Zazpi Kurutze mendi martxaren XXV. edizioa ekainaren 9an izango da. Hala iragarri dute Anaitasuna Mendi Bazkunetik proba antolatzearen ardura eta lana bere gain hartzeko konpromisoa hartu duten taldekideek.
“Aurten ere Zazpi Kurutze mendi ibilbidea ospatuko da ekaineko bigarren igandean. Bi urtean behin egiten den ibilbide alaia eta arrakastatsua antolatu du Anaitasuna Mendi Bazkunak. Parte-hartzaileek, goizeko lauretan irtenda, ohiko 54 kilometroko ibilaldia osatu beharko dute. Aurten, gainera, 25. urteurrena ospatzen da, eta hortaz, aukera paregabea suertatu da gure inguruko mendiez gozatu eta lagunartean ondo pasatzeko”, dio taldeak.

Udalak aurrera daraman aurrekontu parte-hartzaileen prozesuaren baitan, bigarren bilera datorren astelehenean, otsailaren 26an, 18:00etan izango da Elkargunean (Intsausti gelan).
Udalak 100.000 euroko diru-partida txertatu du, herritarren beharrak eta nahiak entzun eta proposatzen dituzten proiektuetara bideratu ahal izateko.

Kontzertua otsailaren 24an izango da, 20:00etan Parrokian. Eta igandean, Piano Topaketa, Elkargunean 12:00etatik aurrera, Musika Eskolek eskainita.

Asteburu honetan, Donostiako Orfeoiak eta Juan de la Rubia organistak bat egingo dute 700. urteurrenaren harira antolatu diren ospakizun ekitaldiekin, eta kontzertua eskainiko dute larunbatean, hilaren 24an, 20:00etan Parrokian. Eta hurrengo egunean, igandean, Azkoitia 700 egitarauaren baitan, Piano Topaketa eskainiko da Euskal Herriko Musika Eskolen Elkartearen eskutik.

Markina-Xemeindarra den Iraitz Legarra Basterretxeak irabazi du XLII.Bizenta Mogel Ipuin Lehiaketako lehen saria “Lur arrotz” ipuinarengatik. Bigarren saria Azkoitian geratuko da, Marta Alberdi Urteagak jasoko baitu “Erabakia” lanari esker. Hirugarren saria Jon Joseba Aizpurua Antia zumaiarrarentzat izango da “San Telmoren sua” izeneko ipuinarengatik.

Azkoitia 700 egitarauran baitan antolatu den hitzaldi zikloari ostiral honetan, otsailaren 16an, emango zaio hasiera. Burdin Aroko Munoaundi herri harresitua izango dute hizpide Aranzadi Zientzia Elkarteko ikertzaileek, Sonia San Jose historialariak eta Antxoka Martinez arkeologoak.. Biak, Burdin Aroan adituak dira, eta Munoaundiko aztarnategian egindako prospekzio arkeologikoez arduratu izan dira. “Azkoitiko aurrekari urrunen bila: Munoaundi Burdin Aroko herri harresitua” goiburupean, emango dute hitzaldia. Jardunaldia 19:00etan Elkargunean izango da.

Arrakastatsua suertatu da aurtengo mozorro lehiaketa. Aurreko urteetako partaide kopurua gainditzeaz gain, ondo landutako mozorroak ikusi ahal izan dira gaur kaleetan. Epaimahaiak ez du lan erraza izan. Talde txikietan, 8 aurkeztu dira, handietan 13, eta parte hartu duten tabernak 5 izan dira.

Ondorengo taldeak dira sarituak:

Azkoitia 700 Batzordeak hitzaldi zikloa antolatu du iraganari begiratu eta gure historian murgiltzeko. Otsailetik azarora bitartean, zortzi hitzaldi eskainiko dira. Lehenengoa otsailaren 16an izango da, 19:00etan, Elkargunean, eta Munoaundi herri harresitua izango da ardatz. Aranzadi Zientzia Elkarteko ikertzaileek, Sonia San Jose historialariak eta Antxoka Martinez arkeologoak izango dute hitza. Biak, Burdin Aroan adituak dira, eta Munoaundiko aztarnategian egindako prospekzio arkeologikoez arduratu izan dira. “Azkoitiko aurrekari urrunen bila: Munoaundi Burdin Aroko herri harresitua” goiburupean, emango dute hitzaldia.

Inauteriek ez dute adinik Azkoitian. Hala erakutsi dute Udalak 2021eko urrian martxan jarri zuen Bizipoza-Eguneko Arreta Zerbitzuaren erabiltzaileek. Dotore ospatu dute Ostiral Argal eguna, azken egunetan prestatu dituzten maskarak luzituz. Eta konpainia onean. Izarraitz Lanbide Heziketan Mendekotasun Egoeran dauden Pertsonen Arreta graduko ikasketak egiten ari diren ikasleak izan dituzte bisitan. Ana Azkoitia alkateak eta Sonia Vazquez Gizarte Zerbitzuetako zinegotziak ere ez dute hitzordua galdu nahi izan. Umorea izan da nagusi, txokolate katilukada gozoarekin barruak berotu bitartean.

Al Ar Az Og Or Lr Ig
11
12
13
14
18
19
20
21
25
26
27
© 2019 Azkoitiko Udala. Lege oharra