Aniztasun kontseiluak gogoz eta indarberrituta ekin zion urteari, eta ahalegin horrek em an ditu aurreneko frutuak. Dagoeneko finkatu dituzte aurrera begirako erronkak: alde batetik mapa berri bat irudikatzearen beharra ikusi dute, "Azkoitian jatorri ezberdinetako pertsonak bizi garelako eta denon artean eraiki behar dugulako gure herria. Kanpokoak/Bertakoak horrekin moztu behar degu", azaldu du Gaizka Astigarraga kontseiluko kideak. Horregatik, aniztasuna landuko duen sare iraunkor bat eratu eta bultzatu nahi dute, "elkarren ezagutza eta aitortza ahalbideratzeko". Helburu horrekin, irudi eta lema berria estreinatu dituzte: "Jatorri anitz, herri bat", eta Aniztasun Jaia antolatu dute astebururako.

 

Turismoa erakartzeko '5 geltoki historian' ekimenak emaitza onak izan ditu amaitzera doan 2012 honetan ere. Hala baloratu du Iraurgi Lantzenek. Udaberri eta Aste Santua garaia galdu harren, bonoen salmenta %48 igo da, eta aurten martxan jarritako tabernarien bosgarren geltokiak ere arrakasta handia izan du. Ekimen honek, gainera, turistak herrietako erdi guneetara bideratzeko balio izan du, eta parte hartu duten ostalariak gustura daude izandako emaitzarekin. Emaitza horiek ikusita, datozen urteetan ere ekimenarekin jarraitzeko nahia agertu du Iraurgi Lantzenek.

 

 

Azkoitiko Udalaren Merkataritza Departamenduak eta Herrixen Azkoitiko Dendaixen Elkarteak 2012ko Gabonak bultzatu nahian, establezimendu, merkatal-denda eta abarretarako erakusleiho leihaketa jarri du martxan aurtengoan ere. Sarietarako 500,00 € tako diru poltsa egongo da eta honako kontuak hartuko dira aintzat balorazioa egiterakoan: eskaparatearen aurkezpena, salgaiak ahalik eta era erakargarrienean erakustea eta Gabonetako giroa ematea. Epaimahaia Udaleko Merkataritza Sailak eta Herrixen Azkoitiko Dendaixen Elkarteak izendatutako pertsonek osatuko dute eta erakusleihoak abenduaren 14tik urtarrilaren 6ra bitartean baloratuko dituzte. Parte hartzeko udaletxean edo Herrixenen bulegoan izena eman behar da, hilaren 17rako.

 

Teknologia berrien doako zerbitzuak eta ikastaroak ematen jarraitzen du KZ guneak, eta abendurako ere prest du jada ikastaro sorta. E-administrazioa, Google Apps, Oinarrizko Internet, Irudia eta soinua, Software librea eta Sare sozialak 2.0 ikastaroak emango dira hil honetan. Hemen programazioa. Informazio gehiago: KZ gunea, Elkargunea. 943 023 619 edo Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko.

Ur horniketa sarea hobetzeko lan batzuk egin behar dituztela eta, bihar, asteazkena, ura moztuko dute Julio Urkijo kaleko 10, 12 eta 14 zenbakietan. 15.00etatik 18:00etara moztuko dute ura, gutxi gorabehera, eta horren ondotik, abixatu gabe emango dute berriro ere ura. Informazio edo zalantzaren bat izanez gero, deitu uraren telefonora: 902 30 22 22. Eragozpenak barkatzeko eskatzen du Gipuzkoako Urak.

Festa giroa eta alaitasuna nagusi izan dira azken egunotan Azkoitian. Sanandres festetan jende ugari ibili da, bai egunez eta bai gauez, eta gustura ibili dira herritarrak egin diren ekintza ezberdinetan. Sanandres eguerdian, esaterako jendez leporaino bete ziren kaleak, hotza egin arren eguzkiak ondo argitu zituelako bazterrak. Festetako argazki eta bideo batzuk ikusgai jarri ditu Udalak bere ohiko kanaletan. Gaur eta bihar idi probrak izango dira, festei amaiera emateko.

Urtarrilaren aurreneko asterako Gazte Astea antolatu du Gazteria sailak. Dagoeneko prest dago egitaraua eta izena ere eman daiteke GIBen edo honako telefonoetara deituta (943.083.800 eta 688.618.112. Abenduaren 19an amaitzen da izena emateko epea. Kirol ekintzetan arropa egokia janztea beharrezkoa izango da, eta kiroldegian egingo direnetan beste oinetako pare bat ematea ere bai.
Al Ar Az Og Or Lr Ig
3
4
9
10
16
17