Ingurumen sailak urtero ematen dituen diru-laguntzak eskatzeko epea zabalik dago jada. Irabazi asmorik gabeko erakundeei eta taldeei ematen zaizkie diru laguntza horiek, ingurumenarekin lotutako zenbait programa eta jarduera egiteko. Izena emateko epea maiatzaren 23an amaitzen da eta oinarriak eta eskaera orria hemen dituzue.

Ostegunean ohiko plenoa izango da, 19:00etan. Hemen gai ordena

Axiri merkatal gunearen inguruan sortzen zen auto anabasa kontrolatzeko asmoz, gune horretako aparkalekua arautzea erabaki du Udalak. Hemendik aurrera, gehienez ordu eta erdiz aparkatu ahalko da gune horretan. Hori adierazten duten seinaleak jarri dituzte jada, eta arau hori errespetarazten hasi da Udaltzaingoa.

Auzoko lagun taldearen gaurko (astelehena) saioan Gurutz Garmendia ipuin kontalaria izango da Izarraizpeko ipuinak kontatzen. Hitzordua, 18:00etan, Elkargunean. Herritar guztiak daude gonbidatuta.

Iragan larunbatean (apirilak 20) zaldi bat agertu zen Izarraitz aldean. 'Tordo vinoso' kolorekoa da eta 5-6 urte ingurukoa da. Zaldi horren jabeari Udaltzaingoarekin harremanetan jartzeko eskatzen zaio, 943 85 71 71 telefonora deituta.

Corrugados Azpeitiako langileek aurkeztutako idatziarekin bat egin dute Azkoitiko Udaleko ordezkari guztiek Bozeramaileen batzordean, eta enpresa ez isteko eskatu dute. Honako adierazpen hau onartu du Udaleko bozeramaileen batzordeak:

- Azkoitiko Udalak bere elkartasuna adierazten die Corrugados Azpeitia enpresako langilei.
- Azkoitiko Udalak, enpresaren itxierak eskualde zein herri honen biztanleentzat ekar dezaken kaltea kezka haundiz ikusten du eta, horregaitik, enpresak lanpostuak manten ditzan, itxieraren aurka agertzen da.
- Azkoitiko Udalak, enpresari itxieraren erabakia bertan behera utz dezala eta negoziazioarekin jarrai dezala eskatzen dio.
- Azkoitiko Udalak, egoera larri honi irtenbide on bat lortzeko saiakerak egingo ditu eta, horretarako, beste instituzioetan, hau da, Gipuzkoako Aldundian eta Eusko Jaurlaritzan, behar diren gestioak egiteko konpromisoa hartzen du.
- Azkoitiko Udalak, enpresa zabalik mantentzeko eta lanpostuak defendatzeko langileek egin behar dituzten ekimen sindikalak eta sozialak egin ditzaten bere esku dagoen laguntza logistikoa eta materiala emateko konpromisoa hartzen du.
- Azkoitiko Udalak, apirilaren 20an, itxieraren aurka eta lanpostuen aldeko helburuekin Azpeitian egingo den manifestazioarekin bat egiten du.
- Azkoitiko Udalak, hartutako erabaki hauen berri helaraziko die herritarrei eta, era berean, Alfonso Gallardo Taldeko zuzendaritzari, Enpresa Batzordeari, Gipuzkoako Aldundiari eta Eusko Jaurlaritzari.

Santa Klara komentutik Ugarte igerilekuraino doa errepidea itxita egongo da gau arratsaldetik ostegun eguerdira bitartean, gune horretan egin diren etxe berrien inguruko azken lanak direla eta.
Al Ar Az Og Or Lr Ig
6
7
8
9