Gipuzkoako Foru Aldundiko Gazteria eta Kirol sailaren aginduz, asteburu honetarako iragarrita zegoen 3x3 Futbol Festa bertan behera geratu da.
Aldundiak Azpeitia Cupeko antolakuntzari jakinarazi dio egitasmoak ez dituela bete beharreko arauak betetzen.
Jakinarazpenaren arabera, Azpeitia Cupek ez dio inongo baimenik eskatu Aldundiari ekitaldia burutzeko, eta bestetik, araudiaren arabera, futboleko ekintza, partida edo topaketak antola daitezke, beti ere, 8 urtetik aurrerakoentzat.

Azkoitiko Udalak bi lanpostu atera ditu, Lanbidek emandako dirulaguntzarekin. Balio anitzeko bi peoi kontratatuko ditu sei hilabeterako eta lanaldi osoan. Langileak arduratuko dira mendietako sasiak garbitzeaz, pistak egokitzeaz, ateak eta hesiak konpontzeaz, bidegurutzeetako seinaleak jartzeaz edota iturriak konpontzeaz, besteak beste.
Lanpostura aurkeztu nahi duten hautagaiek eskaera egin dezakete, gaurtik, urriaren 26tik azaroaren 8ra bitartean.

"Energia, bizitzaren motorra" lelopean, EA2030 programaren bi urteko zikloari hasiera eman zaio eta ohikoa den moduan, Azkoitiko ikasleek ikastetxeetako jasangarritasuna lantzen jarraituko dute, herriko egoera ere aztertuz. Xabier Munibe ikastolak,  Floreaga Ikastetxeak, Azkoitia BHIk, Izarraitz Lanbide Heziketak eta Bizilore Eskola Aktiboak hartuko dute parte aurten. Beraz, oraingoan, herriko ikasle orok hartuko duten parte 7. Garapen Jasangarrirako Helburua aztertzeko antolatuko dituzten jardueretan: Energia, eskuragarri eta ez-kutsatzailea.

Tags:

Anbulatorioko sarrera errepidea itxita egongo da ostegunean, hilaren 27an, egun osoan zehar. Ibaiondon eraikitzen ari diren etxebizitza berrietan lanerako erabili duten garabia kendu behar dute, eta horretarako, bidea hutsik behar dute.
Ibaiondo kaletik Jausoro alderantz doan errepidearen zati bat itxiko da, justu etxebizitza promozioaren parean geratzen dena.
Ondorioz sarrera-irteerak egiteko Ibaiondotik Burdinoleta kalera sartu beharko da, edo alderantziz. Berez noranzko bakarrekoa izan arren Burdinoleta, egun horretan, egoera dela-eta, bi norantzetan ibili ahalko dute ibilgailuek.

1.- Aurreko bilkurako aktaren onespena, hala badagokio.
2.- 2022 ekitaldiko Azkoitiko udaleko lanpostu zerrendaren 2. aldaketaren hasierako onespena.
3.- 2023rako Taxi tarifen onespena.
4.- Kreditu gehigarri bidez kredituak aldatzeko Azkoitiko udaleko 6 zenbakidun espedientearen onespena.
5.- Azaroko ohiko udalbatzaren data aldaketa onestea.
6.- Aurrekontuari buruzko informazioa.
7.- Galde-erreguak.

Gaur goizean bertan hasi dira Nagusia 80 bezala ezagutzen den Idiakez Ederra Etxean lanean. Obra guztiek aurrelanak izaten dituzte, besteak beste, gunea hesitzeko edo eremua ixteko publikoa babesteko xedez, eta horretantxe hasi dira.
Idiakez Ederra eraikinean bi eta hiru logelako 16 etxebizitza berri eraikiko dituzte. Grupo Campezo taldekoak diren Campezo eta Teusa enpresek, eta haiekin batera, Altuna y Uriak osatutako Aldi Baterako Enpresa Elkarteak altxatuko ditu etxeak.

Udalak Floreagako irisgarritasuna hobetzeko proiektuaren bigarren faseko lanak lizitaziora atera ditu 1.036.751,2 euroko (BEZ barne) oinarrizko aurrekontuarekin.
Udalak bigarrenez atera ditu obrak lizitaziora, ekainean hutsik geratu zelako prozesua, materialen prezioen igoeraren ondorioz. Prezioak berraztertu dira, aurrekontua eguneratu, diru-partida berria bideratu eta berriro atera lanak lizitaziora.

Organo Erromantikoaren Nazioarteko XXIII. Zikloari larunbatean emango zaio agurra Azkoitian, Ana Belen Garcia organistaren eta Easo ahots mistoen abesbatzaren eskutik. Kontzertua, urriaren 22an, Parrokian izango da 20:00etan.
Ana Belen Garcia
Andoainen jaio eta bertan hasi zituen musika ikasketak. Donostiako Goi-Mailako Musika kontserbatorioan jarraitu zuen bere piano prestakuntza eta bertan bukatu zituen pianoko eta klabizenbaloko goi mailako ikasketak, eta baita organoko erdi mailakoak ere.

Tags:

Al Ar Az Og Or Lr Ig
3
4
9
10
16
17
© 2019 Azkoitiko Udala. Lege oharra