Irrien Lagunak klubaren Irria aldizkaria produktu komunikatibo eta hezitzaile oso kalitatezkoa iruditzen zaio Azkoitiko Udalari eta horregatik kazeta hori sustatzea erabaki du.

Hala, herriko ikastetxeei, anbulatorioari, AEKri, musika eskolari eta ludotekari urtebeteko harpidetzak ordainduko dizkie (10 zenbaki). Horrez gain, 3-9 urteko umeek dituzten familien artean urtebeteko 8 harpidetza zozkatuko ditu. Lehiaketan parte hartzeko nahikoa izango da honakoa egitea: Irrien Lagunen klubeko hiru pertsonaien izenak eta deskripzio txiki bana idatzi udalaren Facebook edoTwitterrean; edo bidali e-mail bidez Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko. helbidera, edo utzi udaletxeko harrera bulegoan horretarako jarriko den kaxan maiatzaren 15a baino lehen.

 

Larunbatean (maiatzak 4), Liburu Azoka egingo da Kontzejupean, Aizkibel udal liburutegiaren eta Abarketatxo ludotekaren eskutik. 11:00etatik aurrera, haurrek liburu bat jasoko dute marrazki baten truke eta heldu eta gazteek ere bai, liburutegiko bazkide egiten badira. Liburuak trukatzeko aukera ere egongo da.

 

Loiola Berrikuntza - Ezagutza Gunea sarearen Gerolan programa eskualdeko ikastetxeetan aurkezten ari dira, DBH4 eta BHI2 mailetan. Bost ikastetxeetako 280 bat ikaslek hartuko dute parte prozesuan.
Helburua da bailaran gaur egun dagoen egoera sozioekonomikoaren berri ematea (langabezi tasa, ehun ekonomiko nagusiak...), eta horrez gain, eragile desberdinak ezagutaraztea da (udaletxeak, enpresak, ikastetxeak, garapen eragileak...). Eskualdeko etorkizunari buruzko erronka eta aukera desberdinen inguruko informazioa errazten da, edozein ikasketa edo lanbide aukeratzerako orduan baliagarri zaien informazioa eskuartean izan dezaten.

 

Maiatzeko eta ekaineko larunbat goizero plan bereziak izango dituzte herriko gazteek. Artxamendi Gazte topalekuak mendi irteerak, hondartzara txangoak, argazki rallyak... denetarik antolatu ditu, guztia ere aire librean. Larunbat honetan (maiatzak 4) bertan izango da aurrenekoa: Attolara mendi ibilaldia egingo dute. Herriko gazte guztiak daude gonbidatuta, beraz, gerturatu Artxamendira eta eman izena! Hemen duzue egitaraua.

 

Azkoitian bizi diren etorkinen inguruan zurrumurru eta iritzi oker ugari dago eta horrek hainbat errezelo sortzen ditu herrian. Horri buelta eman asmoz, azterketa bat egitea erabaki zuen Aniztasun Kontseiluak: hala, azken asteotan herrian dauden zurrumurruak biltzeko inkesta bat egin du eta orain informazio hori aztertu eta lantzen hasiko da. Inkestaren arabera honakoak  dira Azkoitian gehien entzuten diren zurrumurruak: 'Etorkinak gizarte-laguntzei esker bizi dira, ez dute integratu nahi'; 'Gehiegi dira eta ezin ditugu gehiago onartu';, eta azkena, 'Neurriz kanpo erabiltzen dute euskal osasun-sistema eta larrialdi zerbitzuak kolapsatzen dituzte'. Zurrumurru horiek aztertu eta lantzeko, Gipuzkoako SOS Arrazakeria-koekin hiru tailer egingo dira orain eta Aniztasun Kontseiluak parte hartzera deitu nahi ditu herritarrak. Izena aste honetan eman behar da.

 

Urola erdiko Enplegu Planaren barruan, martxan da jada bailarako langabetuentzat "Kudeaketa komertziala eta internazionalizazioa" formazio ikastaroa. Lanbidek finantziaturiko ikastaro hori Loiola Berrikuntzaren Azkoitiko eraikinean hasi zen apirilaren 22an, eta Loiola Berrikuntza eta Gipuzkoako Merkataritza Ganbera elkarlanean ari dira ematen.Bestalde, 2013. ekitaldirako Nazioartekotzeko Beken Programa deialdia ere egin nahi du Loiola Berrikuntzak: beka horiek eskatzeko epea irekita dago maiatzaren 20ra bitartean. Informazio eta xehetasun gehiago: 943 85 40 11 / 620 04 88 97 edo Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko..

 

Liburutegia ipuin kontalari bila dabil: badaki herrian badirela umeei ipuinak eta ixtorioak kontatzeko abilezia eta gogo berezia duten herritarrak eta horretarako aukera zabaldu nahi die. Guraso, hezitzaile, heldu, gazte... interesaturik legokeen edonorri liburutegia irekiko zaio, haurrei ipuin eta ixtorioak kontatzeko. Bailarako beste zenbat herritan egin dute jada ekimen hori, eta benetan aberasgarria dela ikusi dute herri horietan: orain, gurera ekarri eta Azkoitian ere martxan jartzea nahi da. Herritar guztiak animatu nahi ditu liburutegiak parte hartzera: etorri, kontatu zure ipuinak eta gozatu umeekin. Interesatuek liburutegian eman behar dute izena: 943 85 08 98.

 

Autonomoei zuzendutako jardunaldia antolatu du Iraurgi Lantzenen. Negozio ideia bat dutenei, autonomo gisa hasteko asmoarekin dabiltzan pertsonei, orain gutxi autonomo jarri direnei, merkaturatzeko aukera bat dela aztertzen ari direnei, eta orokorrean, interesa duen edonori zuzenduta dago, eta maiatzaren 6an izango da, 15:00etatik 16;30era. Helburua da autonomo izatearen inguruko dudak argitu eta lan merkaturatzeko aukera bat bezala aurkeztea. Izena emateko: 943 85 11 00 telefonora deitu edo Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko. helbidera e-maila bidali.

Al Ar Az Og Or Lr Ig
6
7
8
9
© 2019 Azkoitiko Udala. Lege oharra