Hamar  egun eta dozenaka ekintza. Beteta etorriko da aurtengo garagardo azoka. Iraurgi Saskibaloia taldeak Azkoitiko Anaitasuna Futbol Taldearekin elkarlanean antolatu du ekimena aurreneko aldiz, azoka bera indartzeko asmoz. "Iraurgitik laguntza eskatu genien Anaitasunakoei, ikusten genuelako bakarrik eginda azokak Azkoitian ez zuela ondo funtzionatzen", adierazi du klubeko lehendakari Maier Lizasok. Anaitasunarentzat, berriz, "esperientzia berria" da azoka antolatzea, eta herrian eragile bat izan duelako erabaki du parte hartzea. Bien arabera, elkarlan ona egin dute, eta luzerako izatea espero dute.

Aurten, egitarauari buelta eman nahi izan diete, eta besteak beste familia giroa sustatu nahi dute, haientzako ekintzak prestatuz. Herritar gehiago erakartzeko, "lan asko" egin dute, eta gustura daude emaitzarekin.

 

Urola Erdia bailarako autobus zerbitzuek aldaketak izango dituzte astelehenetik, apirilak 27, aurrera. Guztira, 6 linea izango dira berrituak; Azkoitia-Donostia, Azkoitia-Tolosa, Azkoitia-Zarautz, Beizama-Azpeitia, Zestoa-Ermua eta Zumaia-Zumarraga, hain zuzen ere. Jarraian, astelehenetik aurrera linea bakoitzak izango duen ordutegi berria aurkitu dezakezu;

Azkoitia-Donostia
Azkoitia-Tolosa
Azkoitia-Zarautz
Beizama-Azpeitia
Zestoa-Ermua
Zumaia-Zumarraga

Azkoitian etxebizitzak eta lokal komertzialak errentan hartu eta ematea sustatu nahi du Udalak, eta horretarako erraztasunak emango ditu. Diru-laguntza bereziak onartu ditu, hiru motatakoak, bai etxebizitzak errentan hartu edo eman nahi dituztenentzat, bai lokal komertzial hutsak errentan eman edo hartu nahi dituztenentzat ere.Helburuak argiak dira: gazteei emantzipazio bidean laguntzea, herrian hutsik dauden etxeak alokairu sozialera bideratzea, eta negozio berriak jarri nahi dituzten herritarrei lagundu eta aldi berean herriko lokal hutsak betetzea.
Dagoeneko eskatu daitezke laguntza horiek. Etorri zaitez udaletxera eta bertan egingo dizkizugu tramiteak.

Hemen duzue laguntzen inguruko informazio orokorra

 

Haur literatuaren nazioarteko eguna izan da apirilaren 2an, baina orduan Aste Santua zela eta, ospakizunak atzeratzea erabaki zuten Aizkibel Udal Liburutegiak eta Gazteria Sailak. Horregatik, asteburu honetan egingo da egun hori gogora arazteko ekimen nagusia: larunbatean (hilak 25), liburu azoka egongo da Kontzejupean, 11:00etatik aurrera. Bertaratu eta parte hartzera animatu nahi ditu Udalak Azkoitiko haur zein helduak. 

Etxeetako argindar energia murrizteko tresna abian da jada. Gipuzkoako Foru Aldundiak, Urola Erdiko Mankomunitatearekin elkarlanean, Argitu kanpaina martxan du herritarrei etxeetako energia kontsumoa jaisten laguntzeko, eta Azkoitiko Udalak tresna hori erabiltzera animatu ditu azkoitiarrak. Egitasmoa Rubiko herrialdean (Herrialde katalanak) jarri zuten martxan orain hilabete batzuk, eta energia kontsumoa %18 murriztea lortu dute. Orain, Gipuzkoan berdina lortzea nahi da, eta Foru Aldundiko arduradunek aurreikusi dutenez, egitasmoan parte hartzen dutenek, urteko argindarrean %10 aurreztu dezakete. Herritarrek izena eman dezakete jada www.argitu.eus webgunearen eman dezakete izena. Etxeko kaxa elektrikoan neurgailu digital bat jarri eta kontsumo elektrikoaren historikoa kontsultatzeko baimena eman behar dute kanpainan parte hartu nahi dutenek. Aipatutako neurgailua aplikazio informatiko bat da eta etxebizitza bakoitzaren "aholkulari energetiko pertsonalizatu" bihurtuko litzateke.

Euskara zerbitzuak urtero ematen diru-laguntza batzuk eskatu daitezke jada. Honakoak dira eskatu daitezken laguntzak:

- Enpresetan euskara planak martxan jartzeko laguntzak. Laguntza eskatzeko azken eguna: uztailak 15

- Euskara ikasteko eta uda ikastaroetako laguntzak. Eskatzeko azken eguna: irailaren 25a.

- Errotulu, irudi korporatibo, web orri eta programa informatikoen euskaratzeko laguntzak. Eskatzeko azken eguna: urriaren 30a.

Informazio gehiago

Ingurumen sailak urtero ematen dituen diru-laguntzak eskatzeko epea zabalik dago jada. Irabazi asmorik gabeko erakundeei eta taldeei ematen zaizkie diru-laguntza horiek, ingurumenarekin lotutako zenbait programa eta jarduera egiteko. Laguntzak eskatzeko epea maiatzaren 6an amaitzen da eta hemen dituzue eskuragai oinarriak eta eskaera orria

Gizarte Politikako diputatu Ander Rodríguez, eta Erakunde Publikoetarako zuzendari Pablo García Azkoitiko San Jose egoitzan izan dira Udaleko alkate Urrategi Alberdi eta gizarte zerbitzuetako zinegotzi Esther Lizarralderekin batera, gaur (osteguna), egoitzako egoera bertatik bertara ezagutzeko. Izan ere, Azkoitiko Udalak eta Gipuzkoako Foru Aldundiak hurrengo hilean sinatuko dute udal egoitza Diputazioari eskualdatzeko hitzarmena eta beharrezkoa den azken izapidea egingo dute Aldundia zentro horren kudeaketaz arduratu dadin, 2008ko Gizarte Zerbitzuen Legeak xedatutakoa betez. Gipuzkoako 16 udal egoitzen kudeaketa bere gain hartuko du Aldundiak 2018. urtea baino lehen. Esku aldatzearen ondoren ere egoitzaren kaliteta eta zerbitzu ona bermatzeko konpromisoa hartu dute bi erakundeek, eta orain arteko urteetan egoitza horretan karidadeko lekaimeek, herritarrek eta langileek egindako lana goraipatu dute.

Al Ar Az Og Or Lr Ig
11
12
13
14
18
19
20
21
25
26
27