Maxixatzen Euskaldunon Elkarteak, Udaleko Berdintasun arloak lagunduta, Geure Gelatik Liburu Azokaren edizio berri bat antolatu du, emakumeek literaturan, liburugintzan, eta oro har, kulturan egiten duten ekarpena balioan jarri, haien lanak ezagutzera eman, eta emakume idazleei bozgorailua jartzeko xedez. Aurretik antolatu izan zuen arren, 2022an berrartu zuen ekimena Maxixatzen Euskaldunon Elkarteak, eta aurten apirilaren 11tik 13ra bitartean gauzatuko da. Egun horietan liburu eta literatur mundua jabetuko da Portaleburu Erakusketa Aretoaz.

Ilusioz atera dira gaur arratsaldean haurrak kalera. Jantzi apainak soinean, danbor-joleek irudi politak utzi dituzte. Azkoitiko herriak hiri-gutuna jaso zueneko 700. urteurrenak ere presentzia izan du, karrozak data esanguratsu hura irudikatu baitu. Lapitzeroaren eta paelleroen figurak ere, are eta bereziagoa egin dute gaur arratsaldeko danborrada. Ohitura denez, kantinerak eta banderadunak udaletxeko balkoira igo dira, eta Ana Azkoitia alkateak Azkoitiko bandera jaso du, danborjoleek "Azkoitia" obra jotzen zuten bitartean, momentuak merezi zuen emozioa eraginez.
Aurreko urtean ez bezala, aurten eguraldia lagun izan da, eta umeek erruz gozatu dute, Tata eta Umore Ona elkarteen eskutik. IKUSI ARGAZKIAK HEMEN

 

 

Udalak ekonomia saneatua du, eta aurrekontu-egonkortasunaren helburua betetzen du. Horixe da 2023ko aurrekontuaren likidazioak ondorioztatzen duena. Gerakina 6.231.382,38 eurokoa da, eta besteak beste, Floreagako irisgarritasuna hobetzen jarraitzeko erabiliko da, dagoeneko horretarako Udalak diru-partida bideratu baitu.

Tags:

Biharkoa lasterketa osoko etapa nagusia izango da. Itzulia eguerdi partean pasatuko da Azkoititik eta eragina izango du trafikoan. Gutxi gora-behera, 14:30etik 15:30era, Azkoitia eta Urretxu arteko GI-631 errepidea itxita egongo da. Halaber, txirrindulariak Aittola zeharkatu ostean, Azkoitira sartuko dira eta eragozpenak sor daitezke Elgoibarko bidean ere, GI-2634 errepidean, hain zuzen.
Biharkoa Itzuliaren 63. edizioko seigarren eta azken etapa izango da. Eibarren hasi eta Eibarren bukatuko da. 137,8 kilometroko ibilbidea da biharkoa, eta zazpi mendate zeharkatuko dituzte txirrindulariek.

Larunbateko Umeen Danborradarako dena prest dute Tata eta Umore Ona elkarteek. Udalarekin elkarlanean, 200 haur inguru aterako dira kalera danborrak astintzera. Sei taldek hartuko dute parte, Gastadoreak, Umore-Onak, Zalduntxoak, Abarketariak, Pelotariak eta Sukaldariak. Eta konpainiekin batera, nola ez, sukaldari txikiak joango dira karrozaren aurretik. Aurten, gainera, nobedade gisa, lapitzeroak eta paelleroek ere parte hartuko dute.

Udalak beste behin herriko merkataritza suspertzeko dirulaguntzak abiatu ditu, hutsik dauden merkataritza lokaletan aktibitate ekonomikoa jarri nahi duten edota aurretik martxan dauden komertzioei jarraipena emateko gogotsu dauden ekintzaileei zuzenduta. Laguntzak alokairua ordaintzeko dira. Udaleko Merkataritza arloak 2016an jarri zuen martxan dirulaguntza ildo hau. Hasiera batean, Alde Zaharreko lokaletara mugatu zen laguntza, baina 2020tik aurrera herri osoko lokalak hartzen ditu barne.

Apirilaren 9an, 18:00etan, Elkargunean

Ingurumen Mahaiak, Udalarekin elkarlanean, antolatzen dituen Trebakuntza eta Hausnarketa saioen baitan, baserritarren protestak eta traktoradak izango dira hizpide hurrengo jardunaldian. Apirilaren 9an, asteartean, izango da saioa, 18:00etan Elkargunean. Hizlariak ENBA-Euskal Nekazarien Batasuneko koordinatzailea, Xabier Iraola, eta Xarrondo baserriko esne-ekoizlea den Aritz Eizagirre izango dira.

Ondo hasi dute gaztetxoek Pazko Astea. Gazteria sailak antolatuta, hainbat ekintzez gozatzeko aukera dute egun hauetan. Sukaldaritza, scalextric muntaia, arteterapia, briko lantegia... Irudiak, gozamenaren lekuko. Aisialdiari etekina ateratzeko modua egin dute, lagunartean eta dibertituz. 

Tags:
Al Ar Az Og Or Lr Ig
3
4
9
10
16
17