Bihar (larunbata) duatloia jokatuko da herrian, eta hori dela eta, aldaketa txiki batzuk egongo dira autobus geltokietan: 15:30etik 18:00etara Altzibar eta San Martingo geltokietan ez da geldituko autobusik, gainerako geltokietan bai.

Hondakinen lan taldearen bigarren saioa izan zen atzo. Bertan, Imanol Azpiroz GHK-ko administrazio kontseiluko kide eta Sanmarko mankomunitateko presidente ohiak Gipuzkoako diputazioak datozen urteetan lurraldean martxan jarri nahi duen hondakinen kudeaketa sistema azaldu zuen, bilketa masiboaren eta gaiakako bilketaren arteko ezberdintasunak nabarmenduz. Gipuzkoan batez beste, hondakinen %30a soilik bereizten dela nabarmendu zuen Azpirozek, eta hori orain arte hondakinen bilketa masiboa sustatu delako izan dela adierazi zuen. Horren aurrean, Diputazioak, prebentzioan, berrerabilpenean, berziklapenean oinarritutako gaikako sistema baten alde egin duela esan zuen,  bai osasunarentzat, bai, ingurumenarentzat eta baita ekonomikoarentzat ere hobea zelako.

 

Aingeru kaleko 30.ean dagoen eraikin berriko sei prezio itunduko etxebizitza libre erosteko esleipen prozedura hasi da. Etxebizitza horietako bat erosi nahi duenak baldintza batzuk bete behar ditu eta izena eman behar du aurrena Azkoitia Lantzen S.A.ren bulegoan (943 85 71 51). Horretarako epea jada ireki da eta maiatzaren 7ra arte egongo da zabalik (astelehenetik ostiralera, 08:00etatik 15:00era). Informazio gehiago: hemen.

 

Eskualdeko langabetuei zuzenduriko hiru formakuntza espezializatu antolatu dira Urola Erdiko Enplegu planaren baitan: geriatria laguntzailea, kudeaketa komertziala eta internazionalizazioa eta IKT- Informazio eta Komunikazioaren teknologiak/Web orrien aplikazio garapena. Ikastaro hauetan parte hartzeko ezinbestekoa da langabetua eta Urola Erdian erroldatua izatea (Azpeitia, Azkoitia, Errezil, Aizarnazabal, Zestoa edo Beizaman). Ikastaroen iragarkiak ikusgai dituzue www.lanbide.net web orrian edo pertsona interesatuak Lanbiderekin jar daiteke harremanetan 943 023 820 telefonoan. Izen emateko epeak irekita daude.
Jarraian dituzue ikastaro bakoitzaren ezaugarri eta betebeharreko baldintza nagusiak:

 

Etxekaleratzeen gaiak kezkatuta eta egoera horren aurrean dauden herritarrei nolabaiteko laguntza eta babesa eskaintzeko asmoz, gaiaren inguruko foro bat sortu du Udalak. Dagoeneko egin dute aurreneko bilera, eta bertan udal gobernuko, gainerako alderdi politikoetako, finantza erakundeetako eta gizarte eragileetako ordezkari batzuk bildu dira. Foro hori ahalik eta irekiena izatea nahi du Udalak, eta horregatik, parte hartzera deitzen dituzte herritarrak: hurrengo bilera apirilaren 18an egingo da eta bertan Stop Etxekaleratzeak elkarteko kideak izango dira. Bilera 19:00etan izango da, Elkargunean.

Euriak ezin izan zuen haurren danborrada zapuztu: 17:30ean, puntu-puntuan, 300 ume baino gehiagok ekin zioten festari larunbatean. Ibilbide motzagoa egin arren (Santa Klara-Balda plaza-Herriko plaza), ilusioz eta umorez jo zuten danborra txikienek, eta beste horrenbeste ibili ziren sukaldari txikiak eta karrozako umeak ere. Plazan pieza guztiak jo ostean, merienda ederra eduki zuten Umore Ona elkartean, eta gustura amaitu zuten festa, euriak euri. Hemen dituzue argazki batzuk eta bideoak.

Hondakinen lan taldearen bigarren saioa asteazkenean izango da (apirilak 10). Oraingoan, Gipuzkoako Hondakinen Plana izango dute aztergai, Aurrerapen Dokumentuaren Garapenerako Estrategia 2012-2016. Imanol Azpiroz GHKko administrazio kontseiluko kidea eta Sanmarko Mankomunitateko presidente ohia izango da hizlari, eta ondoren, mahai ingurua egongo da, gaiaren inguruko iritziak eta ekarpenak jasotzeko. Saioan jorratuko den gaiaren inguruko informazioa dagoeneko eskuragarri dago udal webgunean hondakinen lan taldeari buruz sortu dugun atalean. Saioa 18:30ean izango da, Elkargunean, eta herritar guztiak daude parte hartzera gonbidatuta.

Egun bete eskas gelditzen da umeen danborradarako eta guztia prest dago jada: arropak, danborrak, karrozak, banderak... denak biharko egunaren zain daude. Eguraldia portatzea da falta den bakarra. Iragarpenaren arabera, nahiko eguraldi eskasa egingo du bihar, baina antolatzaileek azken unera arte itxarongo dute erabakiren bat hartzeko: 17:00etan ume guztiek Santa Klaran egon behar dute, eta orduan egiten duen eguraldiaren arabera erabakiko dute danborrada hasi ala igandera atzeratu. Bihar egiten bada, 17:30ean izango da, eta igandera atzeratzen bada, 11:30ean (haurrek 11:00etarako egon beharko dute Santa Klaran).
Al Ar Az Og Or Lr Ig
6
7
8
9
© 2019 Azkoitiko Udala. Lege oharra