Euskalerriaren Lagunen Elkartearen 250. urtemuga dela eta, Donostiako orfeoiak kontzertua emango du bihar (larunbata), Azkoitiko parrokian. Hemen duzue egitaraua

Atzo hasi zuen Mintzalagun programak ofizialki ikasturte berria. Ekimenen parte hartzen duten herritarrek argazkia atera zuten Kontzejupean, Korrika 19ko logoa lagun, eta pintxo poteoa egin zuten ondoren. Mintzalagunen 5. ekitaldia da aurtengoa Azkoitian. Egitasmo honen helburua da euskaraz ikasten ari eta euskaraz hitz egiteko aukerarik ez dutenei gutxienez astean behin ordubetez berriketan aritzeko aukera izatea. Horrez gain ekimen ezberdinak ere antolatzen dituzte eta euskaldun zahar eta berrien artean giro paregabea sortzen da.
Lehendik martxan diren taldeez gain, bederatzi lagun berri apuntatu dira artengoan eta horrekin gustura daude antolatzaileak. Hori bai, parte hartu nahi dutenek urte osoan ateak zabalik dituztela jakinarazi dute, eta horretarako udaletxera edo aek-ra jotzeko. Udal webgunean ere baduzu horretarako aukera, hemen klikatuta.

Asteazkeneko danborradako entsegua ohi baino lehenago izango da, ETBko 1eko Euskadi Zuzenean saiokoak grabatzera etorriko direlako. Hori dela eta. 19:30ean hasiko da entsegua.

Urriko etenaldiaren ondoren eta 2014ko deialdiari dagokion Lanbideren ebazpena argitaratuta, datorren azaroaren 4tik aurrera, Iraurgi Berritzenek kudeatzen duen Azkoitiko Enplegu Zentroaren jarduera berriro martxan jarriko da. Iazko ikasturtetik aldaketak egongo dira, ordea: Enplegu Zentroari dagokion zerbitzuarekin abiatuko du bulegoak aurtengo ikasturtea, eta orientazio zerbitzua eta ekintzei dagokiona oraindik ez da jarriko martxan.

Honako ordutegia izango du Azkoitiko Bulegoak (Bizenta Mogel 6, behea - Tnoa: 943083469): Astearte eta Osteguna: 9:00-13:30 eta 15.30-18:00 etara.

Ikasturtea hasi denetik, Urbanuen ikastetxeetarako zerbitzua handitzea eskatu dute herritarrek, eta horri erantzunez, ibilbide batzuk egokitu egin dira, ahalik eta auzo gehienetako ikasleak ikastetxeetara eramateko modua egiteko.

Honakoak dira aldaketak: 
• 8:30etako zerbitzua liburutegitik Ipintza auzora joango da zuzenean (bariantetik) eta bueltan, Gerdau • (8:36), Altzibar ( 8:38) eta Martin deunatik (8:39) etorriko da liburutegira. Jarraian eskola guneetara joango da, Trenbiadearen Zumardiatik eta Lideletik bueltan. 
• Ondoren hirugarren buelta osoa egingo du. J.Urkixo- Martin deuna- Bastarrikalde eta eskola guneak.

09:01ean iritsiko da bueltan liburutegira, eta 09:05an hasiko da ondorengo bira, baina oraingoan ez da Ipintzara joango.
Aldaketa horiei esker, Ipintza, Altzibar eta Trenbidearen Zumardi inguruko haurrak ikastetxeetara eramatea ahalbideratuko da.

 

Sanandres jaien barruan, azaroaren 22an egingo da helduen danborrada, eta ekitaldi hau prestatzeko entseguak gaur zortzi (azaroak 3) hasiko dira. Entseguak Gure Pilotalekuan iznago dira, astelehen eta asteazkenetan 20:00etatik 21:00etara eta larunbatetan 11:00etatik 12etara.

 

Abian da Urola Gustagarriren bigarren edizioa, eta oraingoan, gainera Azkoitian izango du estreinaldia: bihar (larunbata) eguerdian baserriko Labeldun txerriaren pintxoak eta sagardoa egongo dira dastatzeko plazan, eta 11:00etatik aurrera haurrentzat galleta tailerra, Kontzejupetan. Etzi, berriz, Azpeitiko Añota sagardotegian Sagastitik Kupelera bisita gidatua egingo dute, sagardoaren elaborazio prozesu guztia erakusteko (Info eta erreserbak 943 812092.). Izan ere, bigarren edizio honetan landuko diren produktuak Baserriko labeldun txerria eta Errezil sagarra izango dira, eta horien bueltan egingo dira ekitaldi guztiak. Asteburuko bi ekimen horiez gain, gaur hasi eta abenduaren 8ra arte, bailarako ekoizleek hornituta eskualdeko hamar jatetxek bi produktu horietan oinarritutako menuak eskainiko dituzte, Honakoak dira jatetxeak Joseba eta Laja Azkoitian, Jai Alai, Kiruri, Larrañaga, Mikel Uria eta Sagasti Zahar Azpeitian, Beizamako Ostatu Zaharra Beizaman, Letea Errezilen, eta Aranburu Aizarna - Zestoan. Hemen duzue eskuorria informazio osoarekin.

 

Hiru hilabete dira Azkoitian hondakinak biltzeko sistema berria martxan jarri zela eta dagoeneko %74,42ko birziklapen tasara iritsi dira herritarrak. Oso epe motzean, hondakinen lantaldeak proposatu eta udaleko plenoak adostutako helburu nagusienetakoa, (gutxienez %70eko birziklatzea), bete ez ezik, gainditu ere egin dute, beraz. Horregatik, zorionak eta eskerrak eman dizkie Udal Gobernuak eta Urola Erdiko Mankomunitateak herritarrei, eta emaitzak hobetzen joateko lanean jarraitzeko konpromisoa hartu dute. Emaitza onei esker zaborraren tasa %15 jaistea proposatuko duela ere baieztatu du Urrategi Alberdi alkateak.

 

Al Ar Az Og Or Lr Ig
3
4
9
10
16
17