Gipuzkoako Urak-ek Julio Urkixo kalean saneamendu sarearen berritze lanak egin ditu 10 eta 12 zenbakien artean. Hormigoizko hoditeria zaharrek ur-ihesak zituztenez, ura sartzen zela garajeetara ikusi zen. Jarduketa aprobetxatuz 52 metroko luzera duen hoditeria berria sartu da eta ur zikinak eta euri urak bereizi dira. Astebete inguru iraun dute lanek eta 11.500 euro kosta dira.

Tags:

Iraurgi Berritzenek eta Gipuzkoako Foru Aldundiak bilera egin dute gaur goizean turismoaren inguruko gaiak jorratzeko, eta ikuspegiak trukatzeko. Intsausti Jauregian izan da Mugikortasun, Turismo eta Lurralde Antolaketako diputatu Azahara Dominguez, Ana Azkoitia eta Nagore Alkorta alkateekin, eta garapen eta berrikuntza agentziako zuzendari Begoña Beobidekin batera. Era berean, Iraurgi Berritzenek bailaran burutzen duen lanketa, eta duen funtzionamenduaren berri ere jaso du diputatuak.

Anaitasuna Kakute Xake Taldeak dena prest du  28. San Andres Xake Txapelketarako. Elkargunean izango da lehia abenduaren 3an, 10:00etan hasita. Atzo aurkeztu zuen kartela klubeko idazkari eta kapitaina den Anibal Fernandez, Kirol zinegotzi Igor Isusquizak lagunduta. “Harro egotekoa da Anaitasuna Kakute Xake Taldea bezalako klub bat izatea Azkoitian. Pixkanaka xakea gailurrera eraman du, eta gure herria erreferente egin du. Gero eta haur eta gazte gehiago dira taula aurrean ikastera eta gozatzera batu zaizkienak, eta hori oso eskertzekoa da”, esan du Isusquizak.

Tags:

Udalak Ugarte industrialdean uralita plakak bota izana salatu du. Azkoitiko bizilagun batek ohartarazi du udaltzaingoa, uralita-plakak legez kanpo isuri direla azalduz. Udalak konoekin mugatu du eremua, eta beharrezko neurriak hartuko ditu lehenbailehen materiala erretiratzeko.

Tags:

Udalak, Herrixen eta Iraurgi Berritzenekin elkarlanean, Errekauek proiektua jarri nahi du martxan. Zerbitzuak aplikazio bidez erosketa zerrenda egin, eta etxean edo kontsignan jasotzeko aukera eskainiko luke. Zerbitzua martxan jarri aurretik, ordea, establezimenduen iritzia jaso nahi da eskaintzak izan behar dituen ezaugarriak eta xehetasunak ondo lantzeko. Horregatik, galdetegia zabalduko zaie herriko establezimendu guztiei.

Tags:

San Andres jaien atarian, Udalak banatu du jada San Andres jaietako egitaraua etxeetan. “Azaroa eta festa eskutik doaz Azkoitian, eta espero dugu herritarrek gozatzea San Andres jaietaz. Mimoz prestatu dugu egitaraua eta dena ondo joatea besterik ezin dugu eskatu”, dio Igor Isusquiza festetako zinegotziak.
Aurten, azaroaren 24an emango zaie hasiera festei. Izan ere, danborradaren 75. urteurrenaren harira, ospakizun jaialdia izango da Baztartxo Antzokian 19:00etan, eta jarraian, festa Gurea pilotalekura aldatuko da, pilota partidak izango baitira.

San Martin eguna da gaur, eta auzoan festa da nagusi. Tarteka euriak mehatxu egin arren, goizean zehar kanpai hotsik ez da eten, eta seguruenik horrela jaraituko du eguzkia ezkutatu artean. Asko izan dira bertaratu diren herritarrak. Ana Azkoitia alkateak ere ez du hutsik egin nahi izan. Izan ere, mendi lasterketan parte hartu dutenez gain, festa giroak jendetza erakarri du. Aukera izan dute hamaiketako goxoaz gozatzeko edota Munibe Arkeologia Taldeak eskainitako bisita gidatuan parte hartzeko.

Tags:

San Jose egoitzan psikogeriatria unitateko obrak hasi ditu Gipuzkoako Foru Aldundiak, sustatzen duen egoitza-eredu berrirako trantsizioa martxan jarriz. Jarduketa Aldundiak eta Udalak hitzartutako akordikoaren barruan sartzen da, eta 4.700.000 eurotik gorako inbertsio globalean aurreikusitako jarduketetako bat da.
Urriaren hasieran hasi ziren psikogeriatriako unitatean (UPSI) obretan, eta 15 hilabeteko iraupena izango dute, gutxi gorabehera. Unitatearen eraberritze integrala egingo da, eta birmoldaketa horren ondorioz, zaintza-eredu berrira egokitutako 15 plazako baliabidea eraikiko da, banakako logelekin eta bainugela propioarekin, bizikidetza-unitate murriztuak osatuz. Foru Aldundiak finantzatutako jarduera honen aurrekontua 2.949.980 eurokoa da.

Al Ar Az Og Or Lr Ig
11
12
13
14
18
19
20
21
25
26
27
© 2019 Azkoitiko Udala. Lege oharra