1. 2024 ekitaldirako Azkoitiko Udala, San Jose Egoitza, Zubiaurre-Elkargune Institutua, Azkoitia Lantzen, S.A.ren aurrekontuak eta Aurrekontu Kontsolidatuaren hasierako onespena.

2. 2024 ekitaldirako Azkoitiko Udaleko langileen plantillaren eta lanpostu zerrendaren hasierako onespena.

3. 2023-2025 Azkoitiko udaleko dirulaguntzen Plan Estrategikoa 2024ko aurrekontura egokitzea.

4. Azkoitiko Udala UEMA Mankomunitatera atxikitzea eta bere estatutuak onartzea. 

Ingurumen Mahaiaren ekimenez, elikadura burujabetzaren inguruko saioa antolatu da, Udalarekin elkarlanean. Jardunaldia datorren astelehenean, abenduaren 18an izango da, 18:00etan Elkargunean.
Saioa “Zure platerean hasten da mundua” dokumentalaren emanaldiarekin hasiko da. Landarlan Ingurumen Elkarteak eta On Produkzioek ekoitzi dute dokumentala, agroekologia abiapuntutzat hartuta, elikaduraren inguruko ikuspegia zabaltzeko xedez. Egitasmoaren helburua da gure elikadura eta kontsumo ohituren gaineko hausnarketa sustatzea.

Solasaldirako gonbidatuak: Artxara Kooperatiba eta Zabaleta baserria

Dokumentalaren emanaldiaren ostean, solasaldirako tartea irekiko da. Horretarako, Azpeitiko Elikagunea kudeatzen duen Artxara Kooperatibako ordezkaria den Xabier Izagirre eta Azkoitiko Zabaleta baserriko Edurne Osa ogi-ekoizlea gonbidatuko dira euren esperientziak parteka ditzaten.
Saioa irekia da eta Udalak eta Ingurumen Mahaiak herritarrak parte hartzera gonbidatzen ditu.

Tags:

Azkoitiko Udalak landa-lurzoruko sailak mugatzeko lanekin jarraitzen du. 10, 11, 12, 15, 16 eta 17 poligonoetan mugarritze lanak burutu ostean, udalerriko 18, 22, 23 eta 24 eremuetako lurzoruetan jarraituko da lanketa, Geograma enpresaren eskutik.
Landa jabetzen inguruko ezezagutzak edo ahazteak jabe eta oinordekoen aldetik, mugak nahasgarriak izatea edota desagertzea dakar askotan. Ondorioz, mendia ez da zaintzen, landa munduarentzat ondorio larriak eraginez.

Tags:

Musika eta ikuskizunak dira nagusi, Udalak aurkeztu duen Gabonetako egitarauan, haur eta gaztetxoei zuzenduriko kultur proposamen, parke eta tailerrekin batera. Kultura eta Gazteria sailek, eta Herrixen Merkatari Elkarteak bat egin dute adin tarte ezberdinen gustuak aseko dituen eskaintza osatzeko.

Tags: ,

Lanbidek diruz lagunduta, Udalak Gizarte Langilea kontratatuko du sei hilabeterako. Lan eskaintzan izena emateko epea abenduaren 15era arte luzatu da. Lanbideren web orrian eman beharko da izena. Lan eskaintzaren erreferentzia 162023014336 da.
Bete beharreko baldintzak dira:

Datorren astelehenean, abenduaren 11n, jarriko dira sarrerak salgai Porrotx eta Marimototsen ikuskizunerako. Goizeko 10:00etatik aurrera eskuratu ahalko dira. Erabiltzaile bakoitzak sei sarrera erosi ahalko ditu gehienez aldiko. Sarrerak www.azkoitia.eus/agenda edota www.entradium.com atarien bidez eskuratu daitezke.
Porrotx eta Marimototsek abenduaren 23an “Ez gara jaitsiko” ikuskizuna aurkeztuko dute Baztartxo antzokian. Bi emanaldi eskainiko dituzte, bata 16:00etan, eta bestea, 18:30ean.

Abenduaren 12an, 18:00etan, Elkargunean

Azkoitia Lagunkoia, Udalarekin elkarlanean, antolatzen ari den hitzaldi sortaren baitan, abenduaren 12an, Gizarte Zerbitzuen inguruko saioa eskainiko da.18:00etan izango da Elkargunean, eta Azkoitiko Udaleko Gizarte Ongizate saileko arduradun teknikoa, Iñaki Lasa, izango da hizlaria. “Gizarte Zerbitzuak gertutik!” izenburupean arituko da Lasa. Ohi bezala, saioa irekia eta doakoa izango da.

Euskararen Nazioarteko Egunari arratsaldez festa giroan eman zaio jarraipena. Musika, marrazkiak eta gaztain erreak, nagusi.
Portaleburun, halaber, Gaitu ahots grabaketa egiteko aukera dute herritarrek. Horra irudietan.

Al Ar Az Og Or Lr Ig
6
7
8
9