Mugikortasun Plana egiteko beste 55.000 euroko diru-partida jarri du.

Atzoko udal osoaren ohiko bilkurak, besteak beste, Floreagako irisgarritasuna hobetzeko aurreikusitako laugarren fasearen exekuzioa gauzatu ahal izateko diru-partida ahalbidetzea onartu zuen. Alegia, Floreagaberrin hirugarren igogailua eraikitzeko. Horretarako milioi bat euro jarri du Udalak.
Floreaga auzoan irisgarritasuna hobetzeko proiektu osoak bost fase ditu. Lehenengo biak gauzatuta, igogailuei emango zaie lehentasuna, eta hirugarrena jarriko da Floreagaberrin.

Tags:

Gaur goizean hasi dituzte fresaketa lanak Aizkibel kalean eta gaur eta bihar artean asfaltatze lanak burutuko dira bertan. Lanak Correos paretik Aingeru kaleko bidegurutzera doan tartean egingo dira, Aizkibel kaleko 9 eta 23 zenbakien artean, hain zuzen.
Eguraldiak galarazi ezean, lanak gauzatzen ari den Asfaltos Urretxu enpresaren aurreikuspena da bihar bertan amaituta izatea jarduketa. Ondorenerako, pintaketa lanak geratuko lirateke.

1.- Aurreko bilkurako aktaren onespena, hala badagokio.

2.- Kreditu gehigarri bidez kredituak aldatzeko 1 zenbakidun espedientearen hasierako onespena.

3.- Kreditu transferentzia bidez kredituak aldatzeko 2 zenbakidun espedientearen onespena.

4.- Zubiaurre-Elkargune Institutuko kreditu gehigarri bidez kredituak aldatzeko 1 zenbakidun espedientearen onespena.

31. Azkoitiazpeitia Maratoi Erdiari hasiera hunkigarria eman zaio gaur arratsaldean, lasterketan arrastoa utzi duten eta jada gure artean ez dauden pertsonak omenduz. Antolakuntzak 1 zenbakidun dortsala Diego Garciaren familiari entregatu dio, eta hurrengo biak Alejandro Gomez atletaren eta Ione Basterra txirrindulariaren etxekoentzat izan dira. Halaber, berriki hil den Enrique Gil  omendu da proba irteeran.

Lore-sortak eman ondoren, Maite Alberdi azkoitiarrak Xabier Leteren Xalbadorren Heriotzean abestu du, emozioak eta oroitzapenak bizituz. Agustin Jimenezek tubarekin eta gaiteroek euren ukitua eman diete uneari.

Azkoitiazpeitia Maratoi Erdiak aldaketak eta errepide mozketak eragingo ditu trafikoan, larunbat honetan, martxoaren 23an, 16:00etatik 17:30era.
GI-631 errepidea Txerloiko biribilgune parean itxiko da Zumarraga-Elgoibar norantzan. Ibilgailuak Santa Klara-Auzmendi-Zuazola eremura bideratuko dira.
Herrigunean, Julio Urkixo kalea 16:00etan itxiko da eta trafikoa Santa Klaratik barrena bideratuko da. Azkoititik Azpeitira joateko ikastola-Zuatzola-Auzmendibidea-Santa Klara-Munategi ibilbidea egitea gomendatzen da.

San Jose Egoitzan jaiak ospatzen ari dira astelehenetik, eta gaur Sendiaren Egunarekin borobilduko dute astea. Egoiliarrek une gozagarriak izan dituzte ikastetxeen bisitekin edota antolatutako jarduerekin. Izan ere, pintxo dastaketa, txokolatada, Korrika, bingoa, karta-jokoa... denetarik izan dute, argazki galerian ikus daitekeen moduan. 

Azkoitiko Udalak ingurumenarekin lotutako jarduerak edo programak gauzatzeko dirulaguntzak eskatzeko epea zabalik du. Eskaera egiteko azken eguna maiatzaren 7a da.
Onuradunak izan daitezke irabazi asmorik ez duten eta euren jarduera-eremua Azkoitian duten entitate, elkarte, klub, erakunde edota sozietateak. Baita ingurumenaren alde lan egiteko eskuarki Azkoitian elkartzen diren gizabanako eta taldeak ere.

Tags:

Udala garatzen ari den aurrekontu parte-hartzaileen prozesuaren baitan, hirugarren bilera datorren astelehenean izango da, martxoaren 25ean 18:00etan, Elkargunean (Altzibar gelan).
Hirugarren lan saioan proposamenak aztertuko dira, aukeraketa bat egin eta ondoren, parte-hartze prozesua zabaldu eta herritarrei galdetzeko.
Prozesua zazpi lan fasetan dago banatua, eta ekainean itxiko da.

Al Ar Az Og Or Lr Ig