Larunbat honetan iritsiko da Baztartxo Antzokira "Un Oscar para Óscar" antzezlana, endredozko komedia da eta luxuzko aktoreak izango dira oholtzan. Pertsonaia nagusia Oscar Manzano, Oscar sarietarako izendatu duten zuzendari gaztea da eta Jon Plazaola aktoreak hezurmamituko du. Agertokian Rebeca Sala, Mara Guil eta Agustín Jiménez aktoreak izango ditu bidelagun.
"Azkoitiko aire-laginetan neurtutako PM10 eta partikulei loturiko gainerako konposatuen kontzentrazioa, indarrean dagoen legediak ezarritako mugen azpitik dago, eta airearen kalitatea oso ona dela esan daiteke". Horixe da Euskal Herriko Unibertsitateko Prebentzio Medikuntza eta Osasun Publikoa sailak Udalaren aginduz egindako airearen ebaluazioaren ondorioa. Industria eta trafikoa dira partikulen isuri iturri nagusiak.
Emakumeok Mugimenduan APPa ezagutarazteko Txita ibiltaria Azkoitira etorri da gaur. Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura, Lankidetza, Gazteria eta Kirol Departamentuak, Kirol Zuzendaritzaren bitartez, emakumea eta kirola programaren baitan, emakumeen aktibotasuna sustatzeko APP-a aurkeztu du. Aplikazioa ezagutarazteko eta herritarrei hurbiltzeko asmoz, Txita ibiltaria herriz-herri dabil eta gaur gurean izan da.
Kontzertua azaroaren 14an izango da, 19:30ean, Kursaalean. Azkoititik autobusa 18:00etan aterako da. Interesdunek erreserba egin beharko dute azaroaren 8a baino lehen.
Kursaal Eskura egitasmoari esker, Azkoititik autobusa jarriko da Jordi Savall zuzendariak bere Le Concert des Nations orkestrarekin Donostian eskainiko duen kontzerturako. Savallek, bere belaunaldiko musikaririk polifazetikoenak, “Los elementos y las furias” izeneko azken proiektua aurkeztuko du.
Kontzertua azaroaren 14an izango da, 19:30ean, Kursaalean.
Azaroaren 12an izango da 58. Behobiako lasterketa eta hara joateko Udalak autobusa jarriko du. Autobusa joateko bakarrik izango da eta norberak moldatu beharko du gero bueltatzeko.
Autobusean joan nahi duenak Elkargunean eman beharko du izena eta doan izango da. Izen ematea urriaren 30ean hasiko da. Autobusa goizeko 7.30ean aterako da Udal Liburutegi aurretik. 55 plazako autobusa hartuko du Udalak eta izen-emate ordena jarraituko da eserleku guztiak bete arte.
Iesu, Goratzar eta Aita Garayoa abesbatzak elkartuko dira igandean, urriaren 29an, Gabriel Fauréren Requiem obra eta Mozarten Koronazio Meza eskaintzeko. Ahotsek, bidelagun, organoan, Loreto Aramendi izango dute.
Hiru abesbatza handik batuko dituzte euren ahotsak Parrokian eskainiko duten kontzertuan, 18:30ean.
Bakarlari gisa arituko dira Miren Anza, Kristina Larrea, Teresa Merino, Iñaki Irurzun, Iñaki Cárcamo eta José Ignacio Enparanza, Marina Lerchundi, Olatz Egiburu eta Iñaki Cárcamo zuzendarien batutapean.
Parrokiak antolatu du musika ekitaldia, Udalak lagunduta.
Azkoitiko Udala hainbat ekintza egiten ari da kutsadura akustikoaren kudeaketa eta kontrola hobetzeko planaren barruan. Aplikatu beharreko araudi autonomikoa betetzeko egingo da, 10.000 biztanletik gorako udal guztiek zarataren mapak egiteko betebeharra dutelako.
Jarduera planaren baitan, Azkoitiko Udala hainbat ekintza egiten ari da, besteak beste, hiri-aglomerazioko Zarataren Mapa Estrategikoa. Artikulu honetan jaso dugu dokumentazioa,eta erakusketa publikoan egongo da hilabetez.
Azkoitiko Udalak ondorengo adierazpena onartu du, Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiak euskararen harira eman berri duen epaia dela eta. Epai horrek 179/2019 Dekretuaren zati bat baliogabetu du, Euskadiko Toki Erakundeei buruzko Legean (ETEL) aitortutako euskararen erabilera instituzionala eta administratiboa garatzeko. Ondorioz, Udalak adierazten du:
Al | Ar | Az | Og | Or | Lr | Ig |
---|---|---|---|---|---|---|
6
|
7
|
8
|
9
| |||