"Enpresa bezeroarengana eta emaitzetara bideratu" izenburupean lan bilera antolatu du Iraurgi Berritzenek ekainaren 17rako. Azkoitiko Intsausti Jauregian izango da, 09:00 etatik 14:00etara, eta eskualdeko mikroenpresa eta enpresa txikietako arduradun eta nagusiei zuzenduko zaie, enpresaren arlo komertzialean sakontzeko helburuarekin. Egunerokoan bezeroei bideratuta egoteko, enpresa lorpenera bideratzeko eta bezeroekin komunikazioa hobetzeko, jarrera eta gaitasun klabeen inguruan arituko dira eta horretaz gain, enpresa baten esperientzia ezagutuko dute, nola balore hauek landuz sektoreko enpresa erreferente bezala kokatzen ari diren, aurreratzen eta eraldatzen. Informazio gehiago jasotzeko edo izena emateko 943 85 11 00 telefonoan edo honako helbide honetan Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko..

 

Gipuzkoako Diputazioaren aurrekontuak erabakitzeko partaidetza prozesuan bigarren fasea hastera doa. Herriz herri egin diren bileretan herritarrek egindako proposamen guztiak bildu ondoren, orain proposamen horien inguruan aritu eta lehentasunak zehaztuko dira eta horretarako, datorren asteartean, ekainaren 10ean arratsaldeko 19:00tan, Zestoako Udalean eskualdeko batzarra egingo da. Batzar honetan ondorengo gaiak landuko dira:

-Gipuzkoako Foru Aldundiak 2013ko prozesuan aukeratu ziren 7 ekimenen inguruan burutu diren jardueren eta egoeraren aurkezpena egingo da.

- 2014ko Partaidetzazko aurrekontuen testuinguruan jaso diren proposamenak aurkeztuko dira.

- Lehentasunezko proposamenen identifikatuko dira.

Bilera horretan parte hartzera animatu nahi ditu Udalak, Foru Aldundiaren 2015eko aurrekontuetan ere herritarron iritzia eta beharrak zuzenean sartzeko aukera eskainiko duelako.

ISB Iraurgi Saskibaloi Taldearen aldeko Garagardo Azoka asteburuan itzuliko da Azkoitira. VI. urtez jarraian, herriko plaza hartuko du azokak, helburu garbiarekin: ISB finantzatzen jarraitzeko dirua biltzea. 11 garagardo mota ezberdin egongo dira dastagai aurten, eta bada berrikuntzarik: Ingalaterran egiten duten sagardo eta garagardoaren arteko edari bat ere egongo da. Horrekin batera, aurten kaña formatoan tragoa hartzeko modua ere egongo da, eta bost txartelekin sei pitxarkada eskuratzeko eskaintza ere bai. Bihar (ostirala ekainak 6) zabalduko dute azoka, ISBren talde guztien aurkezpenarekin, eta horrekin batera egunero aktuazioak egongo dira azokak iraungo duen bi asteburutan. Bertaratu eta gozatzera animatu dituzte herritarrak antolatzaileek, Azkoitiko Tabernarien Elkartekoak eta Udalak.

 

Iraurgi Berritzenek maiatzeko sozioekonomia buletina egin berri du, eta txosten horren arabera, maiatzean 17 lagunek aurkitu dute lana Azkoitian. Horren ondorioz, langabezia tasa %13ra jaitsi da hilabete horretan. Hemen duzue buletin osoa ikusgai

Hondakinak biltzeko sistema mistoak landa eremuan ekarriko dituen aldaketak auzotarrei zuzenean aurkezteko bilerak egingo ditu Udalak datorren astean. Ekainaren 10ean (asteartea) Aizpurutxo, Martirieta, Kukuherri, Elosu eta Urrategiko auzotarrekin egingo da bilera, 19:00etan, Elkargunean, eta ekainaren 11n, (asteazkena) Elgoibargo bidea, Madariaga, Izarraitz, Santa Kutz eta Olasoko bizilagunekin, leku eta ordu berean. Bertan, bilketa sistema berriaren inguruko informazioa emango da eta auzotarren dituzten zalantzak argituko dira. Bertaratu eta informatzeko deia egiten die Udalak auzotarrei

Iraurgi Saskibaloi Taldeko kadete mailako neskak Espainiako azpitxapeldun orde izan dira eta lorpen hori errekonozitzeko, harrera egin diote jokalariei  Azkoitiko eta Azpeitiko udalek, Azkoitiko udaletxean. Hemen dituzue, ikusgai, harrera horretako argazkiak

Astelehenean hasiko da Izarraizpeko Aniztasun Kulturalaren Astea, IPAKA, eta bigarren edizio hau ere ekitaldiz josita dator. Astelehenean hasita, gisa guztieko ekintzak egingo dira Azkoitian eta Azpeitian, guztiak ere helburu bererekin: bailaran dagoen aberastasun kulturala plazaratu eta jatorri ezberdineko herritarren arteko harremanak sendotzea. Ekitaldietan parte hartu eta festara batzera deitu dute IPAKAko antolatzaileek.

 

Al Ar Az Og Or Lr Ig
3
4
9
10
16
17