Xabier Munibe haurreskolan nahi duen orok ateak zabalik izango ditu apirilaren 25ean (larunbata) bere instalazioak eta funtzionamendua bertatik bertara ezagutzeko. Helburua da etorkizuneko gurasoei behar duten informazio osoa eman eta euren zalantzak argitzea. Izan ere, azkenaldian, guraso asko informazio eske bertaratu da, baina hezitzaileak haurrekin lanean direnez, ezin izan dituzte behar bezala hartu. Arazo hori konpontze aldera antolatu dute ate irekien jardunaldia.

Iraurgi Berritzenek emandako datuen arabera, Aste Santuko oporraldiak iaz baino %30 turista gehiago pasatu dira eskualdeko turismo bulegotik; zehatzago esateko, apiriaren 12a bitartean 1.174 bisitari pasatu dira Loiolako turismo bulegotik. Udalaren arabera, datu horiek "oso onak" dira, Donsotia eta Gipuzkoak erakusten duten gorako tendentzia horri eusten diotelako, eta normalean Aste Santua datozen hilabeteetako termometroa izan ohi delako. Eskariari dagokionez ere, baikor egoteko moduko datuak dira, gero eta gehiago baitira Loiolaz haratago eskualdeak eskaintzen dituen bestelako ekintza, baliabide eta zerbitzuak ezagutzera etortzen direnak.

 

50 urte dira Umore Ona elkartekoek Azkoitian aurrenekoz umeen danborrada antolatu zutela, eta ordutik, makina bat lan egin dute bost hamarkadetan elkarte horretako kideek, festa hori herrian gero eta sustraituago egon dadin. Ahalegin hori eskertu egin nahi die Udalak, eta horregatik, bihar (larunbata) umeen danborrada egunean bertan, omenaldia egingo die orain mende erdi danborrada antolatu zuten herritar horiei. Umeen danborrada herriko plazara iristen denean egingo zaie gorazarre: udaletxeko balkoira irtengo dira omenduak, eta merezitako harrera egingo diete udal ordezkariek eta danborjole txikiek. Danborrada amaitutakoan, berriz, pleno aretoan harrera ofiziala egingo die udal korporazioak, ekitaldi xume batekin. 

 

Herrian beste bi auzokonposta gune jarriko ditu Udalak datozen asteetan: bata Jausoron eta bestea San Martinen. Horrekin auzokonposta egin nahi duten herritarrei aukerak zabaltzea nahi du Udalak, lur sail propiorik ez duten azkoitiarrek ere konposta egiteko aukera izan dezaten, euren auzotarrekin elkarlanean.

Bi gune berri horiekin bost auzokonposta gune izango ditu Azkoitiak: dagoeneko martxan daude liburutegi atzekoa, Ipintza auzokoa, eta Santa Klara-Bizkargi plaza arteko zubi ondokoa, eta bi berri horiekin, herritar gehiagori zabalduko zaie aukera.

Gune horietan auzokonposta egin nahi dutenek Hondakinen Informazio Bulegoan eman behar dute izena (Herriko plazan dagoena), bai bertara joanda, bai telefonoz edo bai e-mailez. Hemen kontakturako helbideak:

 

Emakumeak ahalduntzeko ikastaroen barruan, 'Norbere garapenari' buruzkoa hilaren 15ean hasiko da, eta dagoeneko eman daiteke izena Berdintasun sailean. Pepa Bojo psikologoak emango du ikastaroa, eta besteak beste, autoestimua indartzen eta hobetzen ikasiko dute emakumeek bertan. Izena emateko Berdintasun Sailera jo behar da:
Telefonoa: 943 54 20 14
E-Posta: Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko.
Ordutegia: 09:00etatik 12:00etara  (udaletxean)

Azkoitiko Udalak eta Diputazioak akordioa sinatu dute herrian Giltzagune sistema jartzeko, eta horri esker, trafiko mugatuko kaleetan jarritako pibotak edo bestelako oztopoak aktibatzen dituzten giltzak gordetzeko guneak jarriko dira, esku hartze azkarra egin ahal izateko.Sistema horrekbaserrietako armairuak, edo larrialdietako zerbitzuentzako interesgarria den informaziorako postontziak irekitzen dituzten giltzak gordetzeko ere balioko duen du lankidetza hitzarmen honen xede den zerbitzuaren, ontziak eta giltza edo aginteak, funtzionamendu egokiak edo desegokiak eragindako ondasun erantzukizun oro. Hemen duzue informazioa.

Floreaga 1-3 bitartean saneamendua berritu eta espaloia konpontzeko lanak hasiko dituzte asteartean (hilak 7), eta hori dela eta, bertako garaje eta lokalak husteko eskatzen die Udaltzaingoak bertako auzokideek. Lanak bi hilabete inguru iraungo dutela aurreikusi dute.  

Duela bi urte hasitako bideari jarraituz, aurten ere Diputazioaren aurrekontuaren zati bat zertara bideratu herritarrek erabakiko dute. Aurten, Gipuzkoan hamar eskualde zehaztu dituzte, eta bakoitzean bi milioi euro jarriko ditu diputazioak herritarren eskura, hurrengo lau urteetan inbertsioak egiteko: Bidasoan, Buruntzaldean, Debabarrenean, Debagoienean, Goierrin, Oiartzualdean, Tolosaldean, Urola Erdian, Urola Garaian eta Urola Kostan. Donostia da prozesuan parte hartuko ez duen bakarra. Udalarekin hala adostu du aldundiak, udalak bere partaidetzako aurrekontua duelako eta diputazioaren apustua eskualde ikuspegia lantzea delako. Parte-hartze prozesuak bost fase izango ditu. Lehena martxan da. Apirilaren 30era arte, herritarrek euren proposamenak egin ditzakete, hiru bidetatik: Internet bidez (www.aurrekontuahobetzen.eus); Gipuzkoa aldizkariarekin banatzen ari diren eskuorria udal egoitzetako postontzietan utzita; edo herrietan egingo diren tailerretara joanda. Azkoitian hilaren 22an izango da, 18:30ean, Elkargunean. Ekarpenak egiterakoan, bi irizpide jarraitu behar dituzte parte hartzaileek: proposamenak eskualdearentzako onuragarria izan behar du, batetik; eta aldundiaren eskumenekoa izan behar du, bestetik.

 

 

Al Ar Az Og Or Lr Ig
6
7
8
9