Aurten Olentzero eta Mari Domingi, menditik etortzen direnean, Azkoitiko kale eta auzoetan barrena ibiliko dira ibilgailu klasiko batean.
Antonio Sudupe Pio borondatez eskaini da Olentzero eta Mari Domingiri Azkoitia eta bertako kaleak erakusteko, eta horretarako ibilgailu klasiko batean igaroko dira herriko hainbat txokotatik.
Herria ezagutzeaz gain, etxeetan dauden haurrek, eta baita gazte eta helduek ere, agurtzeko aukera izango dute. Gainera, ibilbidean zehar, haurren eskutitzak ere jasoko dituzte hiru geldialdi labur eginez.

1.- 2023 ekitaldirako Azkoitiko Udala, San Jose Egoitza, Zubiaurre-Elkargune Institutua, Azkoitia Lantzen, S.A.-ren aurrekontuak eta Aurrekontu Kontsolidatuaren hasierako onespena.
2.- 2023 ekitaldiko Azkoitiko Udaleko langileen Plantillaren eta Lanpostu Zerrendaren hasierako onespena
3.- Kreditu gehigarri bidez kredituak aldatzeko Azkoitiko udaleko 8 zenbakidun espedientearen hasierako onespena.
4.- 2023-2025 Azkoitiko udaleko dirulaguntzen Plan Estrategikoaren onespena.

Urteetan isilik egon ostean, herritarrek berriro entzungo dute karilloia. Udalak plazako karilloia martxan jarri du eta datozen egunetan Gabon doinuak entzungo dira egunean bitan, 12:00etan eta 20:00etan. Hator Hator edota Gaueko Izar abestiak joko dira perkusiozko musika tresnari esker.
Urtarrilaren 7ra arte, entzun ahalko da karilloia.

Pirritx, Porrotx eta Marimototsek abenduaren 27an bi emanaldi eskainiko dituzte Baztartxon. Lehenengoa 16:00etan izango da, eta bigarrena, 18:30ean. Sarrerak bihar, ostirala, goizeko hamarretan jarriko dira salgai www.azkoitia.eus/agenda edota www.entradium.com atarietan. Erabiltzaile bakoitzak gehienez sei sarrera erosi ahalko ditu eta bakoitza sei eurotan jarriko da salmentan.
Hirukoteak “Urteak bete, abenturak bizi” ikuskizuna aurkeztuko du Baztartxo Antzokian.

Tags:

Udalak landa-lurzoruko sailak mugatzeko lanekin jarraitzen du, eta 12, 15, 16 eta 17 eremuetako lurzoruetan ari dira lanketa egiten. Atzo egin zuten lur-jabeekin bilera. Helburua da mugak argi izatea, eta zalantzarik edo adostasun eza dagoen kasuetan, jabeek eta mugakideek partzeletako mugarrien inguruan adostasuna lortzea, nahasketak saiheste aldera.

Tags:

Gabonetako Eraskuleiho Lehiaketan herriko 11 saltokik eman dute izena, eta abenduaren 22an jakinaraziko dira zeintzuk diren aurtengo irabazleak. Sormena, produktua eraskusteko modua, argiteria, e.a baloratuko ditu epaimahaiak, eta denei zorterik onena opa die Udalak. Ondorengo saltokiak animatu dira parte hartzera:

Tags:

The Spolem Girls taldeak "Christmas Show" Gabonetako kontzertua aurkeztuko du larunbatean, 17an, Baztartxon. Bertan, nazioarteko eta herri mailako gabon kantak eta 60ko hamarkadako abesti arrakastatsuak eskainiko dituzte. Sara Grajalek, Nahiari Berasategik, Naroa Sorok eta Amaia Garrizek osatzen dute taldea. Sarrerak salgai [www.azkoitia.eus/agenda]www.azkoitia.eus/agenda edo [www.entradium.com]www.entradium.com atarien bidez edo egunean bertan, leihatilan.

 

Tags:

Azkoitiko Udalak 1.362.949,60 euroko dirulaguntza lortu du Europako Next Generation funtsetatik, azoka plaza eta herriko merkataritza biziberritzeko. Ebazpena behin behinekoa da eta hamar eguneko epea irekiko da alegazioak aurkezteko. Behin alegazioak aztertuta, behin betiko ebazpena emango da.
Ana Azkoitia Merkataritza zinegotziaren hitzetan, “albiste bikaina da. Aurreikusita genituen inbertsioetarako Europatik jasoko dugun babes ekonomikoa laguntza handia izango da eta azoka eta merkataritza biziberritzeko inbertsio berriak egiten ere lagunduko digute funts horiek”.

Al Ar Az Og Or Lr Ig
11
12
13
14
18
19
20
21
25
26
27
© 2019 Azkoitiko Udala. Lege oharra