"Energia, bizitzaren motorra" lelopean, EA2030 programaren bi urteko zikloari hasiera eman zaio eta ohikoa den moduan, Azkoitiko ikasleek ikastetxeetako jasangarritasuna lantzen jarraituko dute, herriko egoera ere aztertuz. Xabier Munibe ikastolak,  Floreaga Ikastetxeak, Azkoitia BHIk, Izarraitz Lanbide Heziketak eta Bizilore Eskola Aktiboak hartuko dute parte aurten. Beraz, oraingoan, herriko ikasle orok hartuko duten parte 7. Garapen Jasangarrirako Helburua aztertzeko antolatuko dituzten jardueretan: Energia, eskuragarri eta ez-kutsatzailea.

Tags:

Anbulatorioko sarrera errepidea itxita egongo da ostegunean, hilaren 27an, egun osoan zehar. Ibaiondon eraikitzen ari diren etxebizitza berrietan lanerako erabili duten garabia kendu behar dute, eta horretarako, bidea hutsik behar dute.
Ibaiondo kaletik Jausoro alderantz doan errepidearen zati bat itxiko da, justu etxebizitza promozioaren parean geratzen dena.
Ondorioz sarrera-irteerak egiteko Ibaiondotik Burdinoleta kalera sartu beharko da, edo alderantziz. Berez noranzko bakarrekoa izan arren Burdinoleta, egun horretan, egoera dela-eta, bi norantzetan ibili ahalko dute ibilgailuek.

1.- Aurreko bilkurako aktaren onespena, hala badagokio.
2.- 2022 ekitaldiko Azkoitiko udaleko lanpostu zerrendaren 2. aldaketaren hasierako onespena.
3.- 2023rako Taxi tarifen onespena.
4.- Kreditu gehigarri bidez kredituak aldatzeko Azkoitiko udaleko 6 zenbakidun espedientearen onespena.
5.- Azaroko ohiko udalbatzaren data aldaketa onestea.
6.- Aurrekontuari buruzko informazioa.
7.- Galde-erreguak.

Gaur goizean bertan hasi dira Nagusia 80 bezala ezagutzen den Idiakez Ederra Etxean lanean. Obra guztiek aurrelanak izaten dituzte, besteak beste, gunea hesitzeko edo eremua ixteko publikoa babesteko xedez, eta horretantxe hasi dira.
Idiakez Ederra eraikinean bi eta hiru logelako 16 etxebizitza berri eraikiko dituzte. Grupo Campezo taldekoak diren Campezo eta Teusa enpresek, eta haiekin batera, Altuna y Uriak osatutako Aldi Baterako Enpresa Elkarteak altxatuko ditu etxeak.

Udalak Floreagako irisgarritasuna hobetzeko proiektuaren bigarren faseko lanak lizitaziora atera ditu 1.036.751,2 euroko (BEZ barne) oinarrizko aurrekontuarekin.
Udalak bigarrenez atera ditu obrak lizitaziora, ekainean hutsik geratu zelako prozesua, materialen prezioen igoeraren ondorioz. Prezioak berraztertu dira, aurrekontua eguneratu, diru-partida berria bideratu eta berriro atera lanak lizitaziora.

Organo Erromantikoaren Nazioarteko XXIII. Zikloari larunbatean emango zaio agurra Azkoitian, Ana Belen Garcia organistaren eta Easo ahots mistoen abesbatzaren eskutik. Kontzertua, urriaren 22an, Parrokian izango da 20:00etan.
Ana Belen Garcia
Andoainen jaio eta bertan hasi zituen musika ikasketak. Donostiako Goi-Mailako Musika kontserbatorioan jarraitu zuen bere piano prestakuntza eta bertan bukatu zituen pianoko eta klabizenbaloko goi mailako ikasketak, eta baita organoko erdi mailakoak ere.

Tags:

Udalak pertsona nagusientzat parke bio-osasungarria eraikitzeko lanak hasi ditu aste honetan, Trenbidearen Zumardia kalean. Hilabeteren buruan gunea prest izango da. Bertan ariketa egiteko aparatu edo makinak jarriko dira. Parkearen aurrekontua 38.945,22 eurokoa da, BEZ barne.
Ariketa fisikoak, osasunak eta bizi-kalitateak lotura estua dute. Azken urteetan Udalak hainbat egitasmo abiatu ditu pertsona nagusiek euren egunerokotasunean ariketa fisikoa txertatzeko asmoz. Hala nola, martxan da Pasira proiektua, ibilbide osasungarriak egiteko aukera eskainiz, eta baita Jarduera Fisikoko Orientazio Zerbitzua ere. Zerbitzuaren bidez, orientatzaile batek bakoitzarentzat egokiena den jarduera identifikatu eta programa bat proposatzen du beharrak eta lehentasunak kontuan hartuta.

Eskualdeko enpresa, autonomo eta ekintzaileek FakturaBAIren inguruko formakuntza jasotzeko aukera izango dute urriaren 28an. Formakuntza, bereziki zuzendua dago beraien jardueragatik, urtean zehar emititzen duten faktura kopurua mugatua duten enpresentzat. Baina zer da FakturaBAI? Gipuzkoako Foru Aldundiak TicketBAI sistemaren baldintzak betetzen dituzten fakturak jaulkitzeko Gipuzkoako pertsona eta erakundeen eskura jartzen duen doako web aplikazioa da.

Al Ar Az Og Or Lr Ig
3
4
9
10
16
17
© 2019 Azkoitiko Udala. Lege oharra