XXIV. Organo Erromantikoaren Nazioarteko Zikloa azken txanpan da, eta Azpeitiko Juan de Antxieta eta Bergarako Musika Eskoletako ikasleek emango die itxiera larunbat honetan, urriaren 28an. Parrokian eskainiko dute kontzertua, 20:00etan.
Azkoitiko Cavaille-Coll organoa jotzeko aukera izango dute Peio Lete, Oier Gaston, Itxaso Alberdi, Leo Joaristi, Lore Larrañaga eta Elena Laka organistek.
Errepertorioari dagokionez, J.S.Bach, C.Franck, M.Reger, T.Garbizu edota M.Durufle konpositoreen obrak eskainiko dituzte.
1.- Aurreko bilkuretako akten onespena, hala badagokio.
2.- Azkoitiko udaleko hautatuen ordainsari eta dedikazioen aldaketaren onespena.
3.- 2023ko Udaleko Aurrekontua Gauzatzeko Udal Arauaren aldaketaren hasierako onespena.
4.- 2023 ekitaldiko udal langileen ordainsarien igoera gehigarriaren onespena.
5.- Kreditu gehigarri bidez kredituak aldatzeko 5 zenbakidun espedientearen hasierako onespena.
6.- EAJ-PNV udal taldeak aurkeztutako adierazpena, Euskal Autonomia Erkidegoko
Auzitegi Nagusiak euskararen harira eman berri duen epaia dela eta.
7.- Aurrekontuari buruzko informazioa.
8.- Galde-erreguak.
Hizkuntza Eskola Ofizialak hainbat fasetan esleitzen ditu plazak. Horregatik, matrikulazio-aldia irailetik urtarrilera arte luzatzen da ikasturtero. Hau da, oraindik posible da 2023-2024 ikasturterako matrikula egitea, oraindik geratzen baitira plaza hutsak, eta oraintxe da eskaera egiteko unea.
Ostegunean, hilaren 26an, plaza hutsen zerrenda argitaratuko da, eta Azkoitiko ikasgeletan ingelesa edo frantsesa ikasi nahi dutenek aurrez aurre egin ahal izango dute matrikula Gaztanenea Jauregian, bertan kokatzen baita hizkuntza eskola. Horretarako ezarritako eguna urriaren 30a da, astelehena, 15:30etik 20:00etara bitartean.
Eusko Jaurlaritzak alerta laranja aktibatu du haizeagatik ageriko lekuetan gaurko, 10:00etatik 15:00etara, mendebaldetik joko duen haizeak 110/120 km/h-tik gorako boladak izango dituela espero baita, batez ere itsasertzeko eta itsasoko ageriko lekuetan. Era berean, Jaurlaritzak beste alerta laranja bat ere aktibatu du nabigaziorako itsasaldeko arriskuagatik, 12:00etatik 24:00etara bitartean, 5-6 metro inguruko olatuak altxatuko direla eta olatuen maiztasuna 12-13 segundokoa izango dela espero baita. Sasoiko lehenengo denboralea izango da.
Azkoitiko Parrokiko organista titularra, Jose Luis Frantzesena, eta Mariatxen Urkia sopranoa dira XXIV. Organo Erromantikoaren Nazioarteko Zikloaren baitan eskainiko den hirugarren kontzertuaren protagonistak. Hitzordua larunbat honetan, urriaren 21ean, 20:00etan izango da Parrokian. Sarrera doan da.
Juan Carlos Pikabea margolari lesakarraren margolanen erakusketa egongo da ikusgai Portaleburu Erakustokian, urriaren 20tik 29ra.
Eraskusketa astelehenetik larunbatera bisitatu ahalko da 18:00etatik 20:00etara. Larunbat eta igande goizetan ere zabalik egongo da 12:00etatik 14:00etara. Urriaren 22an, goiz eta arratsaldez irekiko da, aipatutako ordutegian.
“Anbotoko Mari” antzezlan multimedia aurkeztuko dute larunbatean, hilaren 21ean, Baztartxo Antzokian. Emanaldia 18:00etan izango da, eta salgai daude lau eurotan. www.azkoitia.eus/agenda edo www.entradium.com atarien bidez eros daitezke, eta baita lehiatilan ere egunean bertan.
“Anbotoko Mari” Logela Multimediaren ekoizpena da eta 3 eta 10 urte bitarteko umeei zuzenduta dago. Antzerkia, bideo-animazioa, interakzioa eta musika biltzen ditu antzezlanak. Euskaraz izango da.
Azkoitiko Udalak, 2024rako egindako aurreikuspenaren arabera, 10.206.851 euro jasoko ditu Udalen Finantzaketarako Foru Funtsetik (UFFF). Aurtengo aurrekontuarekiko 643.921 euroko igoera suposatzen du.
UFFFa udalen finantzaketarako diru-iturri nagusia da.
Ana Azkoitia alkatearentzat, “berri oso ona da diru-kopuru hori izango dugula jakitea. Oraintxe hastear gaude datorren urteko aurrekontuen zirriborroa lantzen, eta horrek ariketa bat egitea eskatzen du. Herritarren beharrak eta finantziazio beharrak parekatzearen ariketa, alegia”. Halaber, alkateak gaineratu du 2023-2027 Agintaldi Plana lantzen ari dela Udala.
Al | Ar | Az | Og | Or | Lr | Ig |
---|---|---|---|---|---|---|
6
|
7
|
8
|
9
| |||