Juan de la Rubiak, Bartzelonako Familia Santuaren Basilikako organista titularrak, hitzordu bikoitza du Azkoitian, 700. urteurrenaren harira antolatutako egitarauaren baitan. Ostiral honetan, otsailaren 9an, eskainiko du lehenengo kontzertua eta Johann Sebastian Bach konpositorearen obrek osatuko dute erreportorioa, "bizitza osoan jo nezakeen eta inoiz nekatuko ez nindukeen konpositore bakarra". De la Rubia, organo munduan erreferentea dena estatuan zein nazioartean, Azkoitiko parrokian izango da berriro otsailaren 24an, orduan Donostiako Orfeoiarekin batera. “Otoitzetik berpiztera "errezitaldia eskainiko dute. Bi kontzertuak 20:00etan izango dira, eta sarrera doan izango da.

Usadioari jarraituz, Santa Ageda eguna koplak abestuz ospatu dute ikastetxeek. Santa Ageda bezpera igandea egokitu denez aurten, ospakizuna luzatu, eta gaur ere kalera atera dira Floreaga Ikastetxeko eta Azkoitia BHIko ikasle talde batzuk. Udaletxean izan dira bisitan, eta kopla dotoreak abestu dituzte. Ana Azkoitia alkateak ere bertsotan bota die erantzuna. Ikusi bideoan.

Udaleko Berdintasun arloak autobus zerbitzua ipiniko du martxoaren 3an Donostian izango den 34. Lilatoian parte hartuko duten emakumeentzat. Lasterketa egunean, autobusa goizeko 8:15ean aterako da Xabier Munibe kaleko geralekutik, Aizkibel Liburutegi ondotik, hain zuzen.
Autobus zerbitzu berezi hau, doakoa, joateko bakarrik izango da, ez itzultzeko.
Autobusean tokia gorde nahi dutenek, Plaza Berri Sport saltokian (Ibai Ondo, 7) eman beharko dute izena otsailaren 23a baino lehen.

Tags:

Udalak azaroan atera zituen azoka plazaren eraberritze lanak lizitaziora, 524.990,13 euroko oinarrizko aurrekontuarekin (BEZa barne). Enpresa bakarrak aurkeztu du eskaintza eta ez dituenez eskakizun teknikoak betetzen, lizitazioa hutsik geratu da. Udalak pleguak birplanteatu, eta berriro aterako ditu obrak lizitaziora.
Jarduerak hobekuntza nabarmenak aurreikusten ditu, hala nola, sabaiko fibrozementuzko plaka erretiratu eta egurrezko egitura duen estaldura jarriko da. Halaber, aire korrontea saihesteko, lau sarreretan gidaridun ate automatikoak ipiniko dira. Instalazio elektrikoak eta argiak berritzea ere aurreikusten da, irisgarritasuna hobetzearekin batera.

Tags:

Azkoitiko, Azpeitiko, Ezkio-Itsasoko eta Zumarragako udalek, elkarrekin, hemeretzi alegazio aurkeztu dituzte Buruzai parke eolikoaren tramitazioa, aurkeztutako baldintzetan, gelditzeko, edo, bestela, aurretiazko administrazio-baimena ukatzeko eskatzeko. Hain zuzen, lau udal horien lurrak hartzen dituzte Buruzai parke eolikoak eta hari lotutako azpiegiturek.

Hainbat bileraren ondoren, Nagore Alkorta Azpeitiko alkateak, Ana Azkoitia Azkoitiko alkateak, Mikel Serrano Zumarragako alkateak eta Joseba Telleria Ezkio-Itsasoko alkateak alegazioak biltzen dituen dokumentua elkarrekin sinatu eta dagoeneko aurkeztu dute.

Tags:

Iaz landatutako zuhaitzak oraindik gaztetxoak badira ere, beraien sustraiak lurrean ondo finkatu dituztela frogatu ahal izan dute Azkoitiko gazteek. Eskolako Agenda 2030 programaren barruan, 2021-2022 ikasturtean Azkoitiko ikastetxeetako ikasleen eskaerari kasu eginez, Munoaundin Udalak zuen hektarea bat beraien esku uztea erabaki zuen. Ikasturte horretan espezie ezberdinetako zuhaitzak landatu zituzten: haritzak, pagoak, urkiak, lizarrak, erramuak, hurritzak...

Tags:

Jon Plazaola bere sorlekura, bere sehaskara itzuli da Tu-Tum, Platz! umorezko ikuskizun berriarekin. Taula gainean bere lehen agerraldia egin zuenetik 23 urte pasa diren honetan berriz ere stand up formatuko bakarrizketari heldu dio. Hori bai; 23 urte zaharrago, 23 urte jakintsuago eta 23 urte kabroiago. Ordubete izango dugu umorez betetako kolpez kolpe baten ondoren ardo ona bezala urteen poderioz hobera egin duen ala ardo txarra bezala ozpindu den jakiteko.

Tags:

1. Aurreko bilkuretako akten onespena, hala badagokio.
2. Azkoitiko zarata maparen berrikuspen dokumentuaren behin betiko onespena.
3. Kreditu transferentzia bidez kredituak aldatzeko 1 zenbakidun espedientearen onespena.
4. Iruzurraren aurkako Azkoitiko Udalaren Adierazpen Instituzionalaren onespena.
5. Azkoitiko Udaleko udal kargu publikoen etika eta gobernu onaren kodearen onespena.
6. Garapen Jasangarrirako helburuen ikuspegitik, 2024ko udal aurrekontuen informazioaren berri ematea.
7. "Buruzai" proiektuaren inguruan "Oletan ere Ez" taldearen idatzia. 
8. Behin betiko onespenen berri ematea.
9. Aurrekontuari buruzko informazioa.
10. Galde-erreguak.

Al Ar Az Og Or Lr Ig
11
12
13
14
18
19
20
21
25
26
27
© 2019 Azkoitiko Udala. Lege oharra