) hitz egin dute.

 

Orain hiru urte hasitako bideari jarraituz, 2015eko udal aurrekontuak ere herritarren partaidetzarekin osatuko ditu Udalak, gobernu irekiaren filosofian sakondu eta parte-hartzea indartzeko. Eta hori buruan, beste pausu bat emango du oraingoan:  "Azken hiru urteetako esperientziak baloratu ostean, aurtengoan ahalik herritar gehiengana iristea nahi dugu  aurtengoan eta herritarren erabakimena handitzea; horregatik, aurrekontuko gastu-inbertsioetarako partida bat zertan gastatu herritarren esku utziko dugu". Hala azaldu du Esther Lizarralde zinegotziak. Partida horren zenbatekoa azaroan zehatuzko dute, baina herritarren proposamenak biltzen hasi dira dagoeneko. Aste honetan herritar orok bere etxean esku-orri bat jaso dute eta orri horretan idatzi beharko dituzte euren proposamenak, eta herrian horretarako jarritako buzoietan utzi. Udal webgune honen bidez ere egin ahalko dituzte proposamenak, Danon Herrixenen atal berezian.

Urriaren 15ea arte egin daitezke proposamenak. Hortik aurrera, udalak guztiak bildu eta aztertuko ditu, eta lehendik berak detektatuta dituen beste batzurekin batera, aukeraketa bat egingo du. Azken aukeraketa horretan sartzen diren egitasmoen artean datorren urtean zein egingo duten herritarrek erabakiko dute, bozketa bidez, azaroran.

 

Al Ar Az Og Or Lr Ig
1
2
3
4