Datorren asteazkenean, martxoak 6, Zarauzko Munoa plaza Lanbide Heziketaren eta Enpleguaren agertoki bilakatuko da, ZATOZ! Lanbide Heziketa eta Enplegu Azokaren lehen edizioa jasoz. Azoka hau Urola Kosta eta Urola Erdiko Lanbide Heziketako ikastetxeek, Garapen Agentziek eta Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuak antolatu dute, elkarlanean, talentuaren sorrera, erakartzea eta mantentzea sustatzeko. Zarauzko Udalaren babesa ere jaso du azokak eta ekimena aurrera eramateko beharrezko azpiegiturak Udalak lagatakoak dira.

1. Aurreko bilkurako aktaren onespena, hala badagokio.
2- 2024ko Udal Araudi Planaren onespena.
3. 2023 ekitaldiko udal langileen ordainsarien bigarren igoera gehigarriaren onespena.
4. Pentsioei buruz EH Bildu udal taldeak, eta EAJ-PNV eta PSE-EE udal taldeek aurkeztutako mozioak.
5. EAJ-PNV eta PSE-EE udal taldeek aurkeztutako martxoaren 8rako, emakumeen nazioarteko eguna, Adierazpen Instituzionala.
6. Behin betiko onespenen berri ematea. 
7. Aurrekontuari buruzko informazioa.
8. Galde-erreguak.

Azkoitia 700 egitarauaren baitan antolatutako hitzaldi zikloari Mertxe Urteaga arkeologoak emango dio jarraipena aste honetan. Otsailaren 29an, ostegunean, hitzaldia emango du Elkargunean, 19:00etan. “Jentilak eta kristauak, errausketaren hileta-errituak San Martin de Iraurgin, VII-VIII. mendeetan” goiburupean eskainiko du saioa.

Udalak martxoaren 3an Donostiako Lilatoian parte hartuko duten emakumeei babesa erakutsi nahi izan die, berdintasuna korrika aldarrikatzeagatik, “emakumearen ahalduntzearen ospakizuna” baita Lilatoia.
“Ezinbestekoa da emakumeen parte-hartzea arlo guztietan, eta noski, kirolean. Lilatoiak berdintasunaren aldeko sentsibilizazio lanarekin jarraitzeko testuingurua ematen digu eta hori oinarrizkoa da”, dio Berdintasun zinegotzi Mertxe Zubillagak.

Tags:

42. Bizenta Mogel Ipuin Lehiaketako sari banaketa ekitaldia izan da gaur arratsaldean, eta Iraitz Legarra Basterretxeak, markina-xemeindarrak, jaso du lehenengo saria Ana Azkoitia alkatearen eskutik. “Lur arrotz” ipuinarengatik etxeratu du egileak golardoa. Bigarren saria Marta Alberdi Urteaga azkoitiarrak irabazi du “Erabakia” lanarekin, eta hirugarrena, Jon Joseba Aizpurua Antia zumaiarrarentzat izan da “San Telmoren Sua” ipuinari esker.

Zazpi Kurutze mendi martxaren XXV. edizioa ekainaren 9an izango da. Hala iragarri dute Anaitasuna Mendi Bazkunetik proba antolatzearen ardura eta lana bere gain hartzeko konpromisoa hartu duten taldekideek.
“Aurten ere Zazpi Kurutze mendi ibilbidea ospatuko da ekaineko bigarren igandean. Bi urtean behin egiten den ibilbide alaia eta arrakastatsua antolatu du Anaitasuna Mendi Bazkunak. Parte-hartzaileek, goizeko lauretan irtenda, ohiko 54 kilometroko ibilaldia osatu beharko dute. Aurten, gainera, 25. urteurrena ospatzen da, eta hortaz, aukera paregabea suertatu da gure inguruko mendiez gozatu eta lagunartean ondo pasatzeko”, dio taldeak.

Udalak aurrera daraman aurrekontu parte-hartzaileen prozesuaren baitan, bigarren bilera datorren astelehenean, otsailaren 26an, 18:00etan izango da Elkargunean (Intsausti gelan).
Udalak 100.000 euroko diru-partida txertatu du, herritarren beharrak eta nahiak entzun eta proposatzen dituzten proiektuetara bideratu ahal izateko.

Kontzertua otsailaren 24an izango da, 20:00etan Parrokian. Eta igandean, Piano Topaketa, Elkargunean 12:00etatik aurrera, Musika Eskolek eskainita.

Asteburu honetan, Donostiako Orfeoiak eta Juan de la Rubia organistak bat egingo dute 700. urteurrenaren harira antolatu diren ospakizun ekitaldiekin, eta kontzertua eskainiko dute larunbatean, hilaren 24an, 20:00etan Parrokian. Eta hurrengo egunean, igandean, Azkoitia 700 egitarauaren baitan, Piano Topaketa eskainiko da Euskal Herriko Musika Eskolen Elkartearen eskutik.

Al Ar Az Og Or Lr Ig
3
4
9
10
16
17
© 2019 Azkoitiko Udala. Lege oharra