Ordenantza fiskalen aldaketa dela-eta, familia ugaria izateagatik hobari eskaerak,  ibilgailu historiko, hibrido eta elektrikoengatik hobariak eskatzeko eta  ibilgailuetarako desgaitasunagatik salbuespenak eskatzeko azken eguna abenduaren 31 da, 2023an kontuan hartu ahal izateko. Eskaerak Herritarren Arreta Bulegoan aurkez daiteke 07:30etik 15: 30era, edo elektronikoki, Udalaren web orriaren bidez.

Gazteria sailak ikastaro, jarduera eta ikuskizun eskaintza zabala antolatu du haurrentzat eta gaztetxoentzat, Gabon garaiko oporraldirako

Eguberrietako haur parkea, Bideo-jolas parkea eta ikuskizunak Elkargunean

Besteak beste, Eguberrietako Haur Parkeaz gozatzeko aukera izango dute 12 urte bitartekoek abenduaren 28an, 29an eta 30ean.
Abenduaren 29an eta 30ean, Bideo-Jolas Parkea jarriko da, LH eta DBHko gaztetxoentzat.

Tags:

Abenduaren 10ean, 18:00etan izango da ikuskizuna

Datorren larunbatean, abenduaren 10ean, "Coco un poco Loco" ikuskizuna aurkeztuko dute. Disneyk egindako "Coco" film ezagunean eta Gizateriaren Ondare izendatutako Mexikoko Hildakoen Egunean dago oinarrituta musikala.

 Dibertigarria eta hunkigarria, flashback bidez, Frida Kahlorekin batera, magikoki hildakoen azpimunduetara bidaiatzen duen haur baten istorioa kontatzen du ikuskizunak. Ametsa egi bihurtu nahi dute. Musikaria izatea, hain zuen. Familia osoari zuzendutako ikuskizuna da.

Tags:

Amen talde batek eginiko eskaerari erantzunez, Udalak Elkarguneko instalazioak zabalduko ditu goizetan 0 eta 3 urteko haurrentzat eta haien gurasoentzat edota zaintzaileentzat. Zerbitzua erabili nahi dutenek izena eman beharko dute udaletxean abenduaren 7tik 23ra bitartean.

Udalak Elkarguneko ateak zabalduko dizkie 0 eta 3 urte bitarteko umeei eta haien guraso edo zaintzaileei. Amen talde batek egindako eskaera da, eta Udalak martxan jarri du zerbitzua. Helburua bikoitza da. Batetik, gune itxia izatea, kaleko hotzari aurre egin beharrik ez izateko, eta bestetik, haurrak eta guraso edo zaintzaileak elkarrekin egoteko topagunea izatea. Hori horrela, Udalak erabaki du goizetan 10:00etatik 13:00era bitartean, zerbitzua Elkargunean eskaintzea.

Tags:

Gaur, abenduak 3, Euskararen Nazioarteko Eguna da, eta zuekin partekatzen dugu Azkoitiko Udalaren adierazpen instituzionala. Osteguneko osoko bilkuran onartu zen. Irakurri hemen adierazpena. 

Euskararen Kale Neurketaren emaitzen arabera, gazteak dira euskara gehien erabiltzen dutenak. Aldiz, haurretan erabilerak behera egin du.

Euskararen Nazioarteko Egunaren bueltan eta Euskaraldiari amaiera emateko antolatutako ekintzen artean, gaur arratsaldean euskararen kale neurketaren emaitzen aurkezpen ekitaldia egin da Elkargunean. Euskara zinegotzi Marijose Arregik eta Soziolinguistika Klusterreko teknikari Belen Urangak hartu dute parte. Datuen arabera, euskararen kale erabilera %66,9koa da eta ezagutza edo euskaraz hitz egiteko gaitasuna %76,9koa.

Tags:

Euskaraldiaren azken txanpan eta Euskararen Nazioarteko Egunaren bezperan, ikasleak kalera atera dira gaur euskararen aldeko aldarria ozen egiteko. Herriko plazan elkartu dira Floreaga Ikastetxeko, Xabier Munibe Ikastolako, Azkoitia BHIko eta Bizilore Eskola Aktiboko neska-mutilak. Suziria entzun ostean, plazarantz abiatu dira eta bertan, udaletxeko balkoitik Javier Zubizarreta alkateak egin die harrera.

Euskara erabiltzeko eskatu die alkateak: “Ba al dakizute zer gertatzen zaien landareei urik ez bazaie botatzen? Hil egiten dira, ezta? Euskarari antzekoa gertatzen zaio. Zaindu egin behar dugu, euskaraz hitz eginez, euskaraz jolastuz, euskaraz abestuz. Euskara barru-barruan eraman behar dugu, eta bihotzez maitatu eta zaindu”.

Larunbatean, abenduaren 3an, Sonakay taldeak kontzertua eskainiko du Baztartxo Antzokian, 19:00etan. Ijito euskaldunek osatzen dute taldea eta euskaraz zein gaztelaniaz abesten dute. Oraingo honetan, “Suerte” izeneko diskoa aurkeztuko du Azkoitian, taldearen hirugarren estudioko lana, alegia.

Diskoa ekainean grabatu zuten eta taldearen hitzetan “zorte handia” izan da eta “izugarrizko ikaskuntza”. Yoni Camachok, David Escuderok, David Bernardezek eta Jose Luis Jimenezek osatzen dute formazioa.

Tags:

Al Ar Az Og Or Lr Ig
11
12
13
14
18
19
20
21
25
26
27
© 2019 Azkoitiko Udala. Lege oharra