Urola Erdiko Mankomunitatea birziklapena areagotzeko ideia berri bila dabil, eta herritarren  proposamenak bildu nahi ditu. Horretarako, lehiaketa bat martxan jarri du: urtarrilaren 10etik 31 bitartean, bailarako etxe guztietan eskuorri bat banatuko du, eta bertan herritarrek euren proposamen eta iradokizunak egin ahalko dituzte. Jasotako ideia eta proposamenen artean hiru sari banatuko diran: bi pertsonentzako bi asteburu nekazalturismo batean eta spa zirkuitu baterako bi sarrera. Parte hartzea oso erraza da: bildu zure ideiak buzoian jasoko duzun eskuorri horretan, jarri zure izen-abizenak, telefonoa edo mugikorraren zenbakia eta eraman zure herriko udaletxera. Epaimahaia Urola Erdiko Zerbitzu Makomunitateko eta Udal bakoitzeko ingurumen teknikariek osatuko dute.

Ziur gaude Ingurumena zaintzeko eta ontzien bereizketa egiteko ideia bitxiak bururatuko zaizkizuela. Zorte on eta parte-hartu!

Azken egunotan herrian ustez izandako eraso sexistak direla eta honakoa adierazi nahi du Udalak:


- Gertatutakoa argitzeko ahaleginetan, Udala elkarlanean ari da Ertzaintzarekin. Herritar batek salaketa jarri du eta hori ikertzen ari da Ertzaintza, eta ikerketa horretan laguntzeko, ustezko erasotzailearen inguruan duen informazioarekin txosten bat prestatzen ari dira udal teknikariak.
- Udalak argi utzi nahi du era guztietako eraso sexisten kontra dagoela eta emakumeen kontrako indarkeria orori aurre egiteko ahalik eta baliabide gehien jartzen dituela. Emakumeen kontrako indarkeria arazo sozial bat da, eta horri aurre egiteko beharrezko erremintak indartzen ari da: besteak beste, protokolo bat martxan da, eta prebentzio politikak eta autodefentsa feminista lantzen ari da.
- Hala ere, gisa honetako gertaerak arraza eta komunidade ezberdinez haratago daudela uste du Udalak, eta horregatik, herrian arrazismoa eta xenofobia sustatzeko ez baliatzeko eskatu nahi die herritarrei. Estatistikek argi erakusten dute erasotzaileen profilak ez duela zerikusirik arraza, adin edo maila sozialekin, eta lotura okerrak egitea arriskutsua izan daiteke elkarbizitzarentzat.

IMSERSOk 2014ko bainuetxeetako opor programan parte hartzeko deialdia egin du dagoeneko. Otsaila eta abuztuan bitartean bainuetxeren batera joan nahi dutenek urtarrilaren 16 baino lehen eman behar dute izena. Hala ere, maiatzak 16 bitartean izen-emateak zabalduta jarraituko du libre gelditzen diren plazak betetzeko. Bestetik, iraila eta abendua bitartean joan nahi dutenek, maiatzak 16 baino lehen eman beharko dute izena eta itxaron zerrendan sartzeko, epealdia urriak 30 arte mantenduko da. Informazioa gehiago izan edota izena emateko www.imserso.es webgunera sartu edota Udaleko Gizarte Zerbitzuetan galdetu beharko da.

Urte Berriarekin batera, aldaketak egongo dira TAO aparkamentu sistemaren isunen inguruan. Orain arte, isuna jarri eta makina bidez ordainduz gero, 12 euro ordaindu behar zen, eta udaletxean ordaintzeaz, 15 euro. Hemendik aurrera, bai makinan bai udaletxean 15 euro ordaindu beharko dira. Autoa behar bezala aparkatu eta dagokion TAO txartela jartzea gomendatzen du Udaltzaingoak, isunak ekiditeko.

Asko izan dira Gazteria Sailak Eguberrietako oporretarako antolatu dituen ekintzetan parte hartu duten haur eta gazteak. Elkarguneko Gabon parkean, esaterako, 1.300 haur zenbati dituzte irekita egon den hiru egunetan eta urte hasieran egindako Gazte Astean ehundik gora izan da parte hartu duten gaztetxoak. Futbito txapelketan, esaterako 6 pertsonako 14 taldek hartu dute parte; patata tortillla lehiaketan 3 laguneko 18 taldek, eta mus txapelketan, 8 bikotek. Gazteria Saila oso gustura dago lortutako emaitzekin eta ume eta gazteek ekintza horietan erakutsitako prestutasunagatik.

Gazteria Sailak antolatzen duen Gazte Astearen barruan, patata tortila lehiaketa egin dute gaur Kontzejupean. Guztira 18 taldek hartu dute parte txapelketan, talde bakoitza hiru lagunekoa, eta Elene Urbieta, Sarai Agirrebeña eta Jone Larrañagak egindakoak jaso ditu puntu gehien. Zorionak!

Gidabaimena euskaraz ateratzen duten herritarren ahalegina eskertzeko ekitaldia egin du gaur Udalak pleno aretoan. Bertan, gidabaimena euskaraz atera duten azkoitiarrei diploma bana eman die Xabier Gantzarain Euskara zinegotziak, eta Etxaniz autoeskolakoek euskararen alde egiten duten lana ere eskartu du. Izan ere, autoeskola horrek 2009az geroztik eskaintzen du gidabaimena euskaraz ateratzeko aukera, eta ordutik ehundik gora izan dira hala egin duten azkoitiarrak. 2013an 64 izan ziren. Ekitaldian diploma jaso dutenen artean, hiru afari zozketatu dira, gainera, eta hauek izan dira irabazleak: Xabier Martin, Eneritz Elizabal eta Haizea Ribera. Hemen dituzue ekitaldiko argazkia
Al Ar Az Og Or Lr Ig
3
4
9
10
16
17