Bihar, osteguna, ostiralean eta zapatuan Zarauztik Azkoitira autobus zerbitzu bereziak izango dira, gauez. Honakoa da Zarauztik autobusa abiatuko den ordutegia: 00:00etan, 01:45ean eta 03:45ean. Zapatuan, gainera, Donostia eta Azkoitia arteko zerbitzua eskainiko du Eusko Trenek gauez.

  1. Urolaturismo.net webgunean
  2. Urolapp mugikorrerako eta tabletetarako aplikazioan:

 


 

Bihar, apirilak 17, Gazteentzako Informazioaren Europako eguna da eta Azkoitiko Gazte Buelgoak bat egingo du Gazteentzako Informazioko eta Aholkularitzako Europako Agentziak (ERYICA) sortutako ekimenarekin. Europa osoan egingo da egun hori eta Gazteentzako Informazio Zerbitzuak ezagutzera ematea du helburu. Hori horrela izanda, Azkoitiko Gazteentzako Informazio Bulegoak aukera hau aprobetxatu nahi du gazteen eskura dituen zerbitzu eta produktuak ezagutzera emateko eta Elkarguneko sarreran ikusgari jarri panel batzuetan Gazte Informazio Bulegoan eskaintzen den zerbitzuaren inguruko informazioa.

 

Sakeleko telefono eta tabletetarako aplikazio berrria aurkeztu du gaur Iraurgi Berritzenek: Urolapp. Bertan, Azkoitia, Azpeitia, Zestoa eta bailarako landa eremuko herrietako informazio turistiko guztia biltzen da, audiogida gisa; hala, herri bakoitzeko ondarearen eta baliabide turistikoen inguruko informazioa audio kontakizun moduan edo fitxa moduan kontsultatu ahal izango da, lau hizkuntzatan: euskara, gaztelera, frantsesa eta ingelera. Aplikazioa dohakoa da, eta dagoeneko deskargatu daiteke bai Apple Storen eta baita Google Playn ere, bilatzailean 'Urola turismo' jarrita. Aplikazio honekin bailarara etortzen diren turistei gunea ezagutu eta bertako baliabideez gozatzeko aukera erraztu nahi zaie.

Zehazki lau ibilbide garau dira aplikazio horretan: Azkoitia, Azpeitia, Zestoa eta Touring Urola, azken hori eskualdeko landagunea ezagutzeko ibilaldi gidatua da, Beizama, Santa Marina, Trintxera, Errezil, Etumeta, Aizarna eta Aiznazabal ikutzen dituena, besteak beste. Ibilbide guztietan, zerbitzu eta baliabide guztiak (jatetxeak, alojamenduak, museoak...) geolokalizatuta daude.

 

Urola Erdia eskualdeko turismo bulegoak ateak zabaldu ditu dagoeneko Loiolako santutegian, 2014ko turismo denboraldiari hasiera emanez. Apirilaren 10ean zabaldu zituen ateak eta hurrengo asteetan izango duen ordutegia honako hau izango da:

Asteartetik larunbatera: goizez 10:30etik 13:30era eta arratsaldez 15:30etik 18:30era.
Igandetan: 10:00etatik 14:00etara.
Astelehenak, itxita.
Bulegoarekin harremanetan jartzeko bideak, berriz, hauek dira: 943 151878 telefonoa, Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko. e-posta edota www.urolaturismo.net webgunea.

Fernando Aranbarri, Susana Redondo eta Alicia Pirisek irabazi dute aurreneko Mintzalagun Tortilla lehiaketa. Ostilarean, jokatu zen txapelketa eta 6 mintzalagun talde aritu ziren lehian. Partaideek patata tortilla egiteko 45 minutu izan zituzten eta epaimahaiak aurkeztutako tortillen itxura, zaporea eta testura baloratu zituen. Euren ustez tortilla irabazleak testura gozoena izan zuen. Irabazleek PSOE tabernan hiru lagunentzako afaria eskuratu dute.

 

Zerbitzu berri bat jarri du martxan Azkoitiko Udalak: Open Data, datu publikoen biltegia. Gune horretan Udalak modu ireki eta librean argitaratzen dituen datu publikoak eskegiko ditu, eta datu horiek ikusi ez ezik, grafikoki aurreikusi, formatu ezberdinetan jaitsi edota beren bertsio semantikora sartzeko aukerarekin. Izan ere, administrazioen gardentasuna ahalbidetzearekin batera, datuon berrerabilpena bultzatzea ere bada Open Data filosofiaren helburu, norbanako nahiz enpresek datu hauek edozein unetan eta edozein tokitatik eskuragarri jarrita. Interneten dago kontsultagai, opendataazkoitia.gobernuirekia.net helbidean.

Azkoitiko Udaleko Ingurumen sailak, Azkoitiko basoen kudeaketa eredu berri bat sustatzeko asmoz, ikastaro bat antolatu du biharko (asteartea). Zehazki, zuhatizen laborantza produktiboa mikorrizazioaren bidez nola landu irakatsiko dute ikastaro horretan. Santiago Liareña alor horretan adituak emango du ikastaroa, 18:30ean Jauregi Baserrian. Ikastaroa irekia izango da, eta nahi duen orok hartu ahal izango du parte.

 

Al Ar Az Og Or Lr Ig
3
4
9
10
16
17